| .Diskak | |
|
Testua:
oscarbeorlegui@terra.es
|
|
|
|
lendakaris
muertos
2004ko martxoaren hasi ziren jo eta su, eta ez dira gelditu, geldiezinak baitira, beren hirugarren legealdiari musikalki, kontuz- ekin diote sutsu, hirugarren lanarekin: Vine, vi y vendí izenekoa. CD indartsua da, ez du inor bere lekuan uzten, denei egurra, denei kaña. Prestatu dituzten hogei (20) lanek nabarmenki adierazten dute ez diotela inori deus zor, eta horregatik denari eta denei egiten diete aurre, sarkasmoaren bidea segituz eta lotsarik gabe listua honi eta karkaxazoa beste horri botaz, aitzinera beti aitzinera, TMEOren estiloaz eta humoreaz. Mingaina ere ateratzen dute, baita behatza begi zuloan ederki sartu, bai horixe! Ze letxe! Beno, behatza ez bakarrik begian, baita zenbaiten ipurtzuloan ere, beren bigarren lana (Se habla español) egin zutenetik begibistan paratu zaizkienei batez ere. Vine, vi y vendí, azken lana dute, bai, okerreko norabidean doaz Lendakariak, bai, inoiz baino biziago, seguru ez zarela zer esan ez duzula geratuko. Ikusiko duzu dastatzen badituzu.
|
![]() |
su
ta gar Duela hilabete batzuk More Volumen Tour 93 lana atera bazuten ere, oraingoan lan berriarekin datoz Une iraunkorrak izenekoa dena. 2006. urtetik hona bizi izan dituzten une esanguratsuek osatzen dute lan hau, 16 lan dituena, deus ukitu gabe, bere garaian zuzenean grabatu ziren moduan utziz. Ez dago "recordings", ez eta estudioan ondoren egindako manipulaziorik. Extra moduan: Itxaropen hitza, En el estudio izeneko sail bat, Momentos inolvidables izeneko beste sail berezi bat eta azken jiran egindako argazki pilo bat. Su ta gar bere saltsan, zuzeneko kontzertuetan, une ederrak, ordaindu ezinak. Su ta gar ez baitira itzaltzen erraz, garrak hor dirau eta gutxien espero duzunean su hartzen baitu, beren kontzertu indartsuetan bezala-bezalaxe.
|
![]() |
bihotz
bakartien kluba Katamalo ez da ohiko CD bat, ez horixe! Ikuskizun baten izena da, Bihotz Bakartien Kluba (BBK) literatur taldearen ikuskizun berriarena, hain zuzen ere. Partaideak Gotzon Barandiaran (proiektuaren bulkatzaile eta letra-egilea dena), Aintzina, Alex eta Murgar. Oraingo honetan laguntzaren datoz: Jon Piris, Gorka Urbizu (Berri Txarrak taldearen arima eta Cd honetan 5 kanta egin dituena) eta Nerea Urbizu. Eta batuketa honek zer ekarri du? Musikatutako katamaloa. Zer den katamaloa? Gizakion aurpegia aldarazten duen guztiari horrela deitzen zaio katamalo. Zazpi altxortxo ditugu CDko 7 lantxoak, hagitz tonu barnekoia dute lan hauek, hipokresiaz hitz egiten digute lanek, harropuzkeriaz, ustea izateaz, plantak egiteaz, gizakion beldur anitzez. CDa aproposa da beren doinuetan murgiltzeko eta musikaren soinuaz gogoeta pittin bat egiteko. |