|
.Burlatak gozatu egin zuen azaroaren 3an: |
| Hilarión Eslava, musikari eskainitako bizitza" emanaldia hagitz arrakastatsua izan zen | |
|
Testua:
Ziripot
|
Era, quizá, el acto cumbre de las actividades organizadas en el 200 aniversario del nacimiento de Hilarión Eslava, y como tal lo acogimos los burlatarras. Más de 160 personas subieron al escenario el pasado 3 de noviembre para representar "Una vida por la mœsica, Hilarión Eslava". En la Casa de Cultura no quedaba prácticamente sitio libre, durante hora y media los asistentes pudimos disfrutar del espectáculo formado por tres pasajes de la vida del músico local Hilarión Eslava. Un buen trabajo en el que se volcaron numerosos grupos artísticos y culturales de Burlata |
![]() |
|
|
160 antzezlek esku hartu zuen ekitaldian jendea kanpoan geratu zen lekurik gabe Halaxe izan zen jende ugari agertu zen emanaldia ikustera, izan ere, hagitz guttitan izaten baita aukera honako talde pila hau ikusteko eta aditzeko: - Iruñeko Pablo Sarasate Erdi Mailako Musika Taldea - Burlatako San Juan Abesbatza - Hilarión Eslava Musika Eskolako haur kantariak - Alegrías de Burlada dantza taldea - Coro Rociero Taldea - Burlatako Gaitariak - Larratz Dantzari Taldea Jende ezagunak hartu zuen parte, besteak beste, Javier Pagola, Iñigo Casal’, Lourdes Moratinos, Fernando Eugui, Angel García, José Manuel Villorejo (Hilarión gaztearen lana egin zuena) eta Ruben Molina (Hilarión haurraren lana egin zuena). Luis Mari Rodriguez izan zen jatorrizko ideia eta zuzendaritza lanetan aritu zena, Koldo Pastorrek, aldiz, konposizioa, moldaketak eta musika zuzendaritza eraman zituen. Hagitz emanaldi goxoa eta entretenigarria izan zen, ordu eta erdiz jendea mugitu gabe egon zen bere aulkietan begiak erne, zer aditu eta ikusiko. Aipagarria da Larratz Dantzari Taldeak estreinaturiko dantza, San Juan Abesbatzak egin lana eta Hilarión Eslava Musika Eskolako haurrek egin zituzten abestiak. Antzezleen artean Hilarionen papera egin zuten Jose Manuel Villorejo eta Ruben Molina haurra aipatu gabe ezin ditugu utzi, ez horixe. Burlatak merezi zuen omenaldia egin zion hemengo semea izan zen Miguel Hilarión Eslava jaunari, duela 200 urte Burlatako Benitorenean jaio zenari, hain zuzen ere. Pena bakarra kanpoan emankizuna ikusi gabe geratu ziren pertsonena, agian igandean ere beste emanaldi bat egin behar zen, burlatar guztiak sartzeko aukera izan zezaten, hurrengoan izan beharko. Zorionak esku hartu zuten guztiei. |
|