.Hilarión Eslavaren bizitza

Testua: Pentagramix
En este nœmero dedicado a la figura del ilustre burladés MIGUEL HILARIÓN ESLAVA ELIZALDE mostramos el brillante artículo de Javier Tirapu (Txapas, Pentagramix para nosotros) que publicamos en el número 40. Es nuestro homenaje al que fue miembro de la redacción de esta revista y que falleció recientemente. Mila esker anitz Txapas eta nahi duzun arte!

Miguel Hilarión Eslava Elizondo, apaiz, musikari eta musikagilea, 1807ko urriaren 21ean jaio zen Burlatan, Benitorena zeritzon oinetxean. Eslava familia gizarte-maila garaikoa zen eta, herri txiki batean ziren aukera urrietarako, hezkuntza jasoa eman zioten gurasoek bere seme-mutil bakarrari.

Egun batean, On Mateo Jiménez, Iruñeko katedralean abesten zuten haurren arduraduna (Infantikoak), Burlata inguratzen zuen ibaia ertzean barrena paseatzen zebilela, gaztetxo talde baten ondotik pasatu zen eta atentzioa eman zion taldeko mutiko batek. Hurbildu eta ea irakurtzen bazekien galdetu zion; mutikoak, inolako lotsarik gabe, erantzun zion bazekiela leitzen eta zenbatzen, eta baita kantatzen ere. Orduan, apaiza-maisuak zerbait kantatzeko eskatu zion eta mutikoak, bitan pentsatu gabe, jota bat kantatu zion. Maisua ongi jabetu zen mutikoaren afinazioaz, tesitura zabalaz eta ahots zoliaz, eta ea katedraleko koroan abestu nahi zuen galdetu zion. Eslavak baietz ihardetsi zion, baina etxekoak ez zeuden prest, antza, bere primua inora joaten uzteko eta etxerako gelditu zen.

Luze gabe, berriro bueltatu zen apaiza Burlatara katedraleko kororako haurrak bilatzera; gustukorik aurkitu ez, eta Hilarionen bila joan zen. Etxekoei behin eta berriz eskatu ondoren Ðbadakigu apaizek zuten erretolika eta gurasoak konbentzitzeko indarra-, lortu zuen Eslava familiaren baimena, eta, era horretan, sartu zen "infantiko" gure Hilarion gaztetxoa katedralean, 1816. urtean. Mateo Jimenezekin berarekin solfeoa ikasi zuen, pianoa eta organoa Julian Prietorekin eta Iru–eko seminarioan giza zientziak Viktor Salinasekin.

1823an Iruñea utzi behar izan zuen, baina Infantikoen kolegioan emandako zazpi urteetan hainbeste ikasi zuen, ezen ezagutza haiek baliatuz musika-lan batzuk egin zituen bere lagunendako. Garai haietan, katedraleko organo jotzailearen hutsunea bete behar izan zuen egun batean eta egin zuen interpretazioak liluratuta utzi zituen entzuleak... Hamasei urte baino ez zituen!!

Berriro Iruñera itzuli zenean, biolina, eta biolontxeloa kontrabaxua ikasi zuen, eta horrela lortu zuen lanpostua katedralean; bitartean, seminarioan apaiz-ikasketak egin zituen. Urte horietan nabarmentzen hasi ziren haren musika lanak; hor dugu, lagin modura, Zortzi ahotsetarako motetea, orkestra eta organoarekin lagundurik, eta katedralean bertan estreinako aldiz jo zena. Hogei urte besterik ez zuen eta hedatzen hasia zen ordurako geroago lortu zuen ospe handi hura. Kalagorrian hilabete batzuk eman ondoren, Burgo de Osmako katedraleko kapera-maisutza eskuratu zuen oposizio bidez, eta hango lau urteko egonaldia filosofia ikasketak egiteko aprobetxatu zuen. Urte horietan, lan ugari sortu zituen, billanziko asko horien artean.

1829 eta 1830 betetzeko zeuden Sevillako katedraleko eta Madrilgo Errege Kaperako maisutza; bietara aurkeztu zen Eslava, eta nahiz eta lehen postua lortu Sevillan beste bati eman zioten plaza, eta Madrilgo lanpostua lortzeko gazteegia omen zen eta ez zuten onartu. 1832. urtean, 25 urte zituela, libre gelditu zen Sevillako katedraleko postua eta Eslavari eman zioten aurreko injustizia konpentsatzeko. Hor bukatu zituen bere ikasketa erlijiosoak eta eman lehen meza. Garai hartakoak dira bere Misererea, Meza organo eta orkestra txikiarekin, Villancicos de los bailetes de los Seises ospetsuak, Lamentación eta Motete eta Kopla asko, besteak beste. Urte horietan ere hasi zen hainbeste ospe emanen zion Solfeo Metodoaren materiala prestatzen.

Opera lanei ere ekin zien. 1841ean Il Solitario estreinatu zen Cadizen, eta geroago Sevillan eta Madrilen. Beste bi opera gehiago ere sortu zituen, baina ez zuen izan horietan beste abesti estiloetan izan zuen arrakasta. Berriro Madrilen, Kontserbatorioko irakasle izendatu zuten, eta geroago (1866) musika arloko zuzendari. Hau izan zen bere biziko garairik oparoena. Ordukoak dira La Lira Sacro-Hispana lana (musika lanen bilduma paregabea), Museo Orgánico Español eta abar.

Lan hauetaz gain, aipatu behar dira Burlatan hain ezagunak diren beste lan asko: Salve Regina, Miserere, Stabat Mater, Secuencia de PentecostŽs, Tu es Petrus eta baita San Juan eta San Blas abesbatzek kantatzen dituzten hainbat eta hainbat motete: Bone pastor, Panis angelicus, memoria, e.a. Bere bizitzako urteak, Madrilen eman zituenak, izan ziren oparoenak, urteak aurrera joan arren. Baina horiek ere azken mugara iritsi ziren, eta 1871n harrapatutako pneumonia bat gaixotasun luzea bezain mingarria bihurtu zen. Honek eraman zuen hilobira 1878ko uztailaren 25ean. Goian bego.