.Jarduera fisikoaren eta kirolaren onurak bizi-kalitatean


En este artículo los miembros de la Comisión de Deportes de Axular, los incansables korrikalaris, nos enseñan algunos conceptos básicos sobre la actividad física y la calidad de vida. Está claro, practicar deporte mejora la situación física general de cada persona y eso cada vez más se aprecia en nuestra sociedad

 

 

 

 

Kirola egiteak egoera fisikoa hobetzen du, eta egoera onean dagoen gorputzak gizarteko onespena jasotzen du.

Kirolak eta jarduera fisikoak eragiten dituzten ondorio positiboak ezagunak dira aspalditik. Gure organismoan eragin zuzena izateaz gainera (sistema kardio-baskularra indartzea, gihar masa handitzea, egoera fisikoa hobetzea), kirolak geure gorputzarekiko harreman positiboa ezartzen eta elkartasun eta konfiantza esperientziak bizitzen laguntzen du, identitatearen formazioa bultzatzen duen bezala.

Kirol Jarduerak

· Bakarka eta nor bere gorputzaren esperientzian.
· Taldeka eta taldekide izatearen sentimendua.
· Inguru sozialean.

Normalean, kirol jardueretan txandakatzen dira ahalegin handiak eta tentsioa eskatzen dituzten uneak eta erlaxatzeko etenak. Horrek esperientzia positiboak dakartza, pertsonaren zoriontasuna eta ongi izatearen sentsazioa handituz, orokorrean. Gainera, nork bere buruarenganako ziurtasuna eta konfiantza finkatzean badu eragina.

Kirola egiteak egoera fisikoa hobetzen du, eta egoera onean dagoen gorputzak gizarteko onespena jasotzen du.

Taldean eginiko kirolak konfiantza giroa sortzen du, lagunen arteko informazio eta esperientzia elkartrukatzea bultzatuz.

Gorputzaren, osasunaren, gaixotasunaren inguruko gairi buruz solastea errazagoa da kirol jarduera egiten den bitartean, jarduera horiek gure gorputzean eta besteen gorputzetan ere zentraturik baitaude.

Taldean ekintza eta orientazio jarraibideak ikasten dira, bai eta taldeko arauak defendatzen ere.

Orokorrean, kirolak tentsioak eta beldurrak gainditzen eta gatazkak konpontzen laguntzen du.

Horregatik guztiagatik agertzen ahal diren proposamen guztietan parte hartzera animatzen zaituztegu.
Aurten honako jarduerak prestatu ditugu:

Lehenbizikoa martxoan bertan dugu, Korrika, hain zuzen ere. Behar bezalako prestakuntza egin ahal izateko, Burlatako igerilekuen sarreran geratu eta talde bat aterako gara, astearte eta ostegunetan arratsaldeko 8etan.

Hurrengo deialdia Axularreko 2. Herri Krosa dugu, datorren maiatzaren 31an eginen dena. Denon laguntzarekin ziur gaude aurrera aterako dugula, eta iazkoa baino hobea izatea espero dugu.
Aurten ere, Herri Erakundeek antolatu nahi duten San Silvestrek, Burlatan estreinako aldiz eginen den lasterketak, gure parte hartzea eta laguntza izango du.
Horietaz gain, jakina, gure inguruan antolatzen diren herri lasterketetan parte hartzen saiatuko gara.

Berriz gogoratzen dizuegu astearte eta ostegunetan, arratsaldeko 8etan, Burlatako igerilekuetako sarreratik ateratzen garela. Anima zaitezte!

Agur bero bat
AXULARREKO KORRIKALARI TALDEA