.SELEKTIBITATEA giltza da, ate bat, ikasleek gero egin nahi dutena egin ahal izateko

 

Testua: Verónica Ferreira Pinto
Argazkiak: Maitane Suarez Lesaka

Llega el verano y con él la SELECTIVIDAD, terrible mal donde los haya. Nervios, estres, problemas, ansiedades... Nos hemos acercado hasta el instituto ASKATASUNA para conocer qué les ocurre y cómo viven este "mal trago" los alumnos y los profesores del centro educativo

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Uda dator, eta horrekin guztientzako oporrak. Ikastetxe guztietan azkeneko azterketak dira, baina bereziki Batxilergoan urduri daude: hainbeste kezkatzen duen Selektibitatea egin behar. Jakina denez, urte osoko azterketak dira, eta irakasgai guztietako. Gainera 3 egunetan egin behar dira. Askatasuna institutuko ikasleek ere eginen dute aurten.Bere asmoak, pentsamenduak, beldurrak eta iritziak jakiteko haiekin egon gara. Bi irakasleren iritziak jaso ditugu ere. Hauxe dira erantzunak.

Irakasleak

Jexux Baylon Ekonomiako irakaslearen iritzia: "Ikasleak pixka bat galtzen dira, badakigu ere selektibitatea ikusten dugula zerbait... ezinezkoa bezala. Gero egin ondoren beti emaitzak oso onak dira, beraz ez da problema handirik izaten. Baina beraiek nahiko beldurra diote. Gu, ikasturtean zehar saiatzen gara ez agobiatzen baina azkenean kokiltzen dira.

Beti saiatzen gara prest dagoen jendea bidaltzen. Normalki prestatua ez dagoena gainditu gabe geratzen da. Beti sorpresak dira, bada jendeak Batxilergoan oso emaitza ona lortu duena eta Selektibitatean mila faktore direla eta: nerbioak... bere errendimendua jaisten duena. Eta kontrakoa: urtean zehar justu gainditu egin duena eta gero Selektibitatean lan bikaina egiten duena".

Askatasuna institutuko beste irakasle baten iritzia "Nik planteatzen dudan moduan behintzat, zer da selektibitatea? Ba... giltza da, ate bat ikasleek gero egin nahi dutena egin ahal izateko. Beraz, pauso bat da. Ez da helburua, ez da gauza. Nolabait filtro bat paratu behar dugu. Nik horrela planteatzen dut.

Batxilergoaren helburua da, batetik pertsona moduan ikasleak heltzen joatea eta, besterik akademikoki prestatzen joatea gero ikasi nahiko luketena ikasi ahal izateko. Eta hor jakina, prestaketa bada edukiri dagokionez arlo bakoitzean ahalik eta oinarririk sendoena hartzen eta aldi berean ikasteko ohiturak, ikasteko metodologiak eta nork bere burua ezagutuz. Hori ere uste dut landu behar dutela.

Gero sistema moduan nik bai uste dut gutxiengo kontua dela izan behar duguna. Ez da beharbada gauzarik egokiena, baina da zerbait egin behar duguna. Emaitzari dagokionez, emaitzak nahiko opariak izaten dira, %90k gainditzen du, salbuespenak salbuespen. Ni ahal den neurrian erlatibizatuz saiatuko nintzateke".

Ikasleak

Joseba Solano

"Selektibitateari buruz dakidana kontatu didatena da. Berez erraza dela, oso azkar pasatzen dela eta behin eginda ikusten duzula ez dela esaten duten bezain zaila, errazago egiten zaizula. Nire beldurra: 3 egunetan dena jokatzen duzuenez, behin edo blokeatuz gero, guztia ia gaizki ateratzea da. Azterketak ongi aterako zaizkidala espero dut, Batxilergoa ongi atera zaidalako. Eta emaitza ona ateratzera, Arkitektura egin nahiko nuke. Iru–etik kanpo beste unibertsitatean ikastea esperientzia polita dela uste dut". Andoni Urtasun "Selektibitatearen inguruan gauza pila bat entzun dira: leku batzuetan zaila dela, besteetan erraza dela, eta... ez dakigu. Egia esan ez dakigu nola izanen den eta orduan hasi gara prestatzen lehen baino lehen.

