|
.Ihes
betea · Anjel
Lertxundi
|
|
| Testua: Ines Buenetxea | |
|
k |
Ihes Betea izenburupean eman zuen argitara duela urtebete azkeneko eleberria ez bakarrik literatur lanak, idatzizko genero osoan hainbat eta hainbat agerraldi eginda dauzkan Anjel Lertxundik idazle oparoak. Bigarren Mundu Gerrako Alemanian girotutakoa, nazi sutsu baten moduan portatu eta halabeharrez, halako batean judua dela ohartu behar izaten den nerabe baten nondik norakoak dakartza liburu honetan; alegia, bizitzan dena argi bazeukala sinesten zuen 18 urte betegabeko gazte batek bat-batean bizitza horrek berak txuria eta beltzaren artean grisak ere badaudela erakusten eta irakasten dio. Werner Lindemann jaioberritan gurasoak hil eta semetzat hartu zuten famili batetan haziko da; bere ardura bakarra hitlerzale zintzo bate moduan portatzea besterik ez du, horretarako bere aita gorrotatu behar badu ere juduekiko ez duelako berak uste duen heineko gaitzespena erakusten. Ordea, bere burua Alemaniari eskaintzera doala ohartzen da ez dela bere gurasoen seme eta gainera judua dela. Eta hor hasten du bere ihesa: batetik, berak zigortzen zituenak ihes egiten zioten sarraski berberei eta bestetik, bere buruari, jada ez baitzen berak izan nahi zuena ezta bazela uste zuena. Horrela Alemaniatik irten eta Europan zehar abiatuko da bere benetako nortasuna eta dagokion tokia topatzeko asmoarekin, azkenean, ÔgezurrezkoÕ gaztaroan bere lagun min eta eredutzat izan zuen nazi sutsua hil behar izaten duelarik. Eleberri bikaina Lertxundirena. Bai hizkuntzaren erabilera baita idazlana ere dotoreziaz landutakoak dira. Gaiari dagokionez ere, iruditzen zait ez dela soilik nazi eta juduen arteko leloarena, erraz ispiluratuko nuke gaur egungo gizartean bazterkeria pairatu behar izaten duten hainbatekin soilik, desberdinak direla uste duten beste indartsuago batzuk badaudelako. Eleberri mamitsu eta erakargarri bat dugu honokoa, akzioa eta intriga ere nahasten dituenak eta irakurketan aurrera egitera bultzatzen zaituena. |