 |
Mikel Aingeru Santos
Martínez (Iruñea 1974) jauna dugu Belatz. Burlatan bizi
izan da 2005. urterarte, orain Iruñean bizi da, Axular aldizkarian
bost urte daramatza. Gero eta famatuagoa denez, gure aldizkarian elkarrizketa
egitea pentsatu dugu. Zertarako joan kanpora etxean bertan baldin badugu
notizia, bai horixe!
Zergatik Belatz
izena?
Jaime Belatz de Medrano Nafarroako Erresumako oso zaldun ospetsu bat izan
zen eta nik, Tmeo aldizkarian nire marrazkiak sinatzeko ezizen baten bila
nenbilenez, oroitu nintzen izen hartaz eta gustatu izan zitzaidan.
Noiztik egiten
dituzu marrazkiak eta zergatik?
Betidanik gustatu izan zait marraz- tea, baina 2001. urtean izan zen,
ekonomiari buruzko egunkarian lan egiten zuen nire lagun batek binetak
egitera animatu ninduenean eta pixkanaka-pixkanaka lana gero eta serioago
hartzen hasi nintzen.
Egin duzun lanik
pollitena?
Bada, nik uste dut, nire lanik politena duela gutxi Uharteko Arte Garaikide-
ko zentroan erakutsita egon den komikia dela eta aldizkariko ale honetan
ikus daitekeena. Normale- an, bost orrialdeko komiki bat egite- ko, gehienez
bi aste behar ditut, edo lan hori da egin behar duzun guztia aste batean
arazorik gabe amaitzen duzu. Baina komiki hau oso berezia zenez, bi hilabetez
lanean aritu nintzen.
Lanak noizko eman
behar dira, atzorako?
Badirudi topiko bat dela, baina honela da. Argitaratzaileek beti azkeneko
ordura arte itxaroten dute enkarguak eskatzeko. Ez dakit zergatik den
honela, baina gehienek kristoren prisarekin deitzen dizute.
Non aritzen zara
lanean?
Orain, noizbehinka deitzen didaten editoriala batzuez aparte, egiten ditut
lanak ADN Navarra, ADN Bilbao, Ibaialde aldizkarian, Nueva Gestión
Empresarial de Navarra eta Axular aldizkarian.
|
|

kk
|
Ongi ordaindua
al dago marrazkilaria?
Askotan bakoitzak ordaintzen dizu ahal duena, eta batzuetan justu iruditzen
zaizu baina gutxitan gehiegi. Zenbat eta handiagoa izan argitaletxea,
orduan eta hobe ordaindua lana.
Ezagutzen al dituzu
euskal marrazkilariak? Ea ematen dizkidazun 5 izen...
Bost bakarrik? Landa, Urmeneta anaiak, Oroz, Aos, Polo, Mattin, Olariaga,
Zulet, Zaldieroa, Martintxo Altzueta, Paniagua, Laida Muruzabal, June
Crespo, Flores, Mauro, Orue ...
Mikel Urmeneta
marrazkilaria al da? Zergatik lortu du halako arrakasta?
Izugarrizko marrazkilaria da, animalekoa, baina jendeak uste du gauza
sinpleak edonork egin ditzakeela eta horrek, faltsua izateaz gain, ez
dizu egiten duzuna polita izan dadin bermatzen. Bere marrazkiak, nahiz
eta oso sinpleak izan, oso politak eta erakargarriak dira. Nik uste dut
arrakasta hori lortu zuela leku eta denbora aproposenetan egoten jakin
zuelako.
Tim Burtonen peli-kula
bati buruzko liburu bati marraz- kiak paratu dizkiozu. Nola lortu zenuen
lana? Zaila al da atzerritarrentzat marraztea? Aldatzen al da marrazteko
era?
Nirekin kontaktuan jarri zen, Ingalaterrako editorial bat, mundu osotik
ilustratzaileak bilatzen dituen Madrilgo enpresa baten bidez, eta hauek
aurkitu ninduten nire web orriari esker. Nik egiten nituen marrazkiak
eta Madrilera bidaltzen nituen. Haiek, Madriletik, Pariseko Disneyren
arduradunei (Burtonekin batera copyright-a dutelakoz)eta hauek Ingalaterrakoei.
Londreseko editorialak Tim Burtoni bidali zion dena bere gain-begirada
lortzeko. Askotan arazo txiki batzuk izan ditugu marraztu behar nituen
gauzekin. Adibidez, arraro egiten zitzaien jendea ia beti beltzaranak
nik marraztea, Ingalaterran eta estatu batuetan biztanle asko ile-gorri
eta ile-horiak direlako.
Marrazkilariak
bakarrik egiten du lan edo baditu laguntzaileak? Gidoigileak, koloratzaileak...?
Egoera, denbora eta lanaren arabera bai. Nik batzuetan, gehienetan denboraren
arazoak direla-eta, koloratzaile bati eskatzen diot laguntza eta noski,
diruaren zatia eramaten du.
Komiki-argitaletxe handietan horrela egiten da lan. Badago, alde batetik,
gidoiaz arduratzen dena. Gero marrazkilariak lapitzaren lana egiten du,
eta entintatzailerari orria pasatzen dio. Honek, koloratzaileari eta azkenik,
errotulatzaileak elkarrizketak ipintzen dizkio.
Zergatik gorrotatzen
du ikasleak marrazketa klasea? Hain txarrak al gara marrazketak egiterakoan?
Hasieran dibertigarria da, baina haurra, urteak pasatzen diren heinean,
marrazki- gintzan ona den ala ez konturatzen da eta gehiago gustatzen
zaizkion gauzetan interesatzen hasten da. Honez gain, marrazketa teknikoak
errua handia badau-ka kontu honetan.
Kontaiguzu nola
burutu zenuen aldizkaria- ren erdiko orrialdeetan dagoen bost orrialdetako
lana?
Beste marrazkilariekin izan nituen bilera guztietan, "bilaketa"
gaia ateratzen zen beti, eta erabaki genuen bakoitzak zer edo zer egin
behar zuela gai horrekin. Niri bururatu zitzaidan istorio bat eta bozetoekin
lanean jarri nintzen. Gero betiko lana izan zen, baina pixka bat zorrotzago:
Lapitz urdina, tinta, eskaneatu, kolore frogak, kolorea eta testuak.
Zein dira orain
buruan dituzun erronka edo proiektuak?
Bada, gustatuko litzaidake neure komikia argitaratzea, hau da, editorialetara,
egitea pentsatuta daukadan komiki bat eramatea haiek argitara dezaten,
haiek niregana beti pentsatuta daukatena nik marratu dezadan jo beharrean.
|