| |
Zurekin
zeneramatzan ingelesezko liburua
edo zure janzkiak (markako sinekdokeak)
hemen aipatzeak ere ez du zu esaterik lortzen.
Agian, agian niri, eta niri bakarrik, gogora
ekarriko lidakete, autobusean sartu zarenean
lekuaren bila, zu ikusi izanaren epifania,
eta zu ikusita zu ahoskatzearen inpultsoa,
baina inpultso hau oroitzapenez oroitzapen
urrunduz joaten sentitzen dut, iruzurrezko.
Orain, lerro hauek idazten ditudan momentuan,
kiroletako sorbalda (ederra egin duzu!) ikusten
ahal dizut eta gaztaina koloreko ileren bat ere,
aurreko eserlekuan pausatua, Bilbotiko busean.
Berlinetik nator. Lotan zaude antza. Lo egizu.
Oraindik ordu bat falta da Iruñera iristeko
eta nik zure aurpegia azkeneneko aldiz
gogoratzen ahal izateko, zutituko zarelarik.
|
| |
Tiene
las hojas contadas, y abiertas
por el relato de mi deterioro,
este (sobre el que leo y me demoro)
sever’simo
libro de horas muertas.
Horrelaxe du poemak hasiera.
Gustatzen zaizue? Ez da oda bat.
Góngora, un poquillo depre en la cena
de Larreko, se plantea el suicidio
izena jarri behar diot, baina
oraindik hamar lerro falta zaizkit.
Ez dakit zergatik den espainolez
(hasi naiz euskaraz nazkatzen?), sorry.
Amaieran -asmoa dut- Uxue
Barkosek salbatuko du hiltzetik.
Angel
Erro
|