|
.Korrika 16: Hementxe dugu! |
Ya está aquí con nosotros la KORRIKA 16, saldremos todos y todas a correr, pero lo más importante, utilizaremos el euskera todos los días en cada situación de comunicación en la cual existan dos personas euskara hablantes. En Burlata recibiremos a la Korrika a las 7:44 minutos del día 28 de marzo. Ánimo y a participar |
|||
|
Urrotzetik datorren lasterketa Eguesetik sartuko da Iruñerrira eta, Uhartetik, 07:30ean iritsiko da Atarrabiara, bertotik Burlatara joango delarik. 07:44ean sartuko da Burlatan, Kale Nagusitik, gerora Iturri Kaletik Bentetako Ingurubidea hartu eta Sarrigurenera joateko Ongi etorri lagun, ongi etorri euskaraz bizitzeko hautua egin dugunon herrira. Horixe Korrika 16ren leloa. Ongi etorri euskarara datorren orori, datorren tokitik, datorren ingurutik, datorren hizkuntzatik etorrita. Zabala da mezua, luzea ongi etorri honen hartzaile diren omenduen zerrenda, eta luzea ere, inoiz baino luzeagoa, aurtengo Korrikak beregain hartuko duen ibilbidea. Korrika ez da lasterketa soilik, baina, dudarik gabe, hau da une gorena, edo une gorenak, hamaika baitira irauten dituen egunak, eta hamaika ere eskainiko dizkigun, beti eskaintzen dizkigun une gogoangarriak. Hilaren 26an, osteguna, 17:30ean Tuteratik abiatu eta gauean San Adrian eta Tafallaldea zeharkatuko du. Ostiralean Zangotzaldea, Zaraitzu Erronkari eta Agoitz Aezkoatik ibili ostean, larunbata goizean irekiko dizkiogu iruindarrok Korrikari gure etxeko ateak. Urrotzetik datorren lasterketa Eguesetik sartuko da Iruñerrira eta, Uhartetik, 07:30ean iritsiko da Atarrabiara, bertotik Burlatara joango delarik. 07:44ean sartuko da Burlatan, Kale Nagusitik, gerora Iturri Kaletik Bentetako Ingurubidea hartu eta Sarrigurenera joateko. Hiru kilometro guztira herrian, herri sarreran, osasun zentroan eta euskaltegian hasiko direlarik hauek hurrenez hurren. Herri Mugimendua izango da lekukoa eramatearen arduradun lehen eta hirugarren tartean, Udala berriz bigarrenean. Korrikaren deialdia, baina, guztiontzat dela argi dago, buru zein isats, denok daramagu eta lekukoa herriz herri. Denontzat izango da ere auzoko Euskal Herria elkartean eguerdiko ordu bietan antolatuta dagoen bazkaria, non, 15 _ren truke, giro herrikoian Korrikaren igaroaldia ospatzeko aukera izango duen nahi duen orok. Bazkarirako txartelak Ostarte, Animals eta Jumai tabernan egongo dira eskuragarri, baita Burlatako euskaltegian ere. Bazkariko 14:00ak bitarte ere, Burlatan nekatu ez denak badu Iruñerrian eguerdira arte egongo den Korrikan lasterka parte hartzeko aukera ere. Baita arratsaldean Iruñeko Burgoen plazan eta Alde Zaharrean egonen den jaian ere. Astearte gauean Zizur Nagusia eta Zizur Txikitik berriro ere Iruñerrian barneratu eta Gasteiz bidean irtengo da. Nahi beste aukera beraz, Iruñerrian Korrikan parte hartzeko. Korrika, bazkaltzen, ospatzen, ongi etorria ematen eta jasotzen betiere, daudenek, datorrenek, ekiten dutenek egiten baitute Korrika handi |
||