.MUSIKA
Testua: J. Oscar Beorlegui

GOVERNORS

J. SANGRE, GOVERNORS TALDEKO ABESLARIAREKIN MINTZO: "FJORD PROIEKTU ESPERIMENTALAGOA IZAN ZEN. ORAINGOAN ZERBAIT ZUZENAGOA EGITEKO GOGOA NUEN"

 

 

Governors Arrasatetik datoz, J. Sangre karismaduna buru. Aurkezpen gisara, esan genezake Fjord taldearen erraustetik sortu dela. Bertan, Sangre partaide Musika munduan urte mordoa darama: Brutal Melody eta batez ere Ekon taldeetan ere egon izan da. Ekonekin Burlatako Maiatza Rokeko bosgarren ediziora etorri zen. Egunotan Governors puri-purian daude Itxaron beharra ez da itxaropena diskoa aurkeztu behar dutelako, Sortzen-en jaiaren harira Artsaian antolatuko den jaialdi batean, abenduak 21. Bai besta horretan nola diskoan rock indartsu bat, melodia landuetakoa, rock eskandinaviarraren eraginpekoa. Zer ezaugarriak ditu? Ekonen jarraipena da baina rockatua. Honatx J. Sangrek apustu berriaz, musika eraginez eta bere ibilbideaz kontatu ziguna, baita talde zaharren berpizte posibleazÉ Baina hori beste kontu bat da.

Governorsen lehen lana: bandaren historia laburra egiguzu.
Governors lau musikarik osatzen dugu: Aitor gitarran, Heloy baterian, Beñato baxuan eta ni ahotsean. Iruñean, San Fermin Txikiton, bost lagunek jo genuen, baina froga bat zen. Bi gitarra eraman genituen. Zenbait lekutara hola joateko asmoa dugu. Heloy bateriajolea Ekonetik dator. Nire ordezkaria izan zen Ekonen ni ahotsaz arduratzera pasatu nintzenean. Beñat Arrasateko talde metal batetik, Anger-etik, dator. Eta Aitorrek ez du lehenagoko talde esperientziarik. Gitarra bat besopean zuela jaio zen baina

Governors lehen taldea du. Governors: baietz hirugarrenean. Nahiz eta Ekonekin ongi joan zitzaizuen. Nondik nora taldea muntatzeko erabakia?
Ekonen azken kontzertua 2005eko ekainean izan zen, eta Fjord ere, 2002an sortu zena, garai beretsuan desegin zen, bigarren diskoa kasik prestatua eduki arren. Musikari bakoitzak bazter batekoa izatearen ondorioz utzi genuen taldea. Kontzertuei eta entsaioen begira antolaketa arazoak larriak ziren. Beraz, desegin ondoren, atsedenaldia hartu nuen gauzak birplanteatzeko: zer egin nahi nuen, bideari berriro nola ekin. Fjord-eko kanta batzuk berreskuratu eta aurrera jotzea erabaki nuen. Talde berria osatu baino lehen, proiektua diskoetxeren bati interesa zekiokeen begiratu nuen. Lagunengandik, Fjord eta Ekon-eko jendearengandik laguntza jasoz, maketaren bat grabatu eta proiektuak interesa pizten zuela ikusi nuenean osagai egonkorreko formazioa antolatzera jarri nintzen. Governors ez da Fjorden jarraipen hutsa. Tira, antzekotasunik badu, Ekonekin ere izan ditzakeen bezala, nire ahotsa hiru banden lokailua delako. Horri dagokionez esatea gustatzen zaidana zera da, Governorsen jendeak aurkituko duela Ekonen hirugarren diskoko kantatzeko moduaren eta Fjordetik datozen forma musikalen parekotasunik, baina bistan da gauza berriekin ere topatuko dela.

Zergatik izen hori? Taldearen estetikarekin zerikusia du? Trajez jantzita ateratzearekin?
Ahalegindu nintzen izena indartsua izaten, taldearen musika bezalakoxea. Izenak mafiaren konnotazioak izan ditzake, eta estetikak ukitu dotorea eta aldi berean ustela ematea bilatzen du. Izenekin inoiz dut burua gehiegi nahasi. Taldeak izena egiten du, ez alderantziz. Fonetikoki interesgarria izan behar da, baina ez derrigorrez. Jendeak talde bat maite badu, izenak txinera antza eduki arren, azkenean ikasi egiten da. Gurea Irlandan sortu zen. Bira bagenuen eta neure golkora esan "aste honetarako behar du". Lauzpabost izen bururatu eta esan "jendeari gutxien gustatzen zaiona". Fjord sortu zenean gauza bera gertatu zen. Nik uste nuen irratian ere esango ez zutela. Denborarekin, denek esaten zidaten, "hara ze izen originala", "ze polita". Denek bereganatu zuten.

