| .Zuhaitz zaharren lagunak | |
|
Testua: Axular Aldizkaria |
|
|
Askotan, zuhaitz zahar bat mendian ikusten dugunean, edo enbor bat lurrean, egurra egiteko besterik ez duela balio pentsatzen dugu . Erabat okertuta gaude! Zuhaitz Zaharren Lagunak elkarkideek kontatuko digute zergatik. Animalia batzuk (okilak, igelak, saguzaharrak ) aterbe bilatzen dute basoko zuhaitz zaharretan. Katamotzek adibidez, kumeak hazteko zuhaitz zahar hutsak erabiltzen zituzten. Eta hain urrun joan gabe, onddoen etxeak dira zuhaitz hauek ere bai. Beste batzuk biltegi edo janari iturria bezala (hor bizi diren intsektuak jaten) erabiltzen dituzte. Eta noski, zuhaitz gazteen sorburu dira. Hiltzen direnean, erori eta erabat usteltzen dira, humus bilakatu arte, eta humus horretatik zuhaitz berriak jaioko dira. Arrazoi guzti hauengatik, babesteko beharra dute, basoaren dinamika naturalari bidea ez mozteko. Zuhaitz zaharrak erortzen badira, izan dadila haizeak bota dituelako. Baina zoritxarrez, gizakiak ukitu gabeko baso gutxi gelditzen dira geure artean. Zuhaitz zaharrak bai, zenbat urtekoak? Nafarroan lau mende zahar diren zuhaitz batzuk ditugu, baina Mexikon 1.500 urte omen ditu zuhaitz bat dago, eta Estatu Batuetan 4.000 urtekoak badira. Baina adina ezin da zehazki jakin. Horretarako, enbor eraztunak zenbatu beharko genituzke eta noski, sistema hau ez dugu erabili behar! Adina kalkulatzeko, diametroa hartzen da kontutan. Baina ez bakarrik hori, enborraren itxurak ere laguntzen du: onddoak ote dituen, goroldio asko ote duen, zuloak ote dituen, eta abar. Zuhaitzen informazioa jaso, katalogo bat egin eta gizartea (eta administrazioa)
baso eta zuhaitz zaharrek duten garran- tziaz ohartzen ezinbestekoa da,
eta horregatik, 2005ean sortuz en Nafarroan, Zuhaitz Zaharren Lagunak izeneko elkartea. Hasieran, oso
talde txikia ziren, baina gaur egun 30 lagunek osatzen dute taldea.
|
|
|
2008ko txangoen egutegia! Data -----...----- Tokia --.....---- Antolatzen du Maiatzak -------------24 Iruñeko parkeak ----............. Ana Blanco y Mari ---------------------------------------------------------------------------Carmen Primo --------------------------------------------------------------------------------- anatxuri@yahoo.es Maiatzak -------------25 Etxalar ------------------ .........-Oscar Schwendtner -------------------------------------- .................. oscar.schwendtner.garcia@cfnavarra.es Ekainak ---------------7
eta 8 Larra ------------.........--Juan Tomás
Alcalde Irailak -----------------14 Urbasa ------------------.......--Susana Carcamo ----------------------------------------------------------------------------- . basoa@wanadoo.es Urriak ------------------19
Mendigorria ---------.......---Oscar Schwendtner Azaroak -----------------8
Artikutxa -------------.......---Juan Tomás
Alcalde |