| .Mikel Razkin, Mikel Gurea Xake Klubeko arduraduna |
|
Testua:
Ziripot
|
|||||
|
Mikel Razkin es uno de los responsables del 'Club de Ajedrez Mikel Gurea' de Burlada. Este club montó una gorda el pasado 18 de noviembre cuando consiguió atraer a 208 ajedrecistas, todo un récord en Navarra, que se dieron cita en Burlada para participar en el VIII Torneo Mikel Gurea. El polideportivo Hilarión Eslava acogió la VIII edición de este torneo de ajedrez, que contó con dos torneos paralelos e independientes: Sub 20 y Sub 14. Nos ha parecido suficiente argumento el juntar a más de 200 personas como para reflexionar con Mikel Razkin sobre el ajedrez y su mundo. Si queréis acercaros a este mundo sólo tenéis que pasar por la Plaza Francisco Ardanaz de lunes a viernes, de 18 a 21 horas, por la Casa del Deporte. También podéis mandarle un e-mail a: mrazkin@hotmail.com
|
||||
|
|
Mikel Razkin du izena eta bera da MIKEL GUREA XAKE TALDEKO arduradunetako bat. 1994. urtean Burlatan kluba sortu zuten hemen COU ikasten hasi zirenean. Hamahirugarren urtea da aurtengoa, ez da makala beraien ibilbidea eta lana. Erronkazale dira gainera, eta txapelketa bat antolatu eta jende pila ekarri dute Burlatara, Nafarroan egiten den handiena, hain zuzen. Duela gutxi, azaroaren 18an hain zuzen kristoren txapelketa antolatu zuten Burlatako Hilarion Eslava polikiroldegian, bertan 208 pertsona bildu ziren egun guztian barrena. Xake klub honek hagitz garbi erakutsi du badakiela zer den txapelketa handi bat antolatzea, eta gainera laguntza federatiboa izan gabe. Mikel Gurea Txapelketak VIII. edizioa egiten zituen eta bi norgehiagoka hartu zituen 20 urtetik beherakoa eta 14 urtetik beherakoa. Lehen mailan Mikel Gurea A taldea izan zen garaile (Imanol Mart’nez, Iker Ira–eta, Aritz Mancha eta Andrea Garc’a), bigarrenak Orvina A taldea eta Calasanz Vitoria izan ziren. Jokalari onena Aitor Mart’nez, Zizur-Ardoi taldekoa izan zen, bigarren eta hirugarrenak Iker Ira–eta eta Aritz Mancha, biak Mikel Gurea taldekoak izan ziren. Jende frankok ez daki Burlatan badagoela hagitz xake klub serioa eta indartsua, eta hori MIKEL GUREA izenekoa da. Axular aldizkarikook beraiengana hurbildu nahi izan dugu beren kezkak eta batez ere, informazio gehiago jaso nahian, izan ere, xake ez baita hagitz kirol ezaguna. Zoritxarrez futbola, saskibaloia, eskubaloia eta pilota gehiago nabarmentzen dira. Mikel Razkin jaunarekin hitzordua egin eta honatx berriketaldiak eman zuena. Burlatara etorri
zineten ezta? Zergatik MIKEL
GUREA izena? Zuen logoa nahiko
makarra da Erregea urkatua. Zergatik? Zergatik hurbiltzen
da jendea zuengana? Xakea kirola al
da? Xakea nondik etorri
da gurera? Zuen eskolara hurbiltzen
dena nolakoa da? Gurasoek ere parte
hartzen al dute? Zer moduz joan
da Mikel Gurea VIII Txapelketa? Ba al duzue
harremanik Paz de Zigandako taldearekin? Hezkuntza eta xakea.
Xakea eta hezkuntza. Zer deritzozu? Xake jokalariak
bizkorragoak omen dira ... Eta horrelaxe eman genuen ordu luze bat hitz eta pitz. Badakizue, nahi duenak xake mundua ezagutu hagitz erraz du: Francisco Ardanaz Plazan dagoen Kirol Etxera joan ostiraletan arratsaldeko 6etatik 9ak arte. Ongi hartu zaituztete, etzazutela zalantza izpirik izan. |
||||