|
.MUSIKA
|
|
|
Testua: oscarbeorlegui@terra.e |
|
|
hh |
bide ertzean NON DIRA · (GAZTELUPEKO HOTSAK, 2006) Deabruak Teiluetan taldeari 1998. urtean alternatiba akustikoa eman zioten Bide Ertzean taldekoek, modu horretan beren ibilbideari hasiera emanez. Sei lan dituzte une honetan, eta azkenekoa dugu Non dira. Andoaingo Garate estudioetan grabatua, Kaki Arkarazoren zuzendaritzapean, ederki aurkeztua datorkigu lan hau, hamahiru kanta dituena, izugarri landuak denak, goxo-goxo, presarik gabe, sukaldeko eltze goxoaren antzera, bai horixe! Landua da lan hau, bai, landua, baina baita dotorea ere. Karlos Aranzegi, Ubeda anaiak -taldearen sortzaileak-, Joseba Senperena (Fito & Fitipaldis taldeko teklatu jolea) eta Fran Iturbe gitarra jolea tartean egonik ez da batere harritzekoa, hain dotore, elegante eta landua izatea lan hau, bai horixe! Goi mailako pop lana dugu Non dira. Tempus ertainak, rock ukitu leunak tarteka ... une honetan gai zuzen baten zerbitzuan emanak daudenak: 1936ko gerratean galdu zutenen artean eman ziren hainbat eta hainbat istorio kontatzen ditigutenak. Batzuetan kontaketaren bidez emanik, bestetzuetan gogoeta bidez jorratuak, galdera anitz zenbaitetan... Quique González eta Gorka Urbizuren laguntza izan dute lan honetan. |
![]() |
kauta BILUZIK · (OIHUKA, 2006) Kalean da dagoeneko BILUZIK. Izan zaitez zu diskoak bi urte bete dituenean, hain zuzen. Digipack formatuan karrikaratu dute lan hau Kautakoek. Hamaika kanta ditugu, hamaika kanta jarraitzaileak kontent utziko dituztenak, izan ere, rocka da nagusi album honetan, metalaren kaltetan. H/C melodikoak ederki indartu du disko hau, lelo eta melodia errazak dituena, izan ere, bai baitakigu aldatzen ez dena ez dela aitzinera segitzeko gai. Beste alde batetik, laukotea hirukote bihurtu zaigu, horrela zuzeneko emanaldiek dezente irabaziko dute, orain arte hirurogei kontzertu eskaini dituzte Kautakoek, ea etorkizunean gozatzeko parada ederra ematen diguten. |
![]() |
kerobia ROSE ESCARGOT · (GOR, 2006) Kerobiaren bigarren lana dugu Rose Escargot izenekoa. Asmatutako pertsonaia da Rose delakoa, disko kontzeptuala dela esan beharko genuke, izen harrigarri bezain enigmatikoa duena, hain zuzen. Digipack formatu ederrean emana, hamaika lanek osatzen dutena, inor zer esan gabe utziko ez duena. Orientazio pop eta rockeroa du disko honek, erraz aditzen dena, teklatua anitz erabiliz giro aberatsak eskaintzen dituena. Azken lanean erakutsi zituen soinu parametroak indartuz, gora doan taldea dugu Kerobia. Duda izpirik gabe urte honetako sentsazio interesgarrienetako bat, Durangoko Azokan ere ederki nabarmenduko dena. |
![]() |
|
| "BIGARREN DISKOAN ABESTI ROCKEROAGOAK DIRA, ASMO HARDCORRAGOAREKIN EGINAK" | |
|
