.Axularren 25.urteurrena dela-eta

 

Testua: Axular

Axular Elkar-teak 25 urte beteko ditu 2009. urtean. zer eginen du Elkarteak urteurren garrantzitsu hau ospa- tzeko?
Orain arte hitz egin dugunaren arabera, datorren urteko aste kulturala luzatu egingo dugu 10-15 egunetara iritsi arte. Egun horietan egingo da nagusiki 25. urteurrenaren ospakizuna, baina kultura batzordeak hilabetero antolatzen dituen ekitaldiek ere ospakizun hau edukiko dute gogoan hitzaldiak, erakusketak edo esposizioak antolatzeko orduan. Garrantzitsua iruditzen zaigu orain arte egindako lana gogoratzea, baina etorkizunari begira ere lanerako prest gaudela erakutsi nahi dugu, Burlatako giroa euskalduntzen jarraitu nahi dugula.

Nortzuek osatzen duzue lan-taldea?
Udara aurretik burututako bileretan juntako partaideek, batzordeetako ordezkariek eta zenbait bazkidek hartu genuen parte. Dena den, bazkide denek daukate aukera lan-talde honetan parte hartzeko; gutako edozeinengana zuzentzea besterik ez dute datozen bilerarako deialdia egin diezaiegun. (Gogoratu junta astelehenero biltzen dela elkartean, 20.00etatik aurrera)

Zer egin dezake Axularko bazkide denak parte hartzeko?
Lehentxeago esan dudan bezala, edozein momen- tutan has gaitezke parte hartzen, azken finean denon artean aurrera eraman behar dugun zerbait da Axular. Eta ekitaldien antolaketan ez bada, haietan parte hartzen edo beharrezkoa denean lana egiten guztiok izanen dugu aukera ospakizunetan parte hartzeko.

Burlatara zabalduko al dira ekitaldiak?
Burlatan giro euskaldunago bat lortzea da Axular elkartearen helburuetako bat. Hori dela eta datorren urteko ospakizunak herrira irekiak izango dira ospakizunetako batzuk, eta bazkideei zuzenduak beste zenbait. Herriko beste erakundeek ere zerikusia izan dute Axularren 25 urtetako bidean, eta hemendik aurrera ere haiekin batera lanean jarraitzeko asmoa daukagu.

Noiz izanen dira ekital-diak?
Urte osoan zehar banatuko dira, baina aste kulturalarekin batera etorriko dira ospakizun nagusiak.

Axular Elkartearentzat ikur berri bat egiteko proposamena omen duzue. Nola izanen da hori?
Urteurrenaren oroigarri bezala datorren urtean zehar erabiliko den logo berri bat egitea erabaki dugu. Horretarako lehiaketa bat antolatu dugu, nahi duen guztiak logoaren diseinuan parte hartzeko aukera izan dezan. 250 eurotako saria emango diogu logo garailea aurkezten duenari, eta epea urriaren 31 arte luzatzen da. Leihaketaren oinarriak elkarteko iragarki oholean aurki ditzake interesa duen guztiak.

Ospakizun zerrenda itxita ez badago ere, zerbait aurreratzen ahal duzue?
Ospakizun zerrenda orain arte ideia multzo handi bat besterik ez da: aldizkariaren ale monografikoa, argazki/testu zaharren erakustaldia, datorren urteko ospakizunekin DVD bat osatu, mahai inguruak, herriko taldeekin festibala antolatu, kontzertuak, bazkari-afariak e.a