Beldurra bada, baina datuak hor dira: % 80k edo gehiagok gainditzen du urtero eta gu ez gara hori baino gutxiago izanen (espero dugu!). Orduan, beldurrak dira, baina pasako dugu. Nerbioak izanen ditugu baina pasako dugu.

Etorkizunari dagokionez, Biologia egin nahi dut eta ondoren Biokimika. Lan egiteko ez dakit nola ibiliko naizen, ikusiko dugu. Etxean animatzen naute nik nahi dudana egitera eta hori eginen dut.

Ez dakit non ikasiko dudan, Iru–ean gelditzekotan, Unibertsitate Pribatuan ikasi behar baitut eta ez dut gogo handirik, beraz agian Bilbora joanen naiz".

Leire Donazar

"Selektibitateari buruz denetarik entzun dut, gehiengoak erraza dela esaten du, baina gogor ikasi behar dela gainditzeko. Klaseak bukatzen direnean denbora asko duzula dena berrikusteko pentsatzen duzu, baina bi aste besterik ez dira.

Beldurra pixka bat barnean sartuta daukagu. Suposatzen da gainditu behar duzula kurtsoan zehar ondo ibili bazara. Selektibitatearena ikasturtean lorturiko emaitza baina pixka bat txarragoa izaten da normalean, baina batez bestekoa mantendu ohi da.

Nire asmoa datorren urterako kanpora joatea da, Ikus-entzunezkoa egin nahi dut eta Bilbora joanen nazi seguru aski. Europa mailan ikasteko aukera oso ona iruditzen zait ingeleserako maila hobetzeko, eta agian karrerako 3. mailan joanen naiz".

Maialen Etxarte

"Selektibitatearen gaiarekin pixka bat beldurrez gaude denok. Beste urteetan egin dutenek gauza asko kontatu dizkigute, baian azken finean egin arte ez dakizu. Azterketa asko dira egun gutxitan eta batez ere espero dugu lasaitasunez hartzea eta azterketa ongi egin ahal izatea.
Nire beldurra batez ere urduri jartzea da edo azterketa aurrean aurkitzea justu ikasi ez dituzun bi gauza horiek. Normalean gai guztietan utzi dituzu gauza batzuk pixka bat zintzilik eta azkenean dena ziur eramaten ez baduzu... galdera klabeak topa ditzakezu. Nik uste kurtsoan zehar gauzak eguneratuak eraman ditudala eta, hori jakinda, beldurra beti hor dago, baina nik uste ondo egingo dudala. Psikologia egin nahi dut, argi izan dut 14 edo 15 urteetatik eta horren inguruan, bideratu izan ditut ikasketa guztiak egingo dudan karrerara.

Orain arte ikasi izan behar ditugu erabaki ditugun eta erabaki ez ditugun gai asko eta orain ia ikusten duzu urteekin zure erabakia gero eta argiago dagoela ikasi nahi duzun horretan. Kanpora joanen naiz; oraindik ez dut erabaki Donostiara ala Salamancara joanen naizen. Dena begiratu behar da: alde batetik hurbiltasuna, etxekoak, lagunak... eta beste aldetik kalitatea".

Xabier Adrian

"Halako azterketak ez dugu inoiz egin: globalak, kurtso osokoak... azterketa asko dira egun gutxietan, eta orduan ez dakit... Niri kurtso oso horrela jokatzea ez zait ondo iruditzen. Baina egin beharra dago unibertsitatera joan nahi baduzu eta... eginen dugu.
Beldurrak hor daude, kurtso osoa da azken finean, eta oso urduri aurkezten gara egitera, zure etorkizuna azterketan horietan dagoelako. Horregatik nik uste zaila dela. Jendeak denetarik esaten du: batzuek erraza dela, besteek ez dela hain erraza...

Espektatibeei buruz, nik uste dut gaindituko dudala; urtean zehar ondo joan naiz eta saiatuko naiz. Ikasi nahi dudanerako ez dut media handirik behar eta Batxilergoan lortu dudanarekin nahiko dudanez ba gutxi ateratzearekin konforme geldituko naiz. Gero, unibertsitatean telekomunikazioak, teknikoa den karrera egin nahi dut eta gero Ikus-entzunezko komunikabideak egitea gustatuko litzaidake. Lehenengoa hemen, Iru–ean, eginen dut eta bestea, hemen edo Bilbon. Ikusiko dugu".