|




|
Normalki, beste osagai biak ahaztu egiten ditugu, halere, mezuaren %53 gorputzak igortzen du eta %38 ahotsak.
Uno de los talleres mas interesantes que se han realizado este año en los cursos de la UEU (Universidad Vasca de Verano) en la Escuela Oficial de Idiomas de Iruñea, ha sido el de ESTRATEGIAS COMUNICATIVAS PARA UNA INTERACCIÓN ARMÓNICA. En él Gotzon Carcar –Coach personal que trabaja en Zolina- explica que el entrenamiento consiste en trabajar ese 53% del mensaje que se transmite mediante el cuerpo y el 38% que transmite la voz. Porque es cierto que las palabras sólo transmiten el 7% del mensaje final.
Komunikatzean inoiz gutxitan erreparatzen zaio gorputzari. Hala ere, mezuaren %53 igortzen du gorputzak. Horretan erreparatzea da Gotzon Carcar coach pertsonala UEUren barnean udan eskaini duen ikastaroaren helburuetako bat. «Xehetasun guztiak behatzea garrantzitsua da harreman onak edukitzeko», aipatu du Carcarrek. Zolinan (Nafarroa) coaching (entrenatu) egiten du, eta «elkar ulertzeko teknikak» ikasteko parada eskaintzen du. Harreman harmonikoa izateko komunikazio-trebetasunak izeneko UEUren tailerrean, hainbat gako interesgarri emateko ahalegina egiten ari izan baita udan egin zen ikastaro horretan.
Zein da komunikazioaren helburua?
Ia hitzik esan gabe, edo hitzik esan gabe, sakonki elkar ulertzea. Harremanetan hitza laguntzailea da, hizkuntza tresna bat da. Komunikatzen garenean, mezuak bidali eta jasotzen ditugu etengabe. Mezua da komunikazio prozesuaren unitatea; informatikan, adibidez, bit-a izan daitekeen moduan. Era berean, mezu baten egiturak hiru osagai ditu: gorputza, ahotsa eta edukia. Hitzetan jartzen dugu arreta guztia, baina mezuaren %7 bakarrik dira. Normalki, beste osagai biak ahaztu egiten ditugu, halere, mezuaren %53 gorputzak igortzen du eta %38 ahotsak. Bi horiek landu ditugu ikastaroan.
Nolako ariketak egin dituzue?
Ariketa praktikoak dira, xehetasunetan errepara- tzeko eta kontzientzia hartzeko ariketak. Komunika- tzen garenean gorputza nola erabiltzen dugun ikastea da helburua. Zer egiten dugun eskuekin, begiradarekin eta, batez ere, arretarekin. Hitz egiten dugun bitartean zer gehiago gertatzen den gure barnean eta gure gorputzean; hori da landu genuena.
Oro har, komunikatzeko arazoak izaten ditugula uste duzu?
Askotan gertatzen da kontraesanak, istiluak ditugula gure harremanetan. Ulertezinak diren arazoak sortzen dira askotan. Eta hori aldatzeko ikastea beharrezkoa da; baina, horretarako, lehenik eta behin, jarrera aldatu behar da. Gure bizitza guk geuk aldatu behar dugula jakitea da gakoa. Bizitza osoan saiatzen gara besteak aldatzen, gisa horretan, gure bizitza aldatuko dela pentsatzen dugulako. Baina gure bizitza hobetzeko ahalmena guregan dago, norbere buruarengan. Norbera aldatzen bada, bere bizitza aldatuko da. Zu zeu aldatzerakoan, zure harremanak ere aldatuko dira.
Zer ezaugarri eduki behar ditu komunikatzaile on batek?
Mundu guztiarekin ulertzea, malgutasuna eta sakonki entzuten jakitea, adibidez. Horretarako lege garrantzitsu bat bete behar du: bestea hizketan ari denean barnean isiltasuna mantentzea. Alegia, buruan zaratarik ez edukitzea, hutsa edukitzea barnean. Hori beharrezkoa da elkar ulertzeko. Bakoitzaren zentroa galdu gabe, bestean bihurtu behar dugu, bestearen tokian jarri.
'Coach' pertsonala zara. Zertan datza teknika hori?
Prozesua galderak egitean datza, coach pertsonalok galderak egiten ditugu, bezeroa, erantzunen bitartez, jarritako helburuak lortuz joan dadin. Jendeak gauza askotan hobetu beharra dauka, eta hori lortzeko lagungarria da coaching-a, pertsonendako hobekuntzak eskaintzen baititu.
Zer-nolako jendeak du interesa horretan?
Mota guztietako jendea, baina egia da gazteak gehiago direla. Helduak ez dira hainbeste interesatzen hobekuntzan, zahartuz joaten garen heinean nolabaiteko kristalizazioa sortzen da-eta guregan. Azala gogortu egiten zaigu, eta aldatu ezin garen sinesmenean erortzen gara. Adineko jendeak ez du normalean aldatzeko pausorik ematen. Edonola ere, denok alda gaitezke. |