.Gure arazorik handiena espazio falta da

Testua: Veronica Ferreiro PInto

Mirentxu Ripodas, Ermitaberriko zuzendari berria

 

Mirentxu Ripodas es la nueva directora del centro Ermitaberri, centro público que aplica la inmersión lingüística en euskara (modelo D). Se muestra en esta entrevista esperanzada ante el nuevo reto que tiene que asumir. Son 516 los alumnos matriculados y el trabajo es grande. Agradece la labor de los padres de la APYMA y señala que el mayor reto es ahora solucionar el problema de espacio que tiene el centro

 

Ordu bata hamar gutxitan Hilarion Eslava kaletik pasa eta berehala konturatzen gara umeak eskolatik atera direla: gurasoen kotxeak bigarren ilaran aparkatuak daude, ezin da pasa, bat gelditzen da bi segundotan umeak hartzeko...
Hau gertatzen da Ermitaberri ikastetxeko inguruan, bizitza nabaritzen da, ume asko direlako eskola honetan ikasten dutenak. Zer eskaintzen duten eta zeintzuk diren haien erronkak jakiteko Mirentxu Ripodas zuzendari berriarekin mintzatu gara eta hauek dira bere iritziak.

Zein da Ermitaberriko gaur egungo egoera?
Gure arazorik handiena espazio falta da. Anpliazioa egin zen baina zentroa berehala gelditu da beteta. Ikastetxea bi lerro onartzeko pentsatua dago, baina errealitatea da gela kopurua maila gehienetan 3 lerrokoa dela, baten batean 4koa eta beste batzuetan 2koa. Ez dugu espazio bat ere libre eta daukagun gela kopurua mantentzeko urtez urte obrak egin ditugu. Gela batzuk txikitu ditugu, desdobletarako pentsatuak ziren gelak handitzeko eta bertan beste gela arrunta bat sortuz, Ingeles departamentua zegoen lekutik desagertu eta fotokopiagailurako zegoen gelara eraman...

Irakasleen gela oso txikia dugu eta gure bilerak egiten ditugunean gela handi batean egin behar ditugu, gure gelatxoan ez dugulako lekurik ezta arnasa hartzeko ere. Aurten ezin izan dugu Ingeleserako lektorerik ekarri, tokirik ez dagoelako. Aipatutakoari patioa ez dela inoiz nahiko handia izan gehitu behar zaio. 516 ikasle ditugu eta guztiak batera kanpoan jolasteko nahiko murriztua gelditzen da dugun eremua. Ikus daitekeen bezala, oso larri gabiltza.

Zer egin edo eginen duzue hau guztia konpon- tzeko?
Esan dudan bezala, ikastetxe hau bi lerro izateko pentsatua da, baina D ereduak hartu duen arrakastarekin bi lerro eskas gelditu dira. Zabalduz joan den heinean zentro berria eskatu dugu, eta momentuz ez dugu lortu. Obrekin nolabait urtero moldatu gara, udalak ere lagundu gaitu, aurten patio erdia estalia dugu... baina ez da nahiko. Orain dela 3 edo 4 urte handitzea egin zen patioan paratutako moduluak kentzeko. Hasieran arnasa hartzeko balio zuen hobekuntzak, baina berehala berriz txikia gelditu zitzaigun zentro. Nik uste dut zentroa zaintzen dela Burlatan, baina gakoa da espazio falta dagoela. Hau guztia ikusita, APYMA hasi da mugitzen ea zentro berria lortzen dugun.

 

Matrikulazioa eta ikasturte berriari begira, zeintzuk dira asmoak?
Gure aurreikuspena 3 gela mantenduko direla da, azken urteetan gertatu den bezala. Burlatako jaiotze kopurua 200 inguruko umeena da eta urtero normalean kopuru horren herenak gure ikastetxera jotzen du. Honek 3 gela berria edo 2 oso beteta datorren ikasturterako eskolan izanen dugula esan nahi du. D eredua gizartean arrakasta hartzen ari da eta guk ez dugu uste atzera joanen denik.

Dena den faktore berria izanen dugu datorren aurreinskripziorako epean: Burlatako Hilarion Eslava ikastetxean Ingeleserako eredu berria eskainiko da aurten eta ez dakigu zein izanen den erantzuna. Eredu horretatik ateratzen diren ikasleak elebidunak izanen direla esaten da, baina frogatu gabeko eredua da eta gure ustez, ez dago irakaslego nahikorik. Guk uste dugu benetako elebitasuna momentu honetan bakarrik D ereduan berma daitekeela, gainera frogatua da.

Hala ere, guk ez dugu uste guregana etortzen diren familiek beste eredura joko dutenik, D ereduan zer den dakitelako eta konbentzituta etortzen direlako.

Gure gizarte honetan jasotzen den informazio gehiena erdaraz da eta hori ere D ereduko ikastetxeetako beste erronka izaten da, nola ikuste duzue zuek?
Horretan lanean ari gara eta neurriak hartzen ditugu. Orain dela gutxi NIZEn ospatutako hitzaldia batean horri buruz hitz egin zuten. Umeek eskolan %14 bakarrik ematen dutela eta orduan, "14" horretan ez bada ziurtatzen euskaraz egiten dela ezin da elebitasun maila ona lortu. Kanpoan erakargarria den gehiena erdaraz da, beraz konpetentzia oso gogorra dugu. Hau da gure erronkarik handienetako bat. Hemen irakaslegoa- ren nahia eta ilusioa izugarrizkoa da.

Kontu akademiakoak aparte utzita, zer gehiago aurki daiteke Ermitaberrin?
APYMAk antolatzen dituen eskolaz kanpoko ekintzak Sortzenek kudeatzen ditu. Eta hauek izateaz gain, beste bi jarduera egiten dira. Alde batetik Mendi Taldea, oso ekintza polita dena. Guraso eta ikasleentzako mendi ateraldiak egiten dira. Beste aldetik Futbito Taldea ere dugu, oso arrakastatsua da Burlatan. Hauek kexati agertzen dira udalak ematen dion euskararen inguruko trataerari.

Zorte on hurrengo ikasturtean!