.Herriaren taupadak

  Testua: Ziripot á Argazkiak: Oskar Montero
Latidos de un pueblo/Herriaren taupadak recoge más de 150 fotografías de Burlada realizadas por el fotógrafo local Oskar Montero en los œltimos cuatro años y ha sido editado por el Ayuntamiento de Burlada. Personajes, paisajes, urbanismo, deporte, fiestas, culturas, todo ello retratado a lo largo de las cuatro estaciones del año, acompañada cada una de ellas por un texto literario. De la obra se han editado un total de 1.500 ejemplares que, al precio de 25 euros, se pueden adquirir en la Casa de Cultura y en las librerías de Burlada

oo

 

 

 

 

Liburu ederra da Oskar Monterok egin duena. Pollita, harrigarria; Burlata dotorea erakusten duena, alajainena! Burlatako betiko jendea da bertan ikusten ahal duguna: Javi Unzukoa, Miguel ileapaintzailea, Larragueta harakina, Ilundain margolaria, Ulitarrak beren baratzean, Larramendi gozogilea, Estibalitz kanposantuko langilea, Brigi Koma taldeko abeslaria, Viscarret margolaria Piedad Unzu liburu saltzailea, Fernandito ...

Bai, bai Fernando López, denok ezagutzen dugun Fernandito ere tartean da. Burlatako Kultur Etxean egin zen ekitaldian Fernanditoren argazkia ikustean jendeak jo zuen txalo zaparrada hagitz adieraz- garria izan zen. Uste dut Oskarrek asmatu duela, bai, lortu duela Burlatako izpiritua bere liburura ekartzea.

 

 

Egin duen lana berak bakarrik egin zezakeen. Hainbat eta hainbat urtetan ateratako argazkiek ematen baitiote zentzua liburuari. Hamaika argazkiak, inola ere inprobisatu ez daitezkeenak. Liburuaren edertasunak liluratuta, honatx Oskarri luzatu ditiogun zenbait galdera.

Noiz hasi zinen Burlatan argazkiak ateratzen?
Werlisa bat nuen, 10 urte nituela hasi nintzen zaletzen. Baditut garai horretako argazkiak: kilikiak, festetako argazkiak, erraldoiak. 15 urterekin Burlatako gaiak, gazteria, festak, kirolak ... gai hauek guztiak lantzen hasi nintzen.

 
 

Burlata hartu duzu gaitzat, noiz hasi ziren proiektua gauzatzen?
Burlatarekin lotuta sentitzen naiz, hemengoa naiz eta hemengo kultur taldeetan parte hartu dut, herriaren alde lan egiten saiatu naiz, eta lan honekin omenaldi bat eskaini nahi nion herriari eta jendeari, batez ere, herriaren alde lan egiten duen jendeari. Herrigintzan ari direnak maite ditut, herria zaintzea eta bulkatzea lan ederra da, horixe libururatu nahi nuen nire lan xume honetan. Burlata herria baita, herria egin behar baitugu.

Zubi zaharrari gauez atera nion argazki batek barruko harra piztu zidan eta proiektua abiarazi nion.

 
 

Burlata hagitz pollita agertzen da liburuan. Ez al duzu apropos aldatu?
Hirigintzari so egiten badiogu Burlata ez da pollita, zer nahi duzu esatea. Dena den, liburu honetan ez da porlanezko herria agertzen, herri zaharra baizik, Nogalera parkea, udal parkea, Arga ibaia, hauek dira protagonistak. Ordu anitz igaro ditut inguru hauetan, gauez, arratsaldez, ilunabarrez, goizaldean... Argi ezberdinak kausitu nahian, urtaro guztietan ...

Liburuan agertzen den guztia Burlata da. Agian jendeak ezagutzen ez duen Burlata da, baina gure herria da, ezberdina agian, ordu berezi batzuetan aztertua, baina gure herria da, azken finean.

