.Nikaraguak anitz irakatsi digu

Testua: Itxaso Torregrosa eta Oihana Lopez
Itxaso y Oihana han estado en Nikaragua colaborando en las escuelas rurales y ayudando en el programa de alfabetización con el objetivo de que toda la población alcance la formación de educación primaria. Ellas han aportado lo suyo, pero han aprendido mucho de la vida en comunidad. Todavía hay lugares en el mundo en los cuales la vida fluye en contacto con los seres humanos

oo

 

 

 

 

 

Guretzako aberasgarriena izan dena, dudarik gabe, komunitatean familiekin bizitako esperientzia izan da

Guk gure lana Leon-eko probintzian dagoen Lechecuagos komunitatean egin dugu, goizetan nekazal eskoletan lagunduz eta arratsaldetan alfabetatze proiektua aurrera eramanez

1980. urtean Sandinisten garaipenarekin batera, iraultza kulturala abiarazi zuten analfabetismo- arekin eta ezjakintasunarekin amaitzeko. Nicaraguako gobernuak, 27 urteren ondoren, berriz ere alfabetatze kanpaina nazionala martxan jarri du, eta honetan parte hartzera joan gara gu. Gaur egun Nicaraguako analfabetismo tasa %35-ekoa da eta kanpainak 2009-rako honekin bukatzea du helburu.

Guk gure lana Leon-eko probintzian dagoen Lechecuagos komunitatean egin dugu, goizetan nekazal eskoletan lagunduz eta arratsaldetan alfabetatze proiektua aurrera eramanez. Goizetako esperientziak bertako hezkuntza sistema gehiago ezagutzeko aukera eman digu.

Haur asko ez dago eskolaratua, eskolak multigrado dira (ikasmaila ezberdinetako umeak elkarrekin daude), baliabide material eta pertsonalen eskasia dago,… Askok ez dute batxilergoa egiten eta egoera ekonomikoa dela ea ez dute unibertsitatean ikasteko aukerarik. Nicaraguako alfabetatzeari begira planteatu den helburu nagusia herritar guztiek lehen hezkuntza eskuratzea da, hezkuntza publiko eginez eta helduen alfabetatzea aurrera eramanez. Hau da guk arratsaldetan,"Yo si puedo"-arekin egiten genuen lana. Metodo hau kubatarra eta audiobisuala da, hau da, bideoen bidez ematen dira klaseak. Gure zeregina proiektu hau komunitatean ezagutzera ematea eta aurrera eramatea izan da; bertako jendearekin hitz eginez, klaseak prestatuz eta emanez…

Traba nahiko izan dugu lan hau aurrera eramateko: klaseak emateko metodo alternatiboak bilatu behar izaten genituen askotan komunitateko hautsak eta argindar faltak ez zigutelako uzten metodo audiobisualak erabiltzen. Bestetik euriteak, uztak eta lana zirela eta ikasle askok ez zuten klasera etortzerik izaten. Hala ere alfabetatzen kanpainaren ondorioak positiboak izan dira jende askok aukera izan duelako berriz ere irakurtzen eta idazten ikasteko eta pertsona askori berriz ere piztu zaielako ikasten hasi eta jarraitzeko ilusioa. Gainera guk ere asko ikasi dugu pertsona hauengandik, izan ere guretzako miresgarria izan da pertsona hauek egindako esfortzu guztia, bere bizi baldintzak kontutan hartuta egunero klasera etorri direlako.

Oso deigarria izan da guretzako Lechecuagoseko bizimodua, batez ere bertako familien etxeetan egon garelako eta honek aukera eman digulako haien errealitatea oso gertutik bizitzeko. Komunitate hau Leon hiria eta Cerro Negro sumen- diaren artean kokatua dagoen nekazal eremua da. Hau hamalau sektoretan banatuta dago eta guztira 1418 familiek osatzen dute, gehiengoa abeltzantzaz eta nekazaritzaz bizi direlarik. Guretzako bizimodu honetan aipagarrienak diren gauzak izan dira: ura edateko putzutik atera behar izatea, elikagaiak gure baratze eta animalietatik zuzenean eskuratzea, momentu oro intsektuak gainetik kendu behar izatea eta gorputz guztia beti bikorrez beteta izatea, moskiterarekin lo egitea, bideetan oinak arean hondoratzea, oiloak etxe barrutik uxatu behar izatea, palangana batekin bainatzea, garraio bide bakarrak hankak eta zaldia izatea, sukalda-tzeko sua piztu behar izatea, mahairik gabe eta eskuekin jatea,…

