|

kk
|
Acudimos
a la MASKARADA que el 17 de febrero se celebraba en la localidad de Muskildi
en Zuberoa (Iparralde). Tras dos horas de camino, la experiencia valió
la pena. Los jóvenes de Atarratze son los encargados este año
de organizarlo, por ello, en Muskildi se les acogió con cariño.
Bailaron, cantaron, bebieron y comieron hasta hartar. Los jóvenes
eso es lo que hacen en carnavales. Biba Atharratzeko gazteak.
...........................................................
Biba Xiberua
Hantxe
izan ginen otsailaren 17an. Egun ederra atera zitzaigun. Goizean goiz
altxa eta hamarretarako Muskildin ginen. Egun ezin pollitagoa igaro genuen
Xiberuako lur maitagarrietan.
Lehenik eta behin Muskildikoek ongi etorria eman zieten Atharratzekoei,
hauek baitziren aurten maskaradaz arduratu direnak. Ongi etorria herriaren
sarreran eman zitzaien kanta eta dantza ederrekin.
Ondoren barrikadak hasi ziren, herrian barrena bost barrikada paratu zituzten
eta han dantzariek beren dantzak egin zituzten, Xorrotxek beren koplak
kantatzen zituzten herriko azken berriak emanez eta jende guztia informazioa
esanguratsuaz gaztigatzen. Aurten, lehen aldiz, xorrotxak gizasemea eta
emakumezkoa genituen, gainera. Kantatu eta dantzatu ondoren, jan eta edan,
legeak agintzen duen bezala. Mama goxoak erraztu egiten baitu barrukoa
ateratzen. Maskaradako gazteak, herrikoak, turistak eta txori galduek
jende saldo polita egiten zuten Muskildiko kaleetan barrena.
Goizeko lana, batez ere, gorrien lana izaten da, dantzari trebe eta adoretsuena.
Buhameak, kauterak eta beltzak astopitokeriak egiten ematen dute goiza,
ahora ireki gabe, hori bai. Horrelaxe ibili ziren maskaradakoak ordu bata
iritsi zen arte, orduan, bakoitza bere zokora joan zen bazkaltzera. Ohitura
da herrikoek bina kanpotar (maskarada egiten dutenak, prefosta) hartzea
eta etxera eramatea.
Laurak aldera Muskildiko plazan ikuskizuna errepikatu zen, baina oraingoan
buhame eta kauteren txanda izan zen batez ere, haiek zamaltzaina ferratzen
eta osatzen ibili ziren lan eta lan, ondoren, buhameek predikua bota zuten,
urte osoko notizia nagusiak aintzat hartuz eta beren kritika zorrotza
politikariei eginez.
Eskuara guti aditu genuen maskarada burutzen zuten gazteen artean. Gorrien
artean ez zekiten, beltzen artean, ordea, bai. Bada Zuberoan belaunaldi
mordo bat euskara ikasi ez duena, zortzi urtetik hogeita hamar urteko
gazteek ez baitute eskuara entelegatzen, pena da, bai.
Hantxe ikusi genituen aurten ere Maskaradako pertsonaia guztiak: txerrero,
gatuzain, kantiniersa, zamalzain, entseinaria, kükülleroak,
kherestuak, marexalak, jauna eta anderia, laboraria eta laborarisa, xorrotxak,
buhamiak, kauterak eta medezia. Eta hantxe ikusi genuen gure eskolako
saltsera porrokatua den Ainhoa Aranburu irakaslea ere, Eskual Herria guztia
korritzen duena baita gure Ainhoa, alajaiena!
Aurten, oraindik, herri hauetan ikusten ahal dituzue, ez gal, otoi!:
Gamere-Zihigan martxoaren 2an, Maulen martxoaren 8an, Arrokiagan martxoaren
16an, Barkoxen martxoaren 23an, Alozen martxoaren 30ean, Altzain apirilaren
6an, Sohütan apirilaren 13an, Urdiñarben apirilaren 20an eta
azkenik Santa Grazin apirilaren 27an.
|