.SU·TA·GAR
Testua: J. Óscar Beorlegui
Angel Errorena da itzulpena
UNE IRAUNKORRAK, SU TA GAR-EN DVD BERRIA:
"UNE MAGIKO BATEAN GAUDE, GEURE LANBIDEAZ GOZATZEN ARI BAIKARA"
 

20 urteko jardun oldartsuaren ondoren, esan dezakegu Su Ta Gar Eibarko talde legendarioak bere unerik grinatsuetariko bat bizi duela. Ahantzezinak, Une Iraunkorrak azken lanean berriki esan dutenez. Bai, 1987ean taldea sortu zenetik une benetan trinkoak bizi badiduzte ere. Gauzak hola, Xabi Bastida, gitarra joletarik bat, mintzakide hartuta, bildu gara, arlo guztietan autokudeaketaren alde egin duen Su Ta Gar-en gaurko egoera arakatzeko asmoz. Honatx berak esana.


Bi urte igaro dira, Jo ta ke Ekoizpena banderapean, ibilbide independentea hartu zenutenetik. Tarte honetan Jainko Hilen Uhartean diskoa eta More Volumen Tour 93 eta Une Iraunkorrak DVDak editatu dituzue. Lehenengo eta behin, emaguzue azken honen harreraren berri, Durangoko Azoka aurkeztu zenetik hona.

Oso pozik gaude jasotako erantzunarekin. DVDean sartutako gehigarriek jarraitzaileen baitan ondoriorik edukitzeko itxaropena genuen, eta halaxe izan zen. Badakigu haiek ikusiz gozatu dutela. Kontzertuak asko gustatu du, baina material gehigarriarekiko erreak
zioa hunkigarria izan da guretzat.

Aro berri honetaz, autokudeaketaz, mintza gaitezen. Suta bezalako talde batek, kontsolida- tuta omen dagoenak eta salmenta maila onargarrikoak, nolatan ekin dio bere kabutan funtzionatzen hasteari? ¿Nola hartu zenuten erabakia? Zigilu edo bulegoekin izandako esperientzia txarren bat?
Nik esango nuke kausa nagusia geure ekintzen eta, batez ere, gure produktuen jabeak izatearen gogoa izan zela. Honek erabaki guztiak hartu beharra dakar, eta horrek ere kilikatzen gintuen. Noski, erabakia hartzekoan diskogintza igarotzen ari den une txarrak ere eragina izan du, lan baldintza duinengatik diskoetxeekin borrokatzeaz nekatuta geunden-eta. Erroilu txarrik? Ezta hori ere. Gure gorabeherak izan ditugu, negoziaketa guztietan bezala, baina erroilu txarrik ez.


Autokudeaketa osoko etapa da, guztiaz arduratzen baitzarete: diskoen grabaketa eta edizioa, kontzertuen koordinaketa, management-aren gestioa, merchandising…
Horixe bera. Merchandising kontuaz beti arduratu izan gara. Gainontzekoa besteren esku utzi izan dugu, inoiz ezaxolatu gabe. Izan ditugun kontratazio bulegoek eta diskoetxeek jakin badakite astun samarrak izan garela, guztiaren xehetasunak ezagutu nahi genituen. Orain dena kudeatzen dugu. Horrek ez du esan nahi aurrekoaz damutzen garenik, aukera hori gaur nahiago izan dugula baizik.


Bere karrera autogestionatzen duen musikari baten egunaz hitz egiguzu, nolakoa da?, denbora eskas ibiltzen da?
Borxa, lehenagoko bateria jolea, webguneari dagokiona
z arduratzen da. Aitor, negoziatzeaz eta kontzertuak hitzartzeaz. Eta ni, Xabi, diskoen fabrikazio, banaketa eta promozioaz, kartelez eta merchandising-az. Eta horri talde baten lan tipikoa gehitu behar zaio: entseatu, kantak egin, egitasmoak planifikatu… Bakoitzak antolatzen du bere eguna, eta batzuetan motz gelditzen da. Baina gai guztiak eramatea oso esker onekoa da. Momentuotan, denetara iritsi ez arren, arduraduna ni izatea nahiago dut, besteren esku utzi eta beraiek ere iristen ez direla ikustea baino.


Industria pasatzen ari den egoera ikusita, etorkizuna hori da, autokudeaketa osoko kontzeptu horretan?
Ez dakigu. Uste dugu erabaki guztiak balekoak direla. Gainera, talde bati balio dakiokeena ez dago zertan beste bati ere balio izatea. Bakoitzak bere errealitatea, bere aukerak aztertu behar ditu eta gero erabakiak hartu. Gainera bizitzan zehar fase ezberdinak igarotzen dira, eta haiei egokitu behar.

Eta orain, rock & roll talde bat daukaten irakurleei interesatzen ahal zaien galdera bat.

