|
|
El 12 de marzo a las 5 de la mañana nos dejó Jesús Goldaraz, el que fuera cura de la parroquia San Blas durante tantos años. Durante los últimos años atendía las parroquias de Doneztebe/Santesteban, Elgorriaga y Narbarte. Era conocido como el "Pastor de los pastores" haciendo referencia a los trabajos que llevó a cabo con los pastores vascos que estuvieron en los EEUU. Su padre también estuvo en América trabajando como pastor. Descanse en paz
|

gg |
Pertsona euskaltzalea eta langilea zen Goldaraz
Iraizotzen sortua zen duela 65 urte eta Doneztebe, Elgorriaga eta Narbarten egiten zuen apez lana azken urte hauetan. Martxoaren 12an hil zen Nafarroako Ospitalean.
Josu Goldaratz Lizaso, Doneztebe, Elgorriaga eta Narbarteko apeza martxoaren 12ko goizaldeko 5etan hil zen, 65 urte zituela. Iraizotzen sortua 1943ko uztailean, apeztu eta gero Arizkunen hasi zen apez lanean eta gero, Burlatan, Lizarran eta Olaguen barna pasatu ondotik, Doneztebe, Elgorriaga eta Narbarteko parrokietako arduradun zen Goldaratz.
Pertsona euskaltzalea eta langilea zen. Herria 2000 Eliza Elkarteko erredakzio kontseiluko partaidea zen eta Jimeno Jurio buru zela, Nafarroako Toponimia Batzordean laguntzaile ere izan zen, Nafarroako iparraldeko hainbat herritako toponimiaren berri ematen.
Burlatako San Blas eliza-elkargoan urte anitzetan izan genuen lanean, bertan apez lanak egiteaz gain, euskarazko eskolak eman zituen. Denok dugu gogoan berarekin Gernikan – Kanpantxun, hain zuzen - eman genituen irailak eta jaso genituen euskal eskolak.
Gizon hurbila zen Josu, xaloa, eskuzabala eta langilea. Burlatarrok min handiz hartu dugu bere heriotza.
Goian bego! |