|
 |
made in euskal herria
ESNE BELTZA (GAZTELUPEKO HOTSAK, 2008)
Música negra de sabor genuino hecha por blancos; el presente CD, poderosa muestra de la siempre dinámica cocina musical de Euskal Herria... hecha en y para el país.
Honatx Xabi Solano abeslariaren lan berria. Bere denboran Etzakit, Lau Itzal edo The Solanos taldeen sortzailea, eta gainera, Fermin Muguruzarekin munduan barrena bira guztietan ibili dena 1999. urtetik aitzinera.
2006. urtean Jamaican piztu zen proiektua. Muguruzarekin batera Ttuff Gong estudio mitikoetara egin zuten bidaian, hain zuzen. Han Euskal Herria Jamaika Clash lana grabatu baitzuen Irungo abeslari famatuak.
Made in Euskal Herria lanak 15 kanta ditu, denak reggae & ragga eta raggamuffin oinarriarekin izugarrizko musika kromatismoz osatuak. Trikia tartean dagoela: ska, patchanka, drum&bass, rai, fandango, pop latino, funk-jazz eta abar aurkitzen ahal dugu nahas-mahas eder honetan. Emaitza zein izan den? Zuriek egindako musika beltza, horregatik ESNE BELTZA. Nola nahi duzu? Ebakia? Kafesnea?
Ausart zaitez eta dasta ezazu esne beltza, bai horixe!
|
 |
guebos pa’todos, ke yo pago
IMPEKABLES (LABATELKUEYO RECORDS, 2008)
Un trabajo con puritito label gallito y salacenco a un tiempo, zopilote y mangarrán, pinche garantía de calidad. Carne de bafle de bar más que de cañón para ayudarnos a encarar el otoño.
"¡Échenle tamarindos al pavo!" "Ándele, échenselos" esan genezake eskuartean duguna ikusita. Izan ere, IMPEKABLES taldeko lehen lan honek huajoloteen izpiritu benetakoena baitu.
14 kantek osatzen dute CDa, musika pendejada animalekoa, bestalde. Mexikar korrido eta festen izardia dute lanek, murga eta serenata itxurazko abestiak. Benetan, jatorrizko izendapena duten erritmo mexikarren aitzinean gaude.
Konejo eta bere retechuloak diren mariatxien lana napar-mex generoaren adierazle dira. Lotsa zer den ez dakite mutiko hauek, hagitz irreberenteak dira, zurrunbiloan bueltaka, inolako disimulorik gabe dabiltza, bai horixe! |
 |
euscat
TRIKIZIO (BAGA-BIGA, 2008)
En EUSCAT los miembros de Trikizio reivindican su personalidad como músicos, aportando a la esencia de dichas canciones su propio estilo. Haciendo de las mismas una fiesta, algo que, desde luego, lleva al presente CD más allá de las lindes del típico disco de versiones.
Hona hemen Baga-biga etxeak egiten digun eskaintza uda-festibaleroa, Trikizio taldearen lehen CDa. Zegaman egin zuten formakuntza 1999an edozein denboretako kanta famatuen bertsioak eginez. Horregatik disko honetan 11 bertsio aurkituko dituzue, Euskal Herriko eta Catalunyako artisten lanen bertsioak, hain zuzen. Horregatik, Euscat. Bi herrien arteko elkartasuna aldarrikatu nahi duena.
Triki-festa generoaren barruan: Jo ta Ke (Su Ta Gar), Nere Ametsa (Kaxiano), Fiesta si, Lluita tambié (Inadaptats), La Gallineta (Lluis Llach) edo Etsaiok (Hertzainak lanak ikusten ahal ditugu. Azken bi hauek bi hizkuntzatan, euskaraz eta gaztelaniaz.
Hagitz disko saltseroa da, martxosoa. Festarako egokia, zapore eta gustuz egindakoa. Ez utzi erosi gabe. |