.Nire ametsa bete nahi dut

 

Testua: Ziripot eta Angel Erro

BEA CHIVITEk Askatasuna institutua utzi eta Triestera (Italiara) doa Batxilergo ikasketak burutzera

A sus 16 años, Beatriz Chivite Ezkieta ha visto cumplido uno de sus grandes sueños. Esta joven estudiante del IES Askatasuna de Burlata viajará el próximo 24 de agosto a Trieste (Italia) para estudiar 1º y 2º de Bachiller gracias a la beca colegios del mundo unidos. Pero Beatriz no estará sola. Le acompañarán jóvenes procedentes de 80 países de todo los rincones de la Tierra. Para llegar hasta allí, estos estudiantes se han enfrentado a complicadas entrevistas delante de hasta 12 personas, demostrar su soltura a la hora de expresarse en los debates y mostrar sus habilidades sociales. Todo ello aliñado con una altísima nota media, que en el caso de Beatriz fue de un 9,2

Bea ez da neska arrunt bat, berak gauzak nahiko argi ditu eta horrek harritu egin gaitu. Amestea erraza izaten da, aitzitik, ametsak egikaritzea zailagoa da, berak lortu duela esan behar dugu. Iru–ean duela 16 urte jaioa, Burlatan 11 urte eman ditu, orain Atarrabian bizi da eta Uharte ateratzen da koadrilarekin. Burlatakotzat du bere burua. Lagunekin ateratzea, hip-hop dantza egitea, bisuteria egin eta saltzea, idaztea, hauek dira bere zaletasunak. Abuztuaren 24an Italiara doa Batxilergoa ikastera, guk alde egin aurretik harrapatu dugu eta zenbait galdera egin dizkiogu, bai horixe!

Nola ezagutu zenuen beka hau jasotzeko aukera?

Duela lau urte egunkaria irakurtzen ari nintzen eta aukera hau ikusi nuen: nazioarteko batxilergoa egiteko aukera beste herrialdeetako gazteekin. Berria irakurri bezain azkar, moztu, gorde eta amets honen atzetik ibili naiz orain arte.

Zer eskatzen dute beka hau lortzeko?

Galdetegi luze bat erantzun behar izan nuen; nire emaitza akademikoak ere bai; Madrilera joan behar izan nuen, eztabaidak egin, jende askoren aitzinean hitz egin, elkarrizketak ... Zer da Đhain zuzen- ordaintzen dizutena? Dena ordainduta, ikasketa guztiak, kantitate handia da. Bidaiak ez, horiek nire familiaren kontu. Txalet batzuetan biziko gara zenbait ikasle, hagitz ongi ibiliko naizela uste dut.

Zein izanen da ikasteko hizkuntza?

Ingelesa izanen da hizkuntza nagusia. Italiera ikasteko aukera ere izanen dugu. 200 ikasle izanen gara, 80 nazionalitate ezberdinetakoak izanen garenak. Kultura aniztasuna azpimarratzen da batez ere programa honetan. Aurten Hizkuntza Eskolako hirugarren mailan nago ingelesean eta bigarrenean italiera hizkuntzan, beraz, moldatuko naizela pentsatzen dut. Udan, hala ere, gogor emanen diot ingelesari beldur pixka bat ematen baitit egun guztia ingelesez hitz egin behar izateak.

Batxilergoa egiteaz gain zer gehiago eginen duzu han?

Behartuta izanen gara bestelako jarduerak egitera, esaterako lan sozialak: Esloveniako errefuxiatuen guneetan, zaharrekin, umeekin, kirola, dantza ...

Nola aukeratu zenuen Italiako Triesten dagoen ikastetxea?

Munduan barrena hamar eskola daude, zuk bi lehenetsi behar dituzu. Nik Italia eta India paratu nuen, Italia eman zidaten. I–aki Arbeloa beste nafar bat eta Indian dago orain. Nire gurasoek bereekin hitz egin zuten eta hagitz esperientzia pollita dela esan zioten.

Eta beka nori ematen diote?

Aurten 16 beka eman dituzte, horietatik 10 izan gara ikastetxe publikoetako ikasleak garenak. Pozgarria da ikustea aukera publikoa egiten dugunok garela nagusi horrelako programa interesgarrietan.

Zer ikasi nahi duzu han?

Ez dakit, bada, nik mundua ezagutu nahi dut. Euskal Herria tikiegia da, hemendik kanpo zer dagoen jakin nahi nuke, bizi nahi nuke ... Burua ireki eta beste pertsonak nola bizi diren eta zein diren beren ametsak ezagutu nahiko nuke. Beste pentsamolde batzuk bizi nahi nituzke, solidaritatea ere zer den ikusi nahi nuke.

Lan dezente egin beharko duzu bertan, ezta?

Hala da, bai, han ikasi eta ikasi egin behar da, nota onak atera behar dituzu. Dena den, esan didatenez, denek gainditzen omen dute. Ez omen da porrotarik.

Zu Italiara zoaz eta zure ikaskideak zer? Eta euskara zer?

Beno internet bidez komunikatuko naiz. Baina egia da beti galtzen duzula zerbait horrelako aukera egiten duzunean. Hasi naiz pentsatzen urte oso bat familia eta lagunak ikusi gabe gogor samarra izaten ahal dela, baina alde onak txarrak baino gehiago direla esanen nuke. Amarekin euskaraz eginen dut, liburuak eramanen ditut eta idatzizko harremana ere euskaraz eginen dut, beraz, uste dut ez dudala ahaztuko. Ikaskideak pozik daude, batzuek inbidiaz ikusten naute, beste batzuk, aldiz, sekulan ez lirateke hemendik mugituko. Denetarik dago.

Eta handik itzultzean zer?

Ez dakit zer eginen dudan, gutxienez selektibitatea ez dut egin behar izanen, edozein unibertsitatetan sartzen ahal zara. Agian Katalunian geratuko naiz, ez dakit ...