
|
Kerobia, hau da,
Xabi bandini ahots eta gitarra elektriko eta akustikoan, Alberto Isaba
baxu eta kontrabaxuan, Mikel Isaba sintetizadore eta pianoan, eta Mikel
Zorrilla baterian. Arrazoi berezi bat baino gehiagorengatik notizia dira:
lan berri bat kaleratu dute, elkarloturiko hiru diskoren lehen zatia,
heldu den urte eta erdian argitaratuko direnak. Bestetik, diskoa aurrera
ateratzeko, autoekoizpena aukeratu dute, beraien webgunetik (www.kerobia.com)
jaitsi daiteke, horixe dutelarik zabaltzeko bitarteko nagusia copy-left
lizentziaren bitartez, SGAErekin hautsi ondoren, lanari ekitean,
erakundeak laguntza beharrean arazoak baino ez zielako ekartzen Trilogiak
kontainerrak erabiltzen ditu lotura kontzeptual gisa. Lehen parte honek
materia organikoa eta hondakinei erreferentzia egiten du, 2009ko otsailean
argitaratuko den igarrenak paperari eta kartoiari eginen dio, eta hirugarrenak,
uda horren ondoren, plastikozko edukiontziei. Nondik obsesio hori kontainerrekin? Xabi eta Alberto solaskideek hau azaldu ziguten, beste galderei
eutsi aurretik: "bizitzak aurrera ahala, gure bizitzaren pasarte
ezberdinak etengabe zokoratuz goaz, kontsumitu edo ahaztu duguna nolabaiteko
kontainerretan erorita. Eta hauek norberaren bizipenen fitxategi bihurtzen
dira. Gauzak hola, horri guztiari begirada bat botatzea interesgarria
dela uste dugu: bertan dagoena, trilogia honetan islatzen saiatuko gara."
Garai hauetan
talde asko kexu agertzen dira ez dutelako diskoetxerik topatzen; zuek,
Berri Txarrak eta Lendakaris Muertos-ekin batera, GOR-en balore finkoetarik
bat zaretelarik, hirugarren lana ateratzeko autoekoizpenaren alde egiten
duzue: argitu egidazue.
Azalpena, aipatzen dituzun zailtasunetan aurkitu behar da, urteotan diskoetxeen
balioa asko urritu delako. Eta guri ere, neurri batean, ukitu gaitu. Trilogiaren
egitasmoa GOR-en planteatu eta denok ezagutzen ditugun arrazoiengatik
esan zitzaigun ezin zutela bere gain hartu. Disko konbentzional bat atera
nahi bagenuen, baietz, egiten zutela, nahiz eta, dena esan behar badago,
geuk ekoiztu behar genuen. Diru kontua halaxe dago. Egitasmoarekin aurrera
jarraitu nahi genuela argi genuenez, autoekoizpena beste irteerarik ez
zitzaigun geratu.
Puntu honetara
iritsita, GOR-ek animatu zaituzte aurrera ateratzen?
Bai. Beren mugak zituzten, eta ahal zutena eskaini ziguten, baina guk
beste gauza bat nahi genuen eta kito. Hortik aurrera, hitz egiten jarraitu genuen, laguntza eman eta gure bideari jarraitzea erabaki genuen.
Hori bai, haiek kontuan hartuta, ez baitugu berai-ekin hautsi: diskoa
guk ekoiztu eta ordaindu dugu, baina GOR distribuzioaz eta taldearen management-az arduratzen da.
|
| |
Bidenabar, prezio berean, SGAE utzi erabaki zenuten. Zergatik?
