| .Futbolean baina euskaraz, bai horixe! | |
|
Testua:
Ziiripot
|
|
|
|
Maiatzaren 19a da, Ermitaberri ikastetxeko patioa haurrez lepo dago, kristoren giroa, jendetza, haurrak kolore askotako elastikoekin ikusten ahal ditugu. Haiengana hurbildu gara, izan ere, denak dira euskaldun eta euskara eskolatik at erabiltzea da gaurko xedea. Lortu dutela esan behar dugu. Zorionak antolatzaileei eta batez ere, euskaraz aditu ditugun mutiko-neskatoei.
Mireia, Ermitaberriko futbolaria dugu, aurrelaria da. Futbola gustatzen zaio eta beti euskaraz egiten duela esan digu. |
![]() |
Jon, Ermitaberrikoa, 7urtekoa, erdilaria da, aurten 7 gol sartu ditu, futbolean aritzen da gustatzen zaiolakoz, eta beti euskaraz hitz egiten duela dio. |
![]() |
Asier, Asier, Julen, Eneko. Askatasunakoak. 12-13 urtekoak. Aurrelaria, atzelaria, aurrelaria eta atezaina, aurrelaria eta atzelaria.Batzuetan euskaraz hitz egiten dute. 36 gol Iñigo Urbinak sartu ditu. Futbolariak dira eta pentsatzen dute euskaldunek ez dutela derrigor pilotariak izan behar, futbolaria onak ere izaten ahal direla. |
![]() |
Asier, Irazoki anai-arreba subizarrak. Amaiur ikastolako haurrak. Aurrelaria, atezaina eta atezaina, eta erdilaria. Futbola izugarri maite dute. 25 gol sartu ditu Asierrek, baina Iker Etxeberria da bere taldeko gol egile onena. Eiderrek 10 gol sartu ditu eta bere anaiak 1 bakarrik. |
![]() |
Mikel, Iñaki, Gaizka eta Jon. Ermitaberriko hiru aurrelari, atezaina eta atzelaria. 23, 20, 10 gol sartu dituzte txapelketetan. Batzuetan euskaraz aritzen dira eta pentsatzen dute pilota polita izanik ere, futbola izugarri ederra dela. |
![]() |
Indarrak berritzen. Lanaren ondoren jan eta edan egin behar da. |
![]() |
Unai triste. Ez dakigu zergatik baina Unai triste agertzen da argazki honetan, agian domina gutiegi dela pentsatuko zuen. Hurrengoan izanen da kopa, mutiko. |