.Euskarari bulkada emateko egitasmoa Euskal Herria Peñan
Testua: Maite Inda
 
La Peña Euskal Herria y AEK han llevado a cabo una bonita iniciativa para impulsar el uso del euskara en la asociación cultural. Los resultados son positivos y seguro que las demás organizaciones sociales de Burlata podrán aprender de esta interesante iniciativa

Peña Euskal Herrian sartzen den edonork galdera eta gonbite zuzena topatuko du lurra zapaldu orduko: "Norekin egingo duzu gaur... euskaraz?" Proposamen horri bide ematen dihardute Klikatu euskara! egitasmoko kideek. Izan ere, nahi baino gehiagotan suertatzen da euskaldun nahikotxo egonda ere elkarrizketa gehientsuak gazteleraz izatea, dela euskaraz ez dakien norbaitekiko "begiruneagatik", dela ohitura faltagatik, dela ingurune hurbil euskaldun baten faltagatik, dela dena delakoagatik.
Peña Euskal Herrian halakoxe egoera zuten, eta gaur egun ere halakoa dute, baina euskarak toki nabar-menagoa izan dezan lanean ari dira AEK-AHIZErekin elkarlanean eta Euskadiko Kutxaren babesarekin.

Zergatik erabaki zenuten Peña Euskal Herrian euskara plan bat martxan jartzea?

Peña Euskal Herrian, beste elkarte askotan bezala, aspalditik ohartuak ginen gure elkartean euskaldun kopuru majoa egonda ere zer gutxi entzuten zen euskara. Gainera, gero eta haur gehiago dago peñan, gehien-gehienek euskaraz ikasten dute, baina bere artean ere ez dute egiten eta ezer gutxi lortzen da euskaraz egiteko esanez, gero gu erdaraz aritzen bagara. Honek guztiak arduratzen gintuen eta gai hau askotan izan da hizpide bai gure artean, baita AEK-ko jendearekin ere, Burlatako euskaltegia gure pe–aren ondoan baitago eta haiekin oso gertuko harremana baita-ukagu. Gauzak honela, geurean euskarak toki nabarmenagoa izan zezan aterabide praktikoa abiatzea proposatu ziguten AEKtik.

Aterabide hori euskararen erabilera are-agotzeko plan bat abiatzea izan zen, eta proposamen konkretu bat egin ziguten. Lehendabizi Peñako batzordean aurkeztu zuten eta ondoren Peñako batzar nagusira era-man zen, bazkideek oniritzia eman ziezaioten. Eta hala izan zen, pixka bat kostatu bazen ere. Izan ere, proiektua abiatzeko ahalegin ekonomikoa egin dugu eta instituzioengandik ez dugu laguntza handirik lortu. Dena den, diruarena ez zen izan traba nagusiena. Peñan planarekiko benetako atxikimendua lortu nahi genuen eta hori argi izan arte ez ginen sartu. Momentuz urte beterako daukagu sinatua kontratua eta ekaina aldera erabakiko dugu beste urte bat gehiago emango dugun.

Euskararen erabilera areagotzea helburu duen egitasmo honek izena eta izana badu. Nondik sortu zen ideia?

Klikatu euskara! da gure lema eta Gorritxo karramarroa irudia. Pe–an euskararen aldeko mezua zabalduko zuen "pertsonaia" karramarroa izanen zela erabaki genuen, Arga ondo-ondoan dugulako eta Burlatarekin zerikusia duen animalia delako. Lema hortik eratorri zen: klikatu, karramarroek hots hori egiten dutelako zerbait hartzen dutenean, klikatu XXI.mendean gauzak aukeratzeko, hartzeko, zerbaitetan sartzeko askotan klik egiten dugu lako xaguarekin. Eta Gorritxo izena bazkideek eman zioten urrian antolatutako bazkidearen egune an. Osasunazale asko dugu Peñan!

Zer da, baina, Klikatu euskara!?

Oro har, Peñan euskararen erabilera areagotzera datorren egitasmoa, bi erronka nagusi ditugularik: elkartearen funtzionamen-duan eragitea eta baita horrela nahi duten bazkideen arteko harremanetan ere. Hau bideratzeko bi lan ildo definiturik ditugu: alde batetik euskararen erakundetzea, bestetik euskal-dunentzako sareak eta erraztasunak sortzea. Egitasmoa Peñak berak kudeatzen du honetarako prezeski sortutako euskara batzorde baten bidez eta AEK-AHIZEko teknikari baten laguntzaz. Batzorde honen lana Peñaren ezaugarri eta beharrei erantzuten dioten helburuak lortzeko lan iraunkor eta planifikatua aurrera eramatean datza, aurretik egiten zenari jarraipena emanez.

