| .Tomas Ezkurra pilota entrenatzailea: "15 urte daramazkit umeen eta piloten artean" |
|
Testua:
Ziripot
|
¿Quién no conoce a Tomás Ezkurra en Burlata? Lleva la escalofriante cifra de 15 años entrenando a chicos en la escuela de pelota ZUGARRALDE. Por sus manos han pasado un montón de pelotaris que han aprendido lo mejor de las artes pelotazales. Tomás es el premio EKILORE 2007, por eso le hemos entrevistado, no nos ha defraudado |
![]() |
EKILORE saria eman diote aurten Tomasi, ekainaren 3an Axularren egin zen sari banaketan eta aldizkari honen azalean ikusten ahal denez, dotore agertzen zaigu Tomas, harro dago, pozez zoratzen egin duen lan handiarengatik eman baitiogu saria, hona hemen egun horretan Carlos eta Iñigok bota zitioten bertsoak:
Aste bat lehenago hurbildu ginen pilotalekura eta elkarrizketa hau egin genion Tomasi Zugarralde klubak bertan duen bulegotxoan. Ekilore saria eman dizute Tomas, merezi al duzu? Ez dakit, bada, merezi dudan, hori zuek esan beharko duzue, Axularkoak, zuek eman baitidazue saria. Igoal gehiegixko ote den pentsatzen dut. Gehiegixko ote den diozu, baina zenbat urte daramatzazu Zugarralde pilota eskolan, umeen artean? 1992an hasi nintzen lan honetan, 15 urte daramazkit fijo, hemendik mugitu gabe, egun bat utzi gabe, astean hiru egunez, arratsaldeko 5etatik 9,30ak arte. Atera kontuak. |
![]() |
10.000 ordu sartu dituzu Tomas, Askatasuna pilotaleku honetan Eta asteburuetan ere, etzazula pentsa, hemengo txapelketak prestatzen, materialak aukeratzen, herrietara joanez umeekin ... Kristoren lana izaten da asteburuetan, batzuetan goiz bakar batean 10 partidu jokatu izan ditugu, txapelketakoak. Batzuk aurreko orman, beste batzuk atzekoan, materiala prestatu behar izaten duzu, dena txukun prestatu, ez da ez, lan makala, ... Eta 15 urte hauetan gauza on asko pasatu izanen zaizkizu, ezta? Txapeldunak izan gara Espainiako txapelketan, BERRIAko txapelketan, Interpueblosen ere txapeldun izan gara eta honek guztiak poza ematen du. Dudarik ez da Zugarralde pilota eskola Nafarroako pilota taldeen artean hoberenen artean dagoela. Hau hagitz pozgarria da, erakusten baitu zerbaiterako aritu garela lanean egun batean bai eta bestean ere bai. Zenbat jende dabil ZUGARRALDE pilota eskolan? Ume asko dabil, txiki eta haundi, 85 ari dira hemen. Nik umeekin hagitz ongi daramat, erraz eramaten ditut nire bideetatik. Serio aritu behar izaten dut, bestela ez dago haur taldea moldatzerik. Gaizki portatzen denari zigorra paratzen diot: jokatu gabe, honek motibatzen ditu azkar. Ttikienei, aldiz, karamelua eskaintzen diet irabazten dutenei eta horrek zirikatzen ditu gehiago jokatzera. Ondoren, karamelua denentzat izaten da, baina lortu dut denak lehertzea jokoan eta partiduan. Eta 15 urte hauetan gauza txarrak ere pasatu izanen zaizkizu? Zer aipatuko zenuke? Txarrena gurasoak
izaten dira. Normalean denek nahi dituzte umeak puntan ikustea, pilotari
onenekin nahi dituzte ikusi beren semeak nahiz eta ez izan hain onak.
Eta honek buru hausteak ekartzen dizkit, izan ere, hemen ere onenak paratu
behar baitira txapelketak jokatzeko. Zaila da esatea gurasoei bere semea
juxtu dabilela eta agian pilota ez dela berarentzat. |
|
|
Zer esan nahi duzu Tomas? Pilotan ere jokalari txarrak direnak atzean utzi behar direla? Beno, pilotan ez badu balio, igoal beste kirol batean aritzen al da, probatzen ahal du beste kirol bat. Hori gurasoek ikusi behar dute, buru pixka bat duenak ikusi behar luke bere semeak ez duela balio pilotan aritzeko, eta agian beste zerbait probatu beharko lukeela. Hondarrerako konturatzen dira gurasoak eta umea pilota eskolatik ateratzen dute, zer eginen diogu, bada? Bizitza da, besterik ez. Nabaritzen al da haur ona? Pilotari ona izaten ahal dena? Nik umea etorri eta segituan nabaritzen dut zaletasuna duen ala ez. Pilotaren poltsara joaten bada eta segituan paretan hasten bada, seinale fina datorrela, balio dezakeela eta kozkorra baduela. Horrek segituko du, ez du arazorik emanen. Beste batzuk, aldiz, hizketan aritzen dira, alferragoak dira, ez dira zentratzen. Pilotari onak atera izanen dira hemendik, ezta? Karmelorekin aritzen nintzenean Beloki eta Esain hemen aritzen ziren, baita Alberto Beloki ere. Haiek hemen hasi eta gero bere mailako pilotarien bila joan ziren, hemen ez baitzuen zurreatzeko beste pilotaririk. Ba al duzu orain pilotari onik? Alebinetan eta benjaminetan baditut hagitz onak direnak. Jubeniletan Santesteban hagitz ongi ari da, polliki ari da. Iriarte Urdanizkoa. Urzainkiren semea, handitan, badira bai. Bakarrik aritzen zara entrenatzaile lanetan? Larrayaren lekua hartu nuen Karmelorekin batera. Ondoren Lasa handiekin aritzen zen, orain Urzainki aritzen da, ni ttikienekin aritzen naiz beti. Felix aritzen da orain handixeagoekin. Burlatan ba al dago afiziorik pilotan aritzeko? Bai, handia. Sobera ere badagoela esan genezake. Zailtasuna transbordoa da, kanpotik umeak ekartzeko astean hirutan hagitz zaila da gurasoentzat. Handitzen direnean billabesa hartzen ahal dute, baina ttikitan ekarri egin behar dira umeak eta hori zaila da gurasoentzat astean hirutan. Zer falta zaio Zugarralde pilota eskolari? Frontoi bat, pilotarentzako bakar-bakarrik izanen dena, horixe da behar genukeena. Orain futbolarekin partekatzen dugu eta beti hautsa eta zikinkeria izaten da. Edozein herrik badu bere pilotaleku ederra eta guk 20.000 biztanlerekin ezin dugu frontoi bat disfrutatu, bada garaia, zer demonio! Nola ikusten duzu euskara Tomas? Hemen denak dira euskaldunak, hiru ez beste, denak dira. Aritzen dira haurrak euskaraz baina erdarara ere pasatzen dira, ez dugu atzendu behar gehienak erdaldunak direla eta horrek badu bere inportantzia. Aiseago ateratzen zaio erdara euskara baino. Euskaldun asko dago Burlatan, orain gehiago egin beharko genuke, gainera, Gobernutik ere laguntzak izan beharko lirateke. Pentsatu al duzu non paratu duzu EKILORE saria? Oraindik ez dut pentsatu, baina lekuren bat egin beharko dut. Bista-bistan paratu dut, hori bai! |