.Orhipean
 

Uda bukatzearekin batera, Otsagabiako herriak 100 urte gibelera egiten du, Orhipean bestarekin. Bi egunez, Pirinioetako herriak eta bere jendeak orain dela mende bateko bizimodua eta itxura hartzen du. Hauxe iruditan, 1908ra egindako bidaia.

Con el fin del verano Ochagabia vuelve 100 años atrás con la fiesta Orhipean. Allí estuvimos, y esta es la crónica del viaje al año 1908 a este pueblo pirenaico y sus costumbres ancestrales.

Herriko emakumeek udako sasoian lekak bildu eta urte osorako kontserbatzeko lana hartzen zuten. Toki gutitan egiten den moduan, hari batekin lekak elkarrekin josi, egosi, lehortzen utzi eta ur guztia kenduta gordetzen zituzten, urtean zehar jan ahal izateko.

Oraingo erietxe eta ospitaleak ezagutu aitzinetik, herri guztiek izaten zuten euren medikua, eta hura lagunduko zuen erizainen bat, gehienetan herriko mojaren bat. Otsagik ere bazituen bi ahizpa bizi eta bitxi!

Animalien gantza eta olio zaharrak erabiltzen ziren xaboia egiteko. Otsagiko plazan hura erosteko aukera izaten da bestaren aitzakian. Inguruko belar eta lorez hornitua, Otsagiko usaina eraman daiteke etxera euro baten truke.
Zerri-hiltzea besta handia izaten zen garai bateko jendearentzat. Jakiak sobrante izaten ez ziren garaietan, zerri hiltzea sinbolo izugarria izaten zen. Besta eta lana uztartzen ederki zekiten. Lanik zikinenak eta desatseginenak, betiko moduan, emakumeentzat izaten ziren. Eskerrak gero goxoak egoten diren!

Garbigailua edo labadora izan da XX. mendeko asmakuntzarik onenetakoa, dudarik gabe. Galdetu bertzela argazkiko emakumeei. Makina bat dira arropa zikina bizkarrean edo buru gainean hartu eta errekara joan behar izaten zutenak arropa garbitzera. Lan nekeza eta gogorra.

 

Ahate eta antzararik ez zen falta izaten garai bateko baserrietan. Pirinioan maiz ikusi dugun irudia da hau, ume koxkorra antzarak errekara eramaten.
Ardi edo behi-esnez egina, zeinen ona den gazta! Oraindik ere gizon honek egiten zuen moduan egiten da gazta lekurik gehienetan. Ardo eta ogi pixka batekin, nork eutsiko dio tentazioari!
Hara! Emakume hauek ari zaizkigu ogia egiten, gero gasnarekin jateko!
Herriko dendak denetarik izaten zuten, egungo corteinglesa kontzentratuta! Baina salerosketarako ez ezik, solasean aritzeko leku aproposak ziren dendan. Zenbat kontu egin izanen diren herrietako dendentan!
Haurrek ere gozatu nahi dute bestaz, eta ama dotore-dotore atera da bestara, Zaraitzuko garai bateko jantziekin.
Lastairu edo koltxoiak artilez egiten ziren garai batean. Urtean behin, hustu egin behar izaten ziren, artilea harrotzeko, makil batzuen laguntzarekin.
Artilea kardatu, prestatu eta harilkatu behar izaten zen, josi aitzin.