Lehendabiziko erronka, euskara erakundetzea. Zertan datza?

Elkartearen funtzionamenduan euskararen erabilera areagotzeko hizkuntza politika bat zehaztean. Honetarako, Peñan euskarak hainbat alorretan (hizkuntza paisaian, barne komunikazioetan, kanpo adierazpenetan...) duen presentzia aztertu eta nolako nagusitasuna izatea nahi genuen kontuan hartuz proposamen bat egin genuen. Euskararen manual bat dela esan dezakegu. Bertan, hizkuntzari dagokionez, kartelak nola egin behar diren aipatzen dugu, itzulpenak egiteko eman beharreko pausoak jaso ditugu, hizkuntza paisaian dauden hutsuneak detektatu eta hauek zuzentzeko proposamena egin dugu...
Hizkuntza erakundetzeak sekulako garrantzia dauka. Izan ere, elkarteetan kutxazain lana hartzen dutenek badakite zein den beren egitekoa, eta batzordean lan horri dagokion figura bat egon ohi da. Ordea, zailagoa izaten da euskararen gestioaz arduratzen den figura bat topatzea batzorde batean eta are zailagoa bere funtzio eta egitekoak nonbaiten jasota izatea. Bada, hizkuntzaren erakundetzearekin hori lortu nahi da, bodegeroa bezala euskalari bat egotea batzordean, eta haratago joaz, aipatu euskararen manual horrekin elkarteetan horren ohikoak diren batzorde aldaketak gainditu eta euskararen nagusitasuna edo gaztelerarekiko parekotasun erreal bat elkartearen funtzionamenduan bermatzea.

Bazkideen arteko harremanetan eragiteko, zer egiten ahal da?

Euskaraz dakitenek erabiltzen hasteak ohitura aldaketa bat du beregain eta horrelako aldaketek denbora behar dute. Horrexegatik oso gogoan izan behar dugu normalizazioa prozesu bat dela eta emaitzak epe ertainera emango dituela. Aurten Peñak ohikoak dituen ekimenetan euskara txertatzea izan da lan ildo bat eta erabilera sustatzeko ekimen berriak abiatzea bestea. Ideia baterako abiatu ditugun zenbait ekimen aipatuko dizkizuegu: eguberrietan haurrendako euskal jolasak eta euskarazko zine emanaldia antolatu genuen, urtero egiten den mus txapelketan

"Musean euskaraz" hitzaldia izan genuen Fernando Reyren eskutik eta hiztegitxo bat banatu zen txapelketarako, euskararen tabloia daukagu eta astero-astero Iruñerriko kultur eskaintza bermatua daukagu, sukaldaritza ikastaro bat amaitu berri dute, bertan sukaldatzen ikastearekin batera ostegunero euskaraz aritzeko eta ondoren lagun giroan afaltzeko aukera izan dutelarik, mintzatratu talde pilotu bat abian dugu, kontratuen bidez 10 lagunek beren kuadriletan euskaraz aritzeko konpromezuak hartu dituztelarikÉ

Amaitzeko, Euskadiko Kutxak zuen proiektua babestu duela esan digute.

Bai, hala da. Egitasmorako inbertsio ekonomikoa egin genuen eta instituzioen aldetik ez genuen askorik lortu, euskara planetarako diru-poltsarik ez edo laguntza txikiak daudelako. Burlatako Udaletik ekimenetarako laguntza jaso dugu, baina ez proiektuaren beraren kostea estaltzen laguntzeko. Beraz, beste bide batzuk jorratzen hasi ginen eta sponsorizazioarena bururatu zitzaigun.
Euskadiko Kutxan egitasmoa aurkeztu genuen eta Pe–an, alegia, irabaz asmorik gabeko eta aisialdirako den erakunde batean euskararekin pauso sendoak emateko egitasmoak harritu zituen. Bertan ezagunak dituzte halako euskara planak eta badakite emaitza polita izanik, lana eskatzen dutela. Horrexegatik Peñak egindako ahalegina proiektua neurri batean finantzatuz apaltzea erabaki zuten. Txalogarria da Euskadiko Kutxak hartutako erabakia eta hemendik eskerrak eman nahi dizkiegu.