Andoaingo harrobi beti emankorretik etorririk, Kauta taldea Mikel Morenok (gitarra eta ahotsa), Adrian Elustondok (baxua) eta Gorka Mendizabalek (bateria) osatzen dute. Biluzik bere bigarren diskoak aktualitatera erakarri ditu. Iruñera egin bisita profitatu dugu haiekin elkartzeko eta honako elkarrizketa egiteko. Mikelek erantzun digu. - Historia laburreko banda zarete. Ezagun ditzagun zuen iragan musikala. - Zarauzkoa den bateria keta andoaindarrak garen baxujoleak eta biok osatutako taldea da Kauta. Gure lehen formazioa 2001ekoa da, orduan laukotea ginen; 2003an Euskadi Gaztea-ko maketa lehiaketa irabazi genuen eta horrek ahalbidetu zigun 2004an gure lehen diskoa ateratzea. Hirurogeita hamar bat kontzertu eman ondoren, 2005eko urrian, Xabik, beste gitarrajoleak, taldea uztea erabaki zuen eta hirukote gara orain. Ordutik hona egin duguna, lehenik, hausnartzea izan da eta, gero, bigarren diskoa osatu dutena abestiak egitea. - Kautak zer esan nahi du? - Ipar Euskal Herrian, sinetsi. Hasiera batean Uste deitzea aztertu genuen, baina lagun batek sinonimo hau iradoki zigun: Kauta. Gustukoa izan zitzaigun eta izena hartu genuen. - Hirurogeita hamar kontzertu (ez baita makala) ekarri zizkizuen lehen diskoaren balantze bat egin behar izanez gero... - Nahikotxo entzun izan da. Gainera, kontzertuetan jendeak kantak ezagutzen zituen. Egia esan, oso gustura jo dugu. - Bigarren diskoan, lehenbizikoarekin erkatuz gero,nolabaiteko garapena edo iraultza musikala hauteman daiteke. Ez al da hala? - Lehen diskoa metalikoagoa zen, asmoan behintzat. Lehentasuna metal melodikoa zen. Egondako musika garapena batera joan da taldearenarekin; izan ere, ez dugu geure burua berrasmatu nahi izan, prozesu natural bat izan da. Oraingoan abestiak rockeroagoak atera zaizkigu, hardcore-rako joera handiagokoak. |
|
![]() |
|
|
- Zentzu horretan, Biluzik-ek, disko berri honek, kromatikoagoa dirudi, abarduretan aberatsagoa, lehenbizikoaren esentzia gorde badu ere: abestien melodia, nire ustez... - Bai, melodia landuagoak lortu dituzten gitarrek ere hala ikustarazten dute, baita ahotsen apaindurak Ðkantatzeko tenorean –abardura berriekinÐ eta bateriaren ukituak ere, nahiz eta oraingoan bateriaren erritmoak bizkorragoak diren. - Hitz egizu orain taldearen eraginei buruz... - Foo Fighters, Nirvana edo Berri Txarrak, zergatik ez? - Disko honek aberastasun estilistiko handiago badu ere, titulua Biluzik da. Zertaz biluzik? Zergatik? - Biluzik gaudelarik garen bezalakoxeak garelako, itxurakeria fisikoetatik harago, eta holako kantak egin nahi genituen: ehuneko ehunean biluziak, oro har geu garena, uste duguna, sentitzen duguna ikusten utziko zutenak. - Aipatu bezala, laukotetik hirukotera pasatu, rock & roll-aren formatu oinarrizkora alegia, eta, gure ustez, hiru izatea gehiegi izatea ez den testuinguru bakarrenetarikoa. Nola egin behar diozue aurre aro berri honi? - Gogo eta ilusio berberarekin, argi dago. Diskoaren grabaketan, hutsuneak betetzearen betetzeaz, gitarra erritmiko bat gehitu dugu, baina zuzeneko emanaladian abestiek soinu biziagoa, gordinagoa dute... punteo gutxiagorekin, lehen baino apaindura gutxiagorekin. Gainera kanta zaharrak ere oraingo egoerara moldatu behar izan ditugu. - Asko jo duzue, bai, baina zer herrialdetan bereziki? - Bizkaia, seguruenik, eta bigarrenik Gipuzkoa, baina baita Araban eta Iparraldean ere, eta Nafarroan zertxobait, baina gutxixeago. Beraz, ea noiz elkar ikusten dugun paraje hauetan. |
|