..2007ko Kultur Astearen kronika
...Argazkia: Kino; Marisa Torregrosa, Patxi Telletxea
 

kk

Urtero legez erakusketa berezia: "Pegatinak" Iñaki Iturriaren bilduma dena, eta "Gure Ohiturak" argazki leihaketa Josu Santesteban eta Pablo Roa izan ziren irabazleak.

Eta emanaldiak astelehenean, maiatzak 28, hasi ziren Xabier Silveira eta Oihane Perea bertsolariekin. Mahaia "bedeinkatu" zuten eta gure bazkideei piperra eta gatza jarri zieten. Eta nola ez, gure elkartean ezinbestekoa den janari eta edariek lagunduta.

Asteartean Ahotsak taldeko emakumeek huts egin ziguten. Ikusten denez politikak erabat nekaturik utzi zituen eta ez ziren agertu.

Magia "Txan magoaren" eskutik umeentzat liluragarria asteazkenean. Bestalde gure elkartean mendiak badu bere gunea eta aurten Alberto Iñurrategiren "Gure Himalaya" proiekzioa ikusi genuen. Dudarik gabe aste barruko ekitaldirik jendetsuena izan zen. Ostegunean Movimiento Bolak bakarrizketak eskaini zizkigun. Eguneroko gaiak beste era batean jorratuz, besteak beste ajea, harremanak, lana ... Berria zen gurean horrelako ikuskizuna eta argi geratu zen gustukoa izan genuela. Irribarreak entzutea besterik ez zegoen.

Ostiralean Olatzek Igela txapelketa irabazi zuen. Helduok ezin dugu bere maisutasunarekin. Nahiz eta saritzat zuen gazta ez gustatu bertakoen artean banatu zuen. Herri afaria, beti bezala, ahaztezina. Orozek saria irabazi zuen, La Perlako egonaldia. Afaldu ostean Luzianorekin, eta martxa handitzeko, urteko gizonekin geunden emakumeok gozatu genuen; dantzatu ere dantzatu genuen.

Larunbatean antzerkia goizean Kataklown ikuskizunarekin, vermouth-a eta arratsaldean mus eta Hiru Herri txapelketa azkarrak. Eguna amaitzeko 20etan Anje Duhalderen eskutik kantaldia, partehartzailea eta oso atsegina. Eguna txistorrarekin amaitu genuen.

Gure egunik esanguratsuena igandea da. Dianak, zanpantzarra, erraldoiak, dantzariak, artisauak, opapurrak eta unerik hunkigarriena Tomas Ezkurrak saria jaso zuenekoa. Horrelako sariak ongi merezitakoak dira, bereiziki bazkidea dugulako. Bazkaria, zikiroa, izugarri ona eta Oskar Estangaren eskutik kantatu, dantzatu eta gerokoakkkkkkkkkkkkkkk.

Heldu den urtean berriro ere indarrak agortuko ditugulakoan ... KULTURA BATZORDEA