.Axular Korrikalari Taldea
Testua: Ziripot

Desde hace unos pocos meses en la sociedad contamos con una nueva comisión que ha comenzado a trabajar de lo lindo: KORRIKALARI TALDEA. Es un grupo de personas que quieren fomentar la práctica deportiva mediante el atletismo. Se reśnen todos los martes y jueves a las 20 horas en las puertas de las piscinas de Burlata para realizar un circuito de 2300 metros. Allí esperan a todos los amantes del cross y el atletismo

 

 

 

 

"Elkartearen 25. urtemugaren bezperan gaude eta bere helburu orokorrak segituz (hots, Burlatako euskaldunak eta euskaltzaleak batzea; euskal kultura eta euskara garatzeko eremua lortzea; Burlatako, Nafarroako eta Euskal Herriko eguneroko ekintzetan parte hartzea eta horrelako helburuak dituzten beste kolektiboekin harreman izatea) leihoak zabaltzen dizkiogu kirol munduari eta hain zuzen herri atletismoari. Horregatik hemendik aitzinera "Axular" Elkarteak batzorde berri bat izanen du". Hitz hauekin egiten zuten Batzorde berriko kideek beren lehen aurkezpena.

Horrelaxe da, bai, Oskar, Martin eta Gotzon dira ideia izan eta gauzatu dutenak. Makina bat saltsatan ibili dira azken hilabete hauetan Axularreko lehen lasterketa antolatzen eta bestelako lan ezberdinetan. Arrakasta polita lortu zuten ehunetik gora korrikalari Burlatan maiatzaren 25ean bildu zituztenean. Haiengana hurbildu eta galdera hauek egin dizkiegu:

Nola sortu zen AXULAR KORRIKALARI TALDEA?
Ideia poliki-poliki gauzatzen joan da. Lagun talde batean aukera honen gainean hausnartu genuen eta Axularren posible zela ikusi genuen. Norberak bere aldetik egiten zuen korrika edota talderen batean, eta pentsatu genuen: zergatik ez dugu gure elkartearen egituraren barrenean egiten? Juntakoei esan, zenbait bazkiderekin hitz egin, elkarteko asanbladan gaia azaldu eta ... aitzinera!

Zein da zuen helburu nagusia? Zuen erronkak?
Bazkideen arteko elkarbizitza eta kirol herrikoia lantzea batez ere. Herri atletismoa da guk maite duguna eta hau landu eta indartu nahi genuke. Elkartearen helburu orokorrekin jarraituz, eta 25. urteurrenaren atarian, kultur jarduera berriak egiteko joerari eutsiz, kirol arloan ere murgildu nahi dugu, atletismo herrikoiaren bidez, baina beti ere, Burlatako euskaldunen eta euskaltzaleen bilgune izateko helburu nagusiarekin. Burlatak behar du euskal kultura eta hizkuntza garatzeko eta erabiltzeko eremu bat. Gurea bezalako beste elkarte batzuekin ere harremana mantendu nahi dugu, Burlatako egunerokotasunean ez ezik, Nafarroako eta Euskal Herrikoan parte izan nahi dugu.

Nolako esperientzia izan da krosarena?
Ilusio handiz egin dugu, eta ahalik eta ongien atera zedin lan egin dugu. Akatsetatik ikasi, eta hurrengoetarako hobetzen ahaleginduko gara. Zuzendaritza taldearen, Kultur Batzordearen eta bazkideen parte hartzea oso garrantzitsua izan da.

Zergatik korrikalari talde bat?
Onura anitz eskaintzen duen kirola delako, kultura bat bultzatzen duelako, eta osasungarria delako. Korrika egitea aitzineko garaietatik datorren kontua da. Gizakiak beti egin du korrika, jateko bila, ehizan, iraunbizitzeko... Egun hori erabat aldatu da, baina kirol osasungarria da Zein aholku emanen zeniokete korrikan hasi berria den norbaiti, edo hasteko asmotan dabilenari...
Ugari dira eman daitezkeen aholkuak: poliki-poliki hastea, ez dezala presarik izan, forman jartzeko prozesua mantsoa da, eta horretan aspaldian diharduen jendearen aholkuei erreparatu diezaiola. Jakina dirudi, baina oinetako egokiak erabili behar dira. Jende askok edozein oinetako janzten du korrika egiteko, eta akats larria da hori, lesioak eragiten baititu.

Eta zuekin harremanetan jartzeko, zer?
Gure posta elektronikoa axularkorrikalari@ hotmail.com da, eta telefonoa 616253875.

 

 

 

 

 

Maiatzaren 25ean egin zen I. Axular herri lasterketa. 100dik gora izan ziren hurbildutako lasterkariak. Hauek izan ziren sailkapenak:

Benjamin mutilak

Markel Leatxe Portillo 2:04

Benjamin neskak

Alaitz Leatxe Portillo 3:25

Kimuak mutilak

Unai Pereda Maldonado 4:01

Kimuak neskak

Edurne Marco Garcia 6:32

Haurrak mutilak

Aitor Beorlegi 4:57

Haurrak neskak

Ane Danzaurdia 5:01

Seniorrak gizonak

Abdelfettah Louajari 16:20

Seniorrak emakumeak

Rosa Orofino 20:44

Beteranoak gizonak

Patxi Orofino 16:26

Beteranoak emakumeak

Rosa Orofino 20:44

Bazkideak gizonak

Karlos Ezkurra 17:17

Bazkideak emakumeak

Mariaje Esain 25:45

 

 

 

BAZKIDEEN SAILKAPENA

POSTUA - DENBORA - IZEN ABIZENAK - DORSAL - KLUB - AXULAR KIDEA

10 - 17:17 - EZKURRA LEONET KARLOS - 7 - AXULAR K.T. - BAI

29 - 18:32 - GARCIA MERINO FELIX - 13 - AXULAR K.T. - BAI

39 - 19:22 - BERIAIN SANCHEZ MIKEL - 46 - BAI

41 - 19:29 - BERIAIN SANCHEZ DANI - 48 - AXULAR K.T. - BAI

42 - 19:31 - AYESTA MIKEL - 74 - BAI

54 - 21:08 - JUANIKORENA MARTIN - 73 - AXULAR K.T. - BAI

55 - 21:10 - IZCO PEIO - 64 - AXULAR K.T. - BAI

58 - 21:58 - GOÑI BERGARA BENITO - 43 - MUTIKO ALAIAK - BAI

68 - 22:37 - PARDO RETA JOKIN -. 33 - BAI

72 - 23:18 - TIRAPU ZOCO IGOR - 97 - BAI

87 - 25:14 - DE MIGUEL ZABALA FELIX - 32 - AXULAR K.T. - BAI

88 - 25:43 - KUADRADO ARANGUREN OSKAR - 69 - BAI

89 - 25:45 - ESAIN MARIAJE - 61 - AXULAR K.T. - BAI

91 - 26:30 - GOÑI SANZBERRO MILA - 1 - AXULAR K.T. - BAI

93 - 28:12 - URDANIZ BERASAIN MIKEL - 60 - BAI

95 - 28:39 - ORDOKI MIKEL - 6 - AXULAR K.T. - BA

96 - 29:17 - LOPEZ CLEMENTE KINO - 70 - BAI