|
.No sabemos euskera... ¿cómo podemos ayudar a nuestros hijos e hijas? |
|
Testua:
Burlatako AEK
|
|
![]() |
Nork ez dio bere buruari halako galderarik egin? Bada, eztabaidagai interesgarri honekin ekin zioten Iñaki Eizmendi hezitzaileak eta Julio Ibarra kazetari, guraso eta euskaldunberriak urtarrilaren 30ean Peña Euskal Herrian egindako hitzaldiari. Bertaratu ziren 40 guraso inguru horiek ardura hori zuten eta hizlariek ondoko hamar galdera hauen inguruan solastu ziren azalpen eta kasu praktiko argigarriak emanez. - Zein abantaila izango dituzte nire seme-alabek elebidun izatera iristen badira? - Zein dira elebidun izatearen desabantailak? - Bigarren edo hirugarren hizkuntza bat ikasteak, lehenengo hizkuntzaren garapenean arazorik eragingo al du? - Gure seme-alabek euskaraz ikasten dute, izango al dute gazteleraz ikastetxeko arazorik etorkizunean? - Gure seme-alabek euskara eta gaztelera nahasten dituzte, zer egin behar dut? - Ez dakigu euskaraz, nola lagundu elebidun izaten? - Ez dut euskaraz ondo hitz egiten, erabili behar al dut nire seme-alabekin? - Neuk ere ikas dezaket euskara seme-alabekin batera? - Ez dakit euskaraz. Nola lagundu ahal diet seme-alabei eskolako lanak egiten? - Zein hizkuntzatan ikus-entzun behar du umeak telebista? Hitzaldi hau Peña Euskal Herriak elkartean euskarari bultzada emateko abian duen Klikatu euskara! egitasmoaren baitan burutu zen, bazkideez haratago Burlatar guraso ororentzat interesgarri iritzita. Deialdia eskoletara zabaldu zen eta esker ona adierazi zioten Peñari halako ekimena antolatzeagatik. Bertaratutakoek zalantzak argitu eta mamuak uxatzeaz gain, Julio Ibarraren eta Iñaki Eizmendiren azaltzeko modu ulerterraz eta atseginaz (txantxak ere ez ziren falta izan!) gozatu zuten. Inork halako hitzaldirik antolatu nahi izanez gero info@ebete.org helbide elektronikoan Iñaki Eizmendirekin kontaktatzeko aukera izanen du. |
|
.Zaldualde AEK Euskaltegia asteburuko barnetegian, sagardotegian... |
|
Testua:
Zaldualde Euskaltegia Burlatako AEK
|
|
![]() |
Aurten ere eta gure ohiko dinamikari jarraiki Burlatako AEK-koak ikasturte honetako lehenengo asteburuko barnetegiara joan ginen.Ohi bezala Nafarroako herri euskaldun batera jo genuen gure ikasleek klaseetan ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izan zezaten, aurten Arantza herria aukeratu genuen honetarako. Hogeita hamar ikasle eta irakasle inguru joan ginen, tartean Txantrea, Antsoain eta Mutiloako ikasleak zeudelarik eta euskaltegien arteko harremanak sendotzeko ere aukera izan genuen. Urtarrilaren 25, 26 eta 27an burutu genuen, eta zer esanik ez, giro ederrean burutu ere. Ostiralean lehenengo ikasleak iritsi ziren eta herria ezagutzeko probestu zuten, larunbatean ordea, eskola eguna zen eta txintxo-txintxo gure ikasle eta irakasleok zer egin honi gogoz ekin genion. Goiz osoa klasean eman eta gero, arratsaldean berriz Arizkungo Dolaretxea ezagutzeko parada izan genuen eta bertako gazteen esku aintzineko sagardoaren prozesua bertatik bertara ezagutu genuenÉbaita sagardoa dastatu ere. Arantzara buelta eta afaldu ondorenÉnola ez parrandarako tartea iritsi zen. Hala ere, parranda egin izanak ez zuen jendea moteldu eta igandean Sunbillako ihauterietara joan ginen. Hango giro ederraz gozatu eta gero, etxera itzultzeko unea ailegatu zen, Arantzan bazkaldu etaÉetxera!. Asteburu ederra pasa genuen eta hurrengorako prest gaude. Bestalde, eta hau ere urteroko ohitura denez, martxoaren 1ean Hernaniko Larre-Gain sagardo- tegira joan ginen, euskal kulturaz eta sagardoaz gozatzeko aukera paregabea izan genuelarik. Honetan ere hogeita hamar bat lagun animatu ginen eta egun ederra iragan genuen, Bai horixe!...eta oraindik ere ikasturtea ez da bukatu baina hurrengoak hurrengo batean kontatuko dizkizuegu. Zaldualde |