.Diskak
Testua: oscarbeorlegui@terra.es

DEF CON DOS · HIPOTÉCATE TÚ

WARNER, 2009

Hipotécate Tú, beti harrigarriak eta borrokalariak diren DCD-ren 9. estudio diskoa, abesti onez beteta dator, Recargando, 4 urtez ring-etatik urrun egon ondoren 2004an ergelkeriaren kontrako borroka berreskuratu zuteneko CDa, lanarekin hasitako ildoa argiki segituz. Zeru ertzean hodei ilunak ikusten diren guztietan hor baitaude Strawberry eta konpainia, gauzak bere tokian uzteko prest, bai, bere lirika zorrotzarekin, errealitatearen aztertzaile, fedea eta itxaropena galdu dutenen oihua handitzen duen ahotsaren ordezkariak... eta guztietaz barre eginez. Kantarik onenak? Albumari izena ematen diona (oso inspiratua) Yo tampoco y Cuando apaguen Internet, batzuk aipatzearren. A, eta edizio berezian, liburuxka eta guzti, Destino zoquete, Strawberryk eta berdin aberrantea den Alejandro Feitok sinatua. Gora ta gora beti Def con Dos!

DES-KONTROL · HIPOKRESIA ETA...

BAGA-BIGA 2008

Des-Kontrol taldearen diska berriak euskal rockaren 3 abesti mitikoren bertsioak (No hay sitio para ti, M.C.D-arena, Hay algo aquí que va mal, Kortatuarena, eta Pakean utzi arte, Hertzainakena) eta hiru kanta propioak ditu, izenburua ematen dion kantaren bideoklipaz gain. Halabeharrezko lana dela esan dezakegu, inoiz argia ikusi behar izan ez zuen LP txikia baita, sasi orojakile batzuek haien kontra botatako kritika larriek bultzatuta. Kritikariei, orain, "faxistak" deitzea besterik ez zaie bururatu. Lanak amorrua azaleratzen du, eta Xabier Silveiraren, MCD/Motorsexko Nikoren, Fermin Muguruzaren eta El Drogasen partehartzea eta elkartasuna jaso du, beste askoren artean.

VENDETTA · VENDETTA

GOR, 2009

Skalariak taldean 10 urte pasa ondoren, Jabierok (gitarra) eta Luisillok (baxua), Enriko Rubiños eta Rubén Antónekin batera, hauek ere legendako talde horren kideak, gehi Pello Repárazek Vendettari bizia ematen diote. Vendetta musikarik dantzagarriena eta espiritu aldarrikatzailea ikurriñatzat hartua jaio da. Bere lehen CD honek Crédito hipotecario arrakastatsua jasotzen du (Aurtengo gorakada 10-en bildua), eta beste 12 abesti ere bai, horietako bi bertsioak izanik: The munsters, J: Marshall-ena, eta The Selecter-ren Everyday (gaindiezina, zer handia errebisio hau), Hertzainak taldeak Egunero bezala bertsionatua izateagatik ezaguna baina ezagunagoa. Osotara, 13 bitaminadun konposizio dira, rock-aren mazetik pasatuak eta jatorrizko ska kolorearen gainean jasoak; 13 abesti zuzeneko emanaldietarako argiki pentsatuak, jendetza jai giroan jartzeko. Iragarkiak esango lukeen bezala: ezetz bat bakarrik dantzatu!