| .Oskar Montero, Burlatako argazkilari ospetsua |
|
TTestua:
Verónica Ferreira Pinto
|
||
|
|
Egunkaria irakurtzea gustatzen zaigun ohitura da, eta batzuetan, beharrezkoa dugu eguneratuak egoteko. Batzuetan interesatzen zaiguna berria bera da, baina askotan begiratzen duguna argazkia da; horrekin nahiko dugu. Lan horren atzean argazkilariak dira eta Burlatako Oskar Montero prentsako fotografoak mundu horretako kontuak eta bitxikeriak kontatu dizkigu. Zergatik erabaki
zenuen argazkigintzan lan egitea? Hazi nintzenean hoberena zen argazki makina erosi nuen eta ekitaldia non, han ni irudia hartzeko. Kasualitatez Egin egunkarian Burlatako berriemaile hasi nintzen lanean eta 1991. urtean Iruñerriko mailan egiten nituen argazkiak aipatutako hedabide horretarako. Batzuetan Egunkaria komunikabideetan ere parte hartzen nuen. 1998. urtean Egin itxi zuten eta harrez geroztik hedabide aunitzetan lan egin dut: Diario de Noticiasen, El Mundon, Diario de Navarran, Osasuna taldeko aldizkarian, La Estafeta desagerturiko egunkarian, eta Freelance moduan. Egun, batez ere Diario de Noticiasen aritzen naiz, baita kirol-agentzia batean ere. Noizean behin Rolling Stone, Cambio 16 eta Ingalaterrako egunkariren batean nire irudiak atera dira. Zer da freelance
izatea? Lan guztietan gauza
onak eta txarrak aurki daitezke. Zer da okerrena zure lanbidean? Orduan, nolakoa
da zuen egun bateko zeregina? Azken urteetan
izugarrizko bilakaera suertatu da Teknologia Berrietan. Argazkigintza
barnean dago. Nola nabaritu duzuen zuek prentsa lanean? Orain laborategian pasatzen genuen denbora hori ez dugu egin behar. Horrek erosotasuna ematen du, baina teknologia hauek erritmoa ere aldatu dute. Orain argazkia atera bezain pronto erredakzioetan izan nahi dute. Egunkari gehienek edizio digitala daukate eta horrek momentuan eguneratua izatea eskatzen du. Adibidez, futbolean ateratzen ditudan argazkian futbolzelaitik bidali ahal ditut atsedenaldian. Are gehiago, behin gertatu zitzaidan Osasuna eta Madrilen arteko partiduan, oso berandu zen gauean eta Osasunak jokatzen zuenean argazkiak ateratzen nituen eta Madrilek gauza bera egiten zuenean argazkiak bidaltzen nituen egunkarira. Baino alde txarra ere dauka aurreratze teknologikoak: orain edonor argazkilaria da. Lehen guk bakarrik argazki onak ateratzeko materiala genuen, baina orain edonork izugarrizko kamera edo mobila dauka argazkiak ateratzeko. Batzuetan hedabideek ez dute argazkilaria deitzen eta kazetariari berari esaten diote argazkia ateratzeko. Baina kalitatean nabaritzen da. Beste gauza txarra da argazki denda asko ixtera behartuak izan direla, jendeak argazkiak ordenagailuan gordetzen dituelako paperera pasatu beharrean. Zer da garrantzitsuena
prentsa-argazki on bat egiteko? Zein da
gehien gustatzen zaizun atala? Irailean hemen
Burlatan zure erakusketa bat ikusteko aukera izan genuen. Zeri buruz prestatu
zenuen? Zerbait aipatzeagatik,
Politikan, adibidez politikariren inguruan oinarritu nuen, Gizartean Itoizko
argazki bat nabarmendu nuen, besteak beste, eta Intsumisioa. Zeintzuk
dira zure hurrengo egitasmoak? Burlatako Kultur Etxeari eskerrik beroenak, elkarrizketa hau burutzeko utzi ziguten aretoagatik. |
|