|
.Jemi Sorabilla: "Etxera joaten zarenean, ikastolako arazoak eramaten dituzu zurekin" |
|
Testua:
Axular
Aldizkaria
|
La directora de la ikastola Paz de Ziganda deja el cargo después de 12 años. Vuelve a la ESO como orientadora. En su casa la idea ha parecido fenomenal, ahora dispondrán de más tiempo para estar con ella | ||
|
tt |
Paz de Ziganda ikastolako zuzendaria den Jemi Sorabillarengana hurbildu gara ikasturtearen amaieran zuzendaritza uzten duelakoz. Bere azken 12 urte urtetan izan dituen esperientzia aipagarrienak jakitera, hain zuzen. Zer ekarri dizu zuzendaria izateak? Jemi Sorabilla: Zuzendaria izateak gauza asko ekarri dit: Jende asko ezagutzea, proiektu pedagogiko anitz ezagutzea... eta horietako batzuk egokienak iruditzen zaizkizunak aurrera eramateko posibilitatea ematen dizu. Maila horretan asko ikasi dudala esan nahi dut eta niretzat oso aberatsa izan dela. Harreman pertsonaletan asko ikasten da. Batez ere denbora kentzen dizu. Denbora, batetik, ordu asko eskaini behar direlako eta bestetik zaila da, hemen sortzen diren arazoak lanean uztea. Etxera joaten zarenean zurekin eramaten dituzulako eta hori bai dela ikasketa pertsonala, askotan horrek kentzen dizu denbora beste gauzetan zentratzeko edo pentsatzeko. Ikastolako zuzendaria izan zaren urteetan laguntza jaso al duzu? Bai, bai. Ni sartu nintzenetik. Bai egia da ni sartu nintzenean aurreko zuzendaria zena Jose Luis, oso arrakastatsua zen, eta nolabait horretan bai esfortzu handia egin behar izan nuen, bada, gurasoak berreskuratzeko edo demostratzeko jarraitu zitezkeela ikastolak zuen proiektuarekin. Orokorrean esan dezaket bai irakasleen aldetik bai gurasoen aldetik beti hori sumatu dudala, makulu hori edo laguntza, eta egia da orain gehiago. Esan diedanean ba nindoala konturatu naiz ba. Jendeak zurengana konfidantza zuela. Ze asmotan zabiltza, hemendik aurrera ze plana duzu lan mailan? Hemendik aurrera ikastolan jarraituko dut , hain zuzen ere D.B.H.n. D.B.H.n orientazio mailan lanean ariko naiz. Lan hori gustukoa dut horretarako formakuntza egin nuelako eta ilusioz hartuko dut hurrengo lana. |
||
|
|
Etxekoek, nola hartu dute ikastolako zuzen-daritza utzi behar zenuela esan zenienean? Ba.., egia da buruari buelta asko eman dizkiot, denbora luzez pentsatu dut erabakia hartu aurretik. Batetik nahi nuen eta bestetik ba, kostatzen zaizu. Hor ere urte mordoska pasa dira, horregatik egia esan behar dut ni argitzea luzea izan dela. Etxean, bai, ongi animatu naute ba, nik nahi nuena egitea, beno nire alabek pozik pentsatzen dute askoz lasaiago egongo naizela. Atzera begiratuz, gustukoena ze aipatuko zenuke? Gehien gustatu zaidana izan da nik ere pertsonalki asko ikasi dudala. Jendearen harremanak, edo arazoak entzuterakoan, ba, nolabait horrek erakusten dizu eta pertsonal mailan asko ikasten duzu. Gogorrena aipatuko nuke, zenbait arazoek konponbiderik ez dutela edo konponbidea ez dagoela zure eskuetan, horrek ematen dizu inpotentzia. Nik uste dut hori ere irakasleei gertatzen zaiela, zaila da baina ez dago zure esku konponbiderik ematea. Oso gogorra ere da irakasleekin arazoak daudenean aurre egitea. Hurrengo zuzendariari, ze aholku emango zenioke? Inportanteena, lan mailan ilusioa mantentzea. Zerbait egin nahi duzuenean edo aurrera eraman nahi duzuenean, nolabait ilusio hori irakasleei transmititzea. Ikastola proiektu bezala orokorrean ikustea eta proiektu horretan parte hartzaileak bezala denok gara, bai irakasleak, ikasleak, bai gurasoak eta bai beste langileak ere. Ikustea hemen, ikastolan, denok inportanteak garela eta denek duten garrantzia ematea. Ikastola proiektu bezala, nola ikusten duzu? Etorkizunari begira sendo al dago? Bai. Momentu honetan sendoa dago. Jendea ilusioz dago. Nik uste orokorrean denok pozik, giro ona dago, bai guraso eta bai irakasleen artean eta hori lan egiteko oinarririk garrantzitsuena da. Zerbait gehiago esan nahi al duzu? Beno, bukatzeko eskerrak ematea denei sumatu dudan babesagatik eta orain ere eman didatena: alde batetik, pena eta bestetik ere, pertsonal mailan nik hartu dudan erabakia onartu didatelako. Hori eskertzekoa da. |
||