Berria da, zu ezagututa, musikaren balantzak melodiaren eta rock & rollen aldera makurtzea. Zergatik hala? Eragin berriak? Rock eskandina- viarra akaso, Sugearen antzera edo Destinoaren eskutan bezalako kantuek ikustarazten duten modura? Bestelako arrazoirik?
Fjord proiektu osoki esperimentala izan zen, inolako muga estilistikorik gabe. Elkartu ginenak elkartu ginen eta bakoitzak nahi izan zuena egin genuen, salgarria zen ala ez pentsatu gabe. Baina oraingoan zerbait zuzenagoa egiteko asmoa nuen, jotzeko orduan kantek energia eduki zezaten. Oraingoan kanta laburragoak, melodiadunak eta indartsuak egiten saiatu naiz. Urteek, denboraren joanak, gauza asko irakasten ditu: "disko oso-osorik elektrikoa zuzenean disfrutatzeko egingo dut", horixe ikasi dut nik. Fjord-ekin jotzen, kontua atmosferikoagoa zen.

 

Bitxia da nola Anestesia edo Latzen taldeko jendeak, orain Kuraia edo Potemkin bezalako taldeetan dabiltzanak, talde berrietan rock eskandinaviarren aldeko apustua egin duten. Zahartutakoan rock and roll?
Jendeak, baina, ezberdintasun nabarmenak ikusiko ditu aipatu dituzun taldeen artean, Kuraia, Potemkin eta Governorsen artean. Jatorrian hirurok punk-rock sustraiak eduki arren.

Hitz egiguzu diskoaz oro har.
Titulua Itxaron beharra ez da itxaropena da. Hasieran hori kanta baten izena baino ez zen, eutanasiaz ari den batena. Geroago ikusi nuen esaldia gauza gehiagotara aplikatu ahal zela. Horregatik aukeratu zen izenburutzat. Diskoari dagokionez, jendeak aurkituko ditu nik lehen egindako zenbait gauza baina –abardura berriekin, hala nola eite politiko, sozial edo bizipenezkoa duten letrak ere. Diskoa oso zuzena da eta aberatsa melodietan. Aukera bat emanez gero, gustatzen ahal du.

Ekoizpena ere, Jimi S.A.-ren eskukoa, nabarmentzen da.
Berarekin lan egiten dudan laugarren aldia da. Berak daki zer gustatzen zaidan, horregatik erraza egiten zaigu elkarrekin lan egitea. Ez da hamabost egunen zehar baino ekoizlearekin harremana ez edukitzea, batzuek duten bezala, eta emaitza oso ongi edo oso gaizki atera daitekeela. Jimi eta oso ongi moldatzen gara. Adiskidetasun handiak batzen gaitu, gainera biok toki onetan jatea maite dugu, grabazioak iraun bitartean zeure buruari eman ahal diozun guraria.

Hurrengoa, irakurle guztiek irakurri nahi izango duten galdera: Ekon zergatik amaitu zen?
Azkenean zerbait gogorra eta mantentzen oso zaila bilakatu zen. Bederatzi lagun ginen eta azpiestruk- tura zabala behar genuen, antolakuntzan eta arlo teknikoan, kristorena. Horregatik, ordutik lau laguneko taldeak baino ez ditut osatu. Nik hamar urte eman nituen banda hartan. Ez nuen Ekon-etik kanpo musika ezagutzen. Tira, denboraren bat ere Brutal Melodyekin egon nitnzen. Jakin mina banuen eta beste jende batekin gauzak egiteko gogoa. Alderdi berriak jorratzekoa. Gainera, atseden hartu nahi nuen. Eta taldeko bakoitza taldetik kanpoko bizitza ere edukitzen hasi zen.