Hiru hilabete hauetan gure etxea "Los Leches"-etan egon bada ere, aukera izan dugu Nicaraguako beste bazter batzuk ezagutzeko. Isla Zapatera, Ometepe, Corn Island, Estelí, Masaya, Matagalpa, Granada… Baina batez ere León hiria, hau izan baita gure bigarren etxea. Leon Ertamerikako hiririk beroena da eta Nicaraguako bigarren hiririk handiena. Itzaletan ere izerditan egoten ginen baina merezi zuen parke batean eserita egotea kaleko biziaz disfrutatzeko: kaleko salmentak, pertsonai tipikoen kalejirak edozein orduetan, Gigantona eta haur buru handia pertsonaiak danborren musikaz alaituak, zuregana hurbiltzen zenarekin hitz egiten egotea, herri txikietan bezala jendea kaletik agurtzea, etxean prestatutako janaria kalean saltzen ari den emakumearen oihuak entzutea… "pan de leche !!El agua, el agua!! Fresco de chia! Fresco de chia! "

Eta nola azaldu hitzez hiru hilabete hauetan ikusi eta bizitako guztia?! Nikaraguako naturaren aberastasuna eta paisai izugarriak; sumendiak, lakuak, mendiak, oihanak, itsasoa… Bizitako egoera eta abenturilla guztiak, ikusitako eta sentitutako guztia,… Baina guretzako aberasgarri-ena izan dena, dudarik gabe, komu-nitatean familiekin bizitako esperien- tzia izan da; zeukatena eta ez zeukatena ere gurekin konpartitzea eta hiru hilabetez behintzat haien bizi-filosofia kutsatzea: presarik gabe bizi eta gauzak lasaitasunez hartu eta, batez ere, dugunarekin zoriontsua izan eta egunean egunekoa bizi.

. NICARAGUAKO EGOERA POLITIKOA

 

 

Nikaraguako mugimendu iraultzaile eta ezkertiarrak, munduko beste herrialde asko bezala, lanean dirau jendarte sistema justuago baten alde.
1961ean FSLN (Frente Sandinista de Liberación nacional) sortu zen neoliberalismoaren kontrako "gerrila" bat bezala eta konkretuago, garai hartan boterean zegoen Som
ozar dinastiaren diktaduraren kontra. Sandino izan zen mugimendu honen pentsamenduaren aitzindari, berak bultzatu baitzuen herriaren borrokaren eta iraultzaren beharra. Horretarako, berak sortu zuen lehenengo gerrila,
"El pequeño ejercito loco", yankien kontrako ekintzak egiten hasi zen 30 gaztez osatua zegoena.
Nikaraguan Somoza familiakoek urteak zeramatzaten belaunaldiz-belaunaldi boterea mantentzen. Baina mugimendu honen arira, herria altxatu eta urteetako gerraren ondoren, 1979an azken ofentsiba egin zuten eta 80. urtean Somozarrek alde egin behar izan zuten, herriak garaipena lortuz. Orduan, FSLN-ak hartu zuen boterea, alderdi politiko moduan, aldaketa sakonak egiten hasi zelarik: aberastasunen eta lurren banaketa, osasun eta hezkuntzaren publifikazioa… Honen aurrean, Estatu Batuek "kontra erreboluzioa" bultzatu zuten, iraultza ekiditeko nikaraguar herria esplotatuz eta berriz ere gerran murgilduz. Honek desgaste handia eragin zuen eta 1990eko hauteskundeetan jendeak liberalen alde bozkatu zuten gerra amaitu zedin; Violeta Chamorro liberala boterean jarriz eta Sandinistek boterea galduz.
Liberal eta kontserbadoreak urte hauetan boterean egon diren bitartean, iraultzan lortutako lorpen guztiak "desmontatu" dituzte. Hau dela eta, 2006ko hauteskundeetan herriak aldaketaren aldeko bozka eman zuen, FSLN-k boterea berreskuratuz.

Itxaso Torregrosa eta Oihana Lopez