Gure eskakizunei ez erantzuteagatik eta haren egituraren mugengatik, lizentzia bakar batera mugatzen dira, copyright-era: horra ematen ziguten irtenbide bakarra. Proiektua haiei aur- keztu ondotik gertatu diren egoera segida bategatik. Iruñeko delegaziora joan ginen, gurea bezalako diskoa (deskarga askekoa eta copy-left lizentziaduna) ateratzeko informazioa eskatzera, eta era-gozpenik baino ez ziguten jarri. Beraz, disko estandar bat ez ateratzea erabaki ondorengo urratsa SGAEtik geure burua ezabatzea izan da; naturaltasunez eman dugun urratsa: beste arazo bat saihestu du. Zer sentsazioa dugu honetaz guztiaz? Bitartekariek sorkuntza prozesua beti baldintzatzen dutela. Gauza ongi doanean, etekinak banatzen dira, inor ez kexatzeko moduan eta listo, baina orain ez gaude une horretan, beste batean baizik, birkokatzeko unean. Fase honetan ikusten ari gara zer dagoen. Copy-left-aren inguruan den eztabaida, adibidez. SGAE zer den ikusi dugu, erakunde pribatu bat, ez-lukratiboa printzipioz, baina inguruan satelite-enpresa lukratiboekin. Artistak dirua jasotzeko eskubidea kudeatzen den erakunde bat, horretarako bakarra. Eta horrek izorratu egin du. Zer ondorio atera dugu? Hauek bezalako bitartekariak oztopoak direla, batek bere lanarekin zer egin erabaki behar duenean.
Testuinguru horretan,
SGAE frankismo garaiko Sindikatu Bakar Bertikal moduko zerbait litzateke,
ezta?
Gure aukera beraiengana zuzenean jo eta baja eman. Jakina, arazoak jarri
zituzten, zuk hiru urtez sinatzen duzulako eta urteak beteta automatikoki
hiru urte gehiagoz berritzen da. Lanean ez dakien jendea iruditzen zaigu.
Mafia hutsa.
Orain artekoan
taldearen musikatik kanpoko gauzez aritu gara. Ekin diezaiogun Materia
organikoa eta gainerakoak, trilogiaren lehen parti honi. Baina hori baino
lehenago, hitz egin dezagun teklista aldaketaz: German joan eta Mikel
Isaba sartu da. Nola izan da aldaketa?
Germanek bazihoala esan zigun, eta ez zen haustura traumatikorik egon.
Bestetik disko honen konposizioak hartu beharreko norabidea, egin nahi
genuena, nahikoa argiz egoen. Teklista berriari eman genizkion giltzak
oso definituak zeuden, horregatik ez zen ezusterik izan, eta nahi genuena
egin dugu. Aurreko diskoetan ere ez zegoen bi lerro, konposatzeko tenorean,
bakarraz egoen, baina Germanek pisu berezia zuen sortzeko orduan, guri
eragiten zigun modu bat. Berarengandik asko edan dugu. Edozein kasutan
orain bai esan daiteke bide bakar bat dagoela.
Zapore britainiarragoko
pop bat lortu duzue.
Bai, bortitzagoa, porrokatua. Brit-pop-erantz begira.
Argi zegoena, teklatuak
zeinek jotzen zituen gora behera, horiek taldean oinarrizkoak direla.
Bai. Gainera, diskoa aditu ahala ikusten da teklei orain eman zaien tratamendua
ezberdina dela. Rosa Escargot diskoan kanta ia guztiek pianozko base handia
zuten, hori aldatu da.
Azkenik, zezenak
hesiaren bestaldetik, diskoetxearen balkoitik, ikusi ondoren, orain, autoekoizpenearen
zurrunbilotik, nola ikusten duzu eszena, teknologia berrien sarrera eta
abar?
Gogoz, arduratu beharreko kontu gehiago ditugulako. Gauzak egitean, erantzukizun
eta antolamendu gehiago behar. Orain kontua ez da sortu eta entseatzea.
Uste dugu, or ohar, aurrera ateratzeko bide berriak bultzatu behar direla.
Kontzertura joan, taldea ikusi eta ondoren diskoa erostean oinarritutako
sistema oso ongi dago, baina gaur egunean ez da baliozkoena.
|