Lehen aipatu Anestesia edo Latzen bezala, Ekon ere eszenatokietara itzuliko da? Asmorik bai?
Bai erabili dugula ideia buruan. Lehenagoko musikariak elkartu eta esaten dugu "zergatik ez dugu elkartze festibal bat antolatzen?" Okerrena, dena berriz mugiaraztea, lehen esan bezala. Pixka bat zaila litzateke. Latzen-en itzulera aprobetxatuz, haiekin jo baikenuen hasieretan, elkartzeko esan digute, eta fororen batean ere "Ekonekoak batzea baino ez litzateke faltako" bezalako espresioak ikusi ditut. Hunkigarriena da eskaria jende gazteengandik, bere garaian ikusi ez eta diskoen bidez ezagutzen gaituzten horiengandik, heldu dela.

Eszenara bueltatze horiek nola ikusten dituzue? Hondarraldiko moda dirudi, ezta? Bestetik, talde gutxi gorabehera historikoetatik datozen zu bezalako musikariek osatu talde berriek ez al dute konpententzia latzagoa aurkitzen beraien iraganean, estreinakoz palestrara ateratzen diren talde berrietan baino?
Egia da, holako konparaketak egiten dira. Uste dut hala dela badirudielako iraganeko garaiak hobeak izan zirela pentsatzera kondenatuta gaudela. Festibalekin zer gertatzen den ikuste abesterik ez dago. La Polla, Etsaiak, Su ta Gar eta S.A. taldeekin festibala antolatuz gero, arrakasta ziurra.

Honekin jarraituz, zeure burua euskal rockaren dinosaurotzat baduzu?
Tira, hainbesteraino ez. Hemeretzi urteko jendea, hau da, benetako gazteak, zu ikustera datozenean, bai, sentsazio arraroa duzu. Edo jende gaztea, Aitor edo Be–ato bezalakoak, taldera sartzen denean, gauza berriak egitera bultzatuz ilusioaz. Ez dut neure burua dinosaurotzat, bide luzea aurrean edukitzea espero dut, baina nabaritzen dut belaunaldi berriak gero eta sendoago datozela.

Governors nolakoa da zuzenekoan?, nola jotzen duzue?, bertsioren bat egiten al duzue?
Diskoaren abestiez aparte, Tina Turnerren bertsio bat eta Fjorden beste bat egiten dugu.

Amaitze aldera, bizi gaituen garaia dela eta ez dela, nola animatu jendea disko hau erostera?
Lehenbiziko aldiz argazkiak sartu ditugu, merezi duen zerbait. Portada ere oso ongi dago. Ekon eta Fjorden portadak egiten zituen tipo berak egin du hau ere. Eduki musikalagatik nola argazkiengatik uste dut diskoari aukera bat ematen dion jendeak estimatuko duela, ez duela inork etsipenik hartuko.

.MAREA

'La alegría en puñados de a diez'

J. Oscar Beorleguik galdegin eta Marea taldekoek ihardetsi

 

Zein da estatuko talde bakarra Madrilen egon dena disko bat aurkezten, diskoa oraindik karrikaratu gabe dagoela? Eraikuntzan, obran lan egiten nuenean honela esaten zidaten: José, echa ahí la arena! Nik horrelaxe egiten nuen, zintzo-demonio. (Honela mintzo da Kutxi, bere alter-egoa azaltzeko: José Etxailarena).

Zergatik Kolibri? Iñakik lehen diskoa paratu zuenean, nik aditzean, esan nuen: ni naiz-eta, noiz abestu dut bada, hor? (Robe Iniestak Marearen lehen diskoa aditu zuen lehendabiziko aldian)

Honelako hamaika zertzelada aurkituko dituzue Biografia honetan, harrigarriak dezente, berriak gehienak, denak La alegría en puñados de a diez lanean daude. Marea taldearen biografia ofiziala dena, 1997ko Gabon gauean sortua, Kutxi Romeroren egonezak eraginda.

Berriozarrekoak dira Mareatarrak, eraikuntzan aritzen ziren langileak gehienak, hamar urte hauetan beraien rock hormigonerak makina bat adreilu musikal sortu ditu, onak gehienak, poesiaz beteak, larruazaleratuz sentimentu betea, egiazkoa, herriak izardiaren bidez ateratzen duena.

Adreiluz-adreilu beren eraikuntza musika eraiki dute musika-igeltsero on hauek. Disko anitz saldu dituzte, milaka, ongi merezitakoak, gainera. Marea talde berezia da: rock bandoleroa, pirata, basatia eta felinoa da, Kutxiren ahots urratuak kilikatzen gaituena, atximur egiten diguna.