 

Jo ta Ke Ekoizpenak, Su ta Gar-etik harata, beste proiektuei irekita al dago?
Hasieran geure ekoizpenak editatzeko baliabide moduan sortu dugu zigilua. Ez dugu buruan ibili beste norbait plazaratzea, baina, egia esan, ez dago jakiterik…

Ahal denik eta aktiboen zaudete. Bi urtetan hiru lan karrikaratu duzue. Egin dezagun horretaz bi hitz.
2006ean disko berria ateratzeko ordua iritsi zen, materiala prest genuen-eta. Eta gure diskoetxea sortzeko unea izan zen. Behin hura sortuta, beste plan batzuk aurrera atera ahal genituela ikusi genuen, More Volumen berreditatzea kasu, VHS-ean baino ez baitzegoen. Egiteko momentua zela iruditu zitzaigun. Kalapita sortu gabe ere, berritu nahi izan genuen, kariño handia geniolako bideo horri, gure lehendabiziko autoprodukzioa izan zela eta. Horretan lan egiteak oroitzapen asko ekarri zizkigun, Borxa baterian edukitzearenak bezalakoak

Egin dezagun zuen ibilbidearen balantze orokorra. Lau zatitan bana daiteke. Aurrehis- toria (Haika mutil-en garaitik lehen diskoaren grabaketaraino), Esan Ozenkiren garaia (lau diskoren ondorea uzten duena), GOR-en garaia (Su ta Gor urteak, txiste erraza zilegi bazait, zuzenean grabaturiko disko bikoitz bat, bideo bat eta estudioko bi diskorekin) eta komentatu dugun etapa berria. Une horiek ere ahantzezi- nak izanen dira, suposatzen dut, nola gogora- tzen dituzue?
Ez litzaidake bururatuko gure ibilbidea fase horietan zatitzea, baina balio dezake. Aurrehistorioa, zuk diozunez, ilusioz beteriko mutikote laino batzuen taldearen historia moduan gogoratzen dut. Emozioak zainetan eta heavy eta euskaldun izan zitekeela frogatzeko irrikatan. Esan Ozenki garaia, uste dut taldearen berrespenarena izan zela: uste
kabeko jendeak onartu gintuen, beste batzuek gogoz kontra egin behar izan zuten. Areago esango nuke batzuek oraindik ez gaituztela onartu. Urte trinkoak izan ziren, disko bat hemezortzi hilabetero, kontzertu pila, bira europarrak… Oi gaztaro maitea! Su ta Gor garaian talde heldu bat ikusi zen, esperientziarekin, ofizioa ongi ikasia genuen eta horretaz aprobetxatzen saiatu ginen: estudio soinuak nabarmen hobera egin zuen, eta zuzeneko disko bikoitza grabatu genuen, guretzat oso hunkigarria. Gaurko garaiari dagokionez, esango nuke ahalik eta profesionalen garen garaian gaudela. Gure profesioarekin gehien disfrutatzen duguna, daukagunaren jakitun. Une magiko batean gaudela uste dut. Eta horixe da Une Iraunkorrak DVD berrian transmititzen saiatu garena. Hori bai, aurrera baino lehen, oraindik gazte garela zehaztu nahi dut, eta zalantza duenak ikus gaitzala zuzenekoan.

Honetara iritsita, azken une ahantzezinetako Une Iraunkorrak DVDari hurbiletik begira diezaiogun, nola egin duzue lana?
Esan bezala, azken bi urteak magiko samarrak izan dira. Bideo kamerarekin ibili gara dezente, eta bertako bizipenak ikuskatzean, dena bilduko lukeen DVD bat editatzearen aukera aztertu genuen. Kontzertu bat baino areago, normalean ikusten ez den taldearen partea eman nahi genion publikoari, estudioko bizipenak edo furgonetakoak. Irudi horiez gain, 2006ko Bilboko Jaietako kontzertuaren irudiak ere genituenez, bi kontzertu gehiago grabatzea erabaki genuen, material gehiago pilatzeko. Ondoren kontuari forma eman, eta hau da atera dena.

Kontzertua Niko Etxarten kanta batek irekitzen du, eta Thin Lizziren batek ixten. Estilo kontuak aparte, garrantzitsua al da nondik gatozen jakitea, ezta?
Aitorrek lokalera ekarri zigun horiek kontzertuen hasieran eta amaieran jartzearen ideia, eta nago asmatu genuela. Niri talde asko gustatzen zaizkit, baina holako gauzetarako bat aukeratzeko orduan asko kostatzen zait. Gurekiko identifikazio osoa eskatuko baliete bezala da, horregatik uste dut inoiz ez dugula bertsioen disko bat atera. Hautaketa oso zaila litzateke. Ez dakit azaltzen naizen. Niko tipo mundiala da, euskaldun rockaren aitzindaria. Uste dut So Bat oso ongi girotzen duela kontzertua, eta Thin Lizzy gustu musikal handiko taldea da. Abesti aukeratua bikaina da eszenatoki gainean dantzan bukatzeko. Gugan gehien eragin dutenak izan ez arren, gure bizitzetan txoko bat dute, horregatik daude bertan.

Une hunkigarriak atalean Ingalaterra edo Katalan Herrialdeetarako bidean ikusten zaizue, Madrilerakoan ezinezkoa da-eta. Errazagoa zaizue, arazo gutxiagokoa, Londresa joan Madrila baino?
Egia esanda, bai. Londresa joatea zaila da guretzat, baina Madrila ezinezkoa. Urte asko eman ditugu joan ahal izan gabe. Noizbehinka saiatu gara baina azken orduan beti leherrarazten digute.

Bukatzeko, 2007 lanpetu honen ondoren, zer eskatzen diozue 2008koari? Disko berririk?
Topikotzarra ematen duen arren, osasuna. Zorigaitzez aspaldian osasun falta pairatu genuen Borxaren istripuarekin, eta uste dut gerta daitekeen txarrena dela. Osasuna lagun, gerra emateko osagai nagusia edukitzen da, eta gurea gerra ematea da. DVDa aurkezteko kontzertuak eman nahi ditugu eta aldi berean hurrengo diskorako kantak osatzen joan. Noizko? Ez dakigu, modu naturalean datorrenerako.