 

 

Paquita Gil ez dago liburuan. Bizi guztian ezagutu dugun estankoko Paquitaz ari natzaizu. Zer esan dizute liburuan atera ez dituzunak?
Zergatik ez dago Urlia edo Sandia? Bai, bai, makina batek egin dit galdera hori. Erretratuz osatutako liburua egiten ahal nuen nahi izanez gero, baina ez da hori izan helburua. Cocktel bat eginez aukeraketa bat egin dut: atzoko eta gaurko jendea, herrikoiak, kirolariak, nekazariak, langileak ... Egia da, bai, jendea falta da baina daudenekin ordezkatuak egon beharko luketela pentsatzen dut.

Zer esan dizu jendeak liburuaz? Zer da burlatarrek karrikan esaten dizutena?
Harrigarria da bai, ikuskizun bat antolatu nuen Burlatako Kultur Etxean liburua aurkezteko. Horretarako Burlatako aintzinako bizitza berriz ekarriz dokumental pollita egin nuen eta harrigarria izan zen: jendeak ikuskizunagatik zorion du ninduen, liburuagatik baino.

Jendeak esan didana hagitz positiboa da: ustekabean hartu dutela horrelako liburu ederra, ez zutela irudikatzen horrelako Burlata, ederra baino ederragoa ageri dela gure herria...

Batzuk sosarekin ez dira sobera kontent gelditu, garestiegia iruditu zaie. Jendeak ez ditu gauza hauek baloratzen: sartutako ordu guztiak kontuan hartu gabe, papera, diseinua, moldiztegia eta beste kontu batzuek 40 euroraino igoko lukete liburuaren prezioa. Guk 25 eurotan utzi genuen, lan ikaragarria eginez eta prezioa hagitz murriztuz prezio horretan uzteko. Halere, jendea kexu, ez dugu ulertzen.

Javier Eder, Patxi Telletxea, Pablo Roncal, Ana Rodríguez, Ana Ibarra eta Fernando Ciordia aukeratu dituzu testuak idazteko, zergatik?
Burlatako jendea da, idazleak, kazetariak ... Ez nuen nahi argazkiak bakarrik izatea, testu polit eta goxoak ere izatea nahi nuen, bai horixe! Hori bai, nik emandako gidoia segituz, argazkien hurrenkera errespetatuz.

Burlatako argazki piloa izanen duzu ezta?
Liburua amaitzean argazki guztiak zenbatu nituen eta 12.000 nituela konturatu nintzen. Horietatik iragazki batetik pasatuz 600 geratu ziren eta bat kenduz eta bestea ere bai, hondarrean, liburuan agertzen diren 154 geratu ziren.

Sosik irabazi al duzu liburuarekin?
Ez. Udalak lagundu du eta baita Nafarroako Kutxak ere, eta horren ondorioz eta lehen salmentekin aurrekontuaren 23.000 euroak kitatu ditut. Ez nuen liburua egin dirua irabazteko, dena den, zerbait geratzen bazait, horrek ez ditu nire lan eta neke guztiak kitatuko, ez horixe! Kultura Patronatuari esker bereziak eman nahi nitioke hasiera-hasieratik eman didan babesa eta laguntza guztiagatik.

Bigarren liburua noizko?
Ez dut une honetan deus baztertzen, orain gozatu egin nahi dut egin dudan lanarekin eta nekea leundu, hagitz gogorrak izan baitira azken hilabete hauek, ero moduan ibili naiz proiektua aitzinera atera zedin.

1500 ale karrikaratu ditu Oskarrek, dagoeneko dezente dira saldu dituenak, nahi duenak 25 euro pagatuta Burlatako Kultur Etxean eta burlatako liburu-dendetan ditu eskuragarri. Opari ederra da liburua, badakizue urtebetetze, ospakizun eta horrelakoren bat baduzue ... erosi HERRIAREN TAUPADAK.