|
|
|
Testua: Angel Erro
|
|||||
|
|
Imajina ezazu egun batetik bestera zure bizitza ez dela zurea konturatzen zarela. Zarena ez zarela. Zure gurasoak ez direla zureak. Pentsa ezazu zure lagunek zu bezalako guztiak gorrotatzen dituztela. Zuk zeuk gorrotatzen dituzula zu bezalakoak direnak. Imajina ezazu, hitlerzale sutsua izanik, judua zarela esaten dizutela. Pentsa zure ametsak apurtu direla, eta, azkenik, pentsa ezazu bizitako guzti-guztia gezur hutsa izan dela. |
||||
,.,![]() |
|||||
| Senidea hiltzerakoan, Umbertok konfidantzazko ostatu bat bilatuko dio non Wernerrek sexua deskubrituko baitzuen bertan lan egiten duen neska batekin. Ez da amodioa bi gazteak lotzen dituena, bakardadea baizik; neska, alarguna, eta mutila, marjinatua. Autoreak agerian utzi nahi ditu Wernerrek sentitzen dituen bakardadea eta tristura. Azken finean, mutikoa ez da inor, ez da inongoa. Italian faxismoak aurrera egiten duenez gero, arriskutsua bihurtu da Mussolinik zuzendutako herrialde hau; beraz, Parisera abiatzen da, maitalea agurtu gabe. Ihesi, berriro. Ihesa bihurtu da bere bizitzan duen helburu bakarra. Parisen dagoelarik, lan egiteaz gain, Gymanasium-ean bere irakasle izan zen batekin topo egiten du. Denborak aurrera egin ahala, Ochler-ekin batera Werner egunkari klandestino batean idazten hasiko da. Ochlerrek berak bidaliko du Marsellara filosofia irakasle ospetsu bat babesteko. Azkenean, Frantziako hiri honetan gelditurik, Espainiara pasatu nahi zuten juduak laguntzen irabaziko du ogia. Nobelak ezin amaiera harrigarriagoa dauka: bere lagun mina izan zen Herman hitlerzale amorratua hilko du. Ondoren, ihesi, berriro. Lertxundik ideologia batengatik bizi izan ziren, eta bizitzen diren, sufrimenduak agerian uzten ditu. Batzuetan, ideologiak itsutu egiten gaitu eta edozein gauza egitera "bultzatzen" gaitu, nahiz eta gauza horiek etikoak ez izan. Arazoa? Ez garela gai errealitatea ikusteko. Werner Hitler-ekin itsuturik zegoen eta era guztietako ankerkeriak egiten zituen. Bere sekretua errebelatu izan ez balitz, juduen kontra jarraituko zukeen. Idazleak agerian utzi nahi duen beste gauza bat XX. mendean bizi izan ziren kezka existentzialistak dira; judua dela konturatzen denean, Werner-ek ez dauka ez itxaropenik, ez ilusiorik, ezta bizitzeko gogorik ere. Prosa paregabe baten bidez kontatzen digu Lertxundik istorio hunkigarri hau. Istorioak, idazleak dioen bezala, isiltasuna behar luke aterbe. Lexiko zehatza, zuzena, erabiliz, istorioan bete-betean sartzen zaitu. Proposamen ezin hobea. Pentsatu zu ez zarela zu. Zure bizitza ez dela zurea. Pentsa ezazu dena utzi behar duzula, ihes egin behar duzula. Pentsa ezazu bakardadea izango dela zure adiskiderik hoberena. |
|||||