Como los trileros abestitik atera dugu La alegr’a en pu–ados de a diez esaldia, eta egia da: hamarkada honetan rockaren eszena Marea taldeak astindu du, ongi astindu ere, inork ez baitzuen espero horrelako musika eta horrelako arrakasta lortuko zutenik. Alaitasuna ekarri dute egiazkotasuna musikara ekarriaz, letra ausartak eraikiz, letra amaigabeak, eta musika zer? Musikalki ederrak, gorputz handia eta bikaina, rockaren unibertsoan galaxia berria sortuz, beren zigilu eta nortasun berezkoa aldarrikatuz. XXI. mendean galaxia berriaren sortzailea dira Marekoak, galaxia horren izena: rock hiritarra (rock urbano gazteleraz).

.DISKAK

gari

ESPERANTZARA KONDENATUA · (Elkar, 2007)

Garik disko berria atera du. Hertzainak taldeko ahotsak berriro pauso bat aitzinera eman eta Durangoko Azokarako Esperantzara Kondenatua izeneko lana karrikaratu du. Bere bakarkako bosgarren lana da, estudioan egindako laugarren CDa, hain zuzen.

Hamaika lanek osatzen dute diskoa, letrak José Luis Padrón, Jon Maia, Jon Benito edota Roberto Mosorenak dira. Gari jauna, heldua, lasaiagoa, esperientziak lasaitua agertzen zaigu lan honetan. Lan homogeneagoa dena, gainera, hagitz rock pertsonal bizia erakusten duena. Hitzak sakonak eta pentsatzeko idatziak dira, aditzeko eta gogoeta egiteko, bai horixe!

Alberto García-Alix (1999 Argazki Sari Nazionala) jaunaren argazkiz edertua dator albuma, gainera, Iván Ferreiro piratak ere esku hartu du lan honetan. Goza eta bizi euskaraz Gari jaunaren eskutik.

governors

ITXARON BEHARRA EZ DA... · (Oihuka, 2007)

Izen probokatzaile honen gibelean euskal rock garaikidearen aspaldiko lagun bat aurkitzen ahal dugu: J. Sangre. Ekon eta Fjord taldeetan ahotsa izan zena. Governors taldeak argia ikusi du "Itxaron beharra ez da itxaropena" izen bereziarekin. Eta karrikaratze honek duen indarra guztiz harritu gaitu.

Hamaika lan aurkitzen ahal ditugu disko honetan. Bertan eskandinabiar punk-rockaren hamaika dosi topatuko ditugu. J. Sangrek Fjord taldean erakutsi zuen aurriritzirik gabeko esperimentu musikalaren bidetik dator oraingo honetan Governors izeneko talde berrian. Ekon taldean ere indarra nabaria zen; oraingo honetan, hagitzez rockeroagoa da.

Dudarik gabe CD hau kozkorra duena da, zuzena eta bortitza, oldarkorra batzuetan. Dastatu nahi?

marea

COCES AL AIRE · (Dro/Atlantic, 2007)

Lehen hamarkada betetzear daudela, honatx Mareakoak kutxatxo pollit batekin: "Coces al aire 1997-2007". Kutxan zer aurkituko: bi CD, bi DVD, eta bi liburuxka, eta guzti hori beraien furgoneta mitikoan bilduak.

Hona hemen furgoneta-kutxan kausitzen ahal duguna:

CD1: Coces al aire. 1997-2007. Marea taldearen 18 kanta onenen bilduma

CD2: Jaur’a de Perros Verdes. Rarezas: 15 kanta, denak arraro xamarrak, berexiak, bertsioak, hagitz bitxiak, denak.

DVD1: Artsaia Music Club. Aizoain (Navarra) + bideoclips: 2002ko D’as de Perros Tour giran egindako zazpi kanta jasotzen dira hemen eta hamar urte hauetan egindako bideoklip guztiak.

DVD2: Palau Olimpic Vall DŐHebron. Barcelona. 2005eko martxoaren 13a: han emandako kontzertu oso-osoa, 28.000 Pu–aladas Tour giraren barruan egin zutena.

Argazki liburua: Retratauras. 100 argazki. Taldearen hastapenetik orain artekoak.

Biografia: La alegr’a en pu–ados de a diez. 350 orrialdetan J. Oscar Beorleguik makina bat kontu biltzen du: elkarrizketak Marekoekin, hainbat jenderen iritzia Marea taldeaz ... (ikus 34. orrialdea)