.Txina hamar argazkitan

Testua eta argazkia: Marisol T.

Marisol Txinan egon da uda honetan. Inbidia izugarria eman zigunez proposatu genion hamar argazkitan bere esperientzia guri kontatzea. Eta honatx bere bidaiaren kronika. Ea zuen gustukoa den!

Zetaren ibilbidea Pekindik Estanbuleraino ezagutzen bada ere, gu Pekinen abiatu, Txina ekialdetik mendebaldera zeharkatu genuen iparraldetik, gero Pakistanen sartu eta Lahoren bukatu genuen gure bidaia.

Xiamen gaude, hemen Ekilaren Dorrea ageri da, polita gauaz zein egunaz, Danborraren Dorrearen parean dago. Xiametik hurbil Terrakotako soldaduak ikusi genituen, ederra! Xiamen ere auzo musulmana, harresiak, mezkita,.. ikusteko eta bizitzeko gauza aunitz dago.
Argazki hau Jiayuguan hirian egina dago. Hemen ageri den attona, urarekin kaligrafia praktikatzen ari da, Txinan idazketa hagitz garrantzitsua da, arrazoi desberdinetatik, kasu honetan ariketa, gorputza eta burua mantetzeko balio dio, oreka, tentsioa, .. Gainera urarekin idazten dute, gero ezabatuko den zerbait, honek pentsa arazi zidan...
Binglingsi kobazuloak, paretetan neurri guzietako Budak, aspaldian zizelatuak, harat txalupaz joan behar izan genuen, ibai horian barrena. Lehendik Maijishan kobazulak ikusi genituen eta ondoko egunetan Mogaokoak, … zoragarriak!
Kashgar hiriko mezkita, Txinako handiena omen. Txinan 56 etnia bizi dira, Xingian probintzia, ipar mendebaldeko muturrean dago, Kyrgyzstan, Tajikistan eta Pakistandik hagitz hurbil. Hemen Uigur etniakoak nagusi dira, musulmanak.
Kashgar hiri komertziala da, eta zetaren ibilbideko gune garrantzitsua. Igandero azoka egiten da, erraten dute 100000 pertsona etortzen direla, eromena bat! Eta azokara garraio mota guztietan etortzen dira.
Animaliak, artzaiak, zapatariak, bizargile eta hainbat lanbidetako jendea elkartzen da azokan, horiekin batera bisitari aunitz etortzen dira hurbileko eta urrutiko herrialdetakoak.
Azoka berean gaude, ezin da faltatu bizigarriak saltzen duten postua, kasu honetan bakarrik piper gorria saltzen duena.
Kashgarren hasten da Karakorum-eko errepide ospetsua, 1200 km Islamabaderaino, txinatarrek eginiko eta moldatutako errepidea, nahiz eta gehiena Pakistango lurretan egon. Oraindik Txinako aldean gaude eta Karakul lakuan gelditu gara bazkaltzeko, hauek "yurtak" dira, bertako bizitzak, kanpotik horrelakoak baina barrenean kolore guztietako alfonbra eta oihalez jantzita.