.Vredaman · Unai Elorriaga
Testua: Ines Buenetxea

2002 urtean Espainiako Narratiba Sari Nazionalarekin sarituta suertatu zen "SP-rako Tranbia" bere lehen eleberriaren ondoren, "Van't Hoffen ilea" eta "Vredaman" da Unai Elorriagak plazaratutako hirugarren liburua, zeinetan denok elkar ezagutzen duten herri bateko eguneroko kale bizitzako erritmoan girotuta, bere aita hiltzear dagoelako bere izeba-osaben etxean dagoen haur baten ahotik aurkezten baitakizkigu gizatasunez gainezka egiten duten hainbat pertsonai eta istorio xelebre bezain xarmaz beteriko.; izenburuaren modura, Elorriagak berak azaltzen duen bezala -William Faulknerren pertsonaia bat hartu nuen Hilzorian nagoen bitartean nobelakoa, Vardaman, eta gero, pintore nederlandar bat, Vredeman de Vries izene-koa...; eta azalean baino ez dageriena beste inon, irakurleak hobekien dirudien modura inter-preta dezan.

Idazlan honetan jorratzen den ildoa, nahiz eta edukian ezin mamitsu eta sakona-goa izan, Unai Elorria-garen estilo 'minimalista'-ri egokitua, hitz bitan laburbil daiteke, alegia, inteligentzia edota inteligente izatea eta libelula urdina gauza bat eta bera dira, oraindik gaizta-keriarik ezagutzerik eduki ez duen Tomas izeneko haurrarentzat. Eta era berean, heriotzarekin batera ihes egiten du inteligentziak, Tomasen aita hiltzerakoan libelula urdinak hegalei eragiteari utzi zion moduan.

Bestetik, liburuan zehar libelula urdina nortasun eta izaera maitagarrizko pertsonai ezberdinez jantzita aurkezten doa Tomas, beraien artean korapilatzen diren istoriotan: lehena, Tomasen lehengusina I–es, berak kontatu zion libelula urdinarena eta intsektuei buruz berak adina dakienik ez da inor. Aitona Julian dugu bestea, denon ustetan munduko ebanistarik apartena omen zena eta mundu guztia engainatzea lortu zuena berak soilik parte hartu zuen Europako finala omen zen konpetizioan. Hirugarrena, Piedad, Samuel Mud arkitektu ingelesarekin erromantze luze bat bizitakoa, berarekin ezkondu nahi ez izanaren damuak eragindako atsekabearen biktima. Eta azkenik, osaba Simon eta bere kaleko lagun Gur, eskailerak, pintura zuria eta beharrezko traste guztiak hartuta golf zelai bat rugbi zelai bilakatzea lortu artean ez duten gelditu. Berriz ere, iruditzen zait "SP-rako Tranbia'-ren hausnarketaren ildo berean, ez baka- rrik edukieragatik, kontakerak duen eite-arekin batera egiten dutela liburua esan- guratsu. Esango nuke biotan ere leloa antzekoa dela: SP-rako tranbia-n zeinetan Sisha Pagma mun- duko gailur garai- enetariko bat zena Vredaman-en libelula urdina deitzen zaio; gizatasuna, gozotasuna eta xarma darien metaforak dira nagusi idazlanean zehar, eta nahiz eta haur batek kontatuko lukeen era soil eta lau berberan idatzia izaki, –abar- duretan daukan aberastasuna lortzeko gaitasuna erakutsi digu berriz ere eleberri honetan.

Aurkezlanari dagokionez ere maisutasunez garatutako lana deritzot, bai pertsonai eta istorioen aurkezpena tartekatzea eta liburuaren hariaren garapena bikainak direlako eta gainera antzematen zaiolako idazleari bere idazteko nortasun propioa.