|
.Nepal,herririk sakonena eta garaiena Himlug Himal (7.126 m.) Espedizioa |
|
Testua: Xabi Zelaia |
Segundo capítulo de la expedición al HIMLUNG HIMAL (7.126 m) protagonizada entre otros por Xabi Zelaia, montañero, euskaltzale y salsero mayor del Reyno |
|
|
Phu herrian geundela, Himalaiako bihotzean sentitzen ginen. Sentsazio hori, mendi barnean sartzen ginen heinean aldatzen zen, glaziarrek eramandako harri piloak, morrena erraldoiak edonon, kristoren serakak gainetik erortzear, .... Himalaiako bihotza atzean utzi eta gertu bere hodiak, esteak eta abar aurkitu genituen. Azkenean mendian sartu gara eta horrek txipa aldarazten digu, orain benetako arazoak hasi gara sentitzen, kanpamentu basera iristeko buruko mina eta arnasteko arazoak hasten dira. Oso mantso ibili behar da eta astakeriak aurrerago pagatzen dira, nork bere pausoa hartu behar du eta gero eta mantsoagoa joan hobe. Eskerrak zamaketariek gure material guztia eramaten dutela, hauek ohituratuak dira lan eta baldintza hauetan, ikustekoa da hala ere. |
![]() |
Gure kanpamentu basea 4.830 metrotan kokatua dago eta toki atsegina eta polita da. Oraindik ez dago elurrik eta belardian montatzen da, inguruko guztiak merezi du: hego mendebaldean Annapurnak (8.091 m.) oso gertu ikusten dira eta ez askoz urrunago Dhaulagiri (8.167 m.) ere ikusten da, iparraldera gure mendia ez da ikusten baina bere glaziarrak eta pareta ikaragarriak bai, ondoan 7.000 metrotako mendi batzuk eta leku guztietatik glaziarrak eta mendi beldurgarriak. Kanpamentu basetik aurera ez dugu zamaketaririk materialarekin laguntzeko eta gu bakarrik moldatu behar dugu. Hasteko bide egokiena aurkitu behar dugu goiko kanpamentuetara iristeko eta gure sorbaldan behar den material guztia igo behar dugu: kanpaina dendak, sokak, estakak, janaria eta arropa asko besteak beste. Honekin guztiarekin eta nekea eta burukominarekin erantzuten digu gorputzak, egokitze prozesuan baikaude. |
![]() |
Jantokia denda handi bat, sukaldea beste bat, komuna beste txiki bat eta beste 8 denda guretzat, gurekin geldituko diren sukaldaria, 2 laguntzaileak, ministerioko ordezkaria eta shirdar bat (kontratatu genuenaren arduraduna). Bai, hala da kanpamentu basea, gure sukaldari nepaliarra genuen eta gure gonbidatua "Mister Pako", hau da Nepaleko gobernuak guk pagatutako baimenaren mugetatik ez ateratzeko jartzen dizun zaindaria edo polizia. Harritzekoa izan zen baina oso pozik egon ginen berarekin, bihotz oneko gizona zen eta ongi portatu zen gurekin. (Itzultzean, Kathmandun afaltzera ere gonbidatu genuen) Ilusio handiz montatu genuen kanpamentua eta berehala heldu den egunerako planak egiten ditugu. Zentzudunena egun bat edo bi atseden hartzea izango litzake, baina gehienak oso ongi sentitzen gara eta lehenengo kanpamentura joateko gauza guztiak prestatzen ditugu, ez dugu dudarik eta denbora gutxi dugunez, ezin dugu galdu posiblea baldin bada. Presa horrek egun batzuk beranduago bere prezioa kobratu zigun. |
![]() |
Lehenengo egunetan ez dugu atsedenik hartzen baina beti lo egitera kanpamentu basera itzultzen gara. Lehenengo kanpamentua 5.600 metrotan glaziar erdian montatu genuen eta bi egun geroago han gelditu ginen lo egitera. Gogorra gure lehenengo gaua altuera horretan, buruko mina kentzeko pilulak hartzen ditugu, baina hala ere ezin dut lorik egin. Biharamunean oso goiz kanpamentu basera jaisten gara eta han sorpresa ederra aurkitzen dugu, Elena, gurekin zegoen erizaina, kanpamentu basera iritsi zenetik ez zen oso ongi sentitzen eta hobera egin beharrean, txarrera egin du eta medikazioak ez dio onik egiten. Kiko medikuak susmatzen du "garun edema" duela eta erreskateko helikopteroa deitzen dugu. Lehen bait lehen altuera galdu behar du. Bitartean guk, jaisteko dena prestatzen dugu. Gure sorpresarako deia egin eta berehala helikopteroa agertzen da eta Elena eta bere anaia Javi Kathmandura itzultzen dira. Beraientzat oporrak bukatu dira eta hortik beste hiru egunetara Iruñean daude. Azkenean garun edema zen eta garaiz ebakuatu genuen Elena, fase txar batean sartzear zegoen-eta. |
![]() |
Gure lanarekin segitu genuen eta hortik bi egunetara, lehenengo kanpamentuan bigarren aldiz gaua pasatu eta gero Iñaki oso gaizki sentitu da eta uko egiten dio gailurrari, jaitsi egin gara baseko kanpamentura eta Diego arnas arazoekin hasten da. Gauean oso gaizki dago eta Kikok "bular edema" diagnostikatu zion. Medikazioa jarri zion eta hiru egun pasa eta gero hobetu zen, hala ere, ezin izan zuen gailurrera joateko planarekin jarraitu. Oso aste gogorra izan zen guretzat, gure aukerak gailurra zapaltzeko oso gutxi ziren eta lur jota geunden. Eguraldia gure alde zegoen eta nahiz eta elur piska bat bota, eguzkia nagusia zen egunero. Hamar lagun joan ginen eta gora joateko eta gailur saiakera egiteko bakarrik lauk baldintza onak genituen, beste alde batetik ez genekien oso ongi nondik hartu bidea goiko partean, batez ere bigaren kanpamentutik aurrera, nahiz eta arazo teknikorik ez egon. Baina altueragatik eta aldapagatik toki arriskutsuena zen. |
![]() |
Gurekin zegoen sherpak, "Sanduk", mendia ezagutzen zuen baina bere lana espedizio honetan ez zen "altuerako sherpa", baizik eta espedizioko egitura base kanpamenturaino antolatzea. Horregatik berarekin hitz egitea erabaki genuen, ea nolabait gurekin etortzen ahal zen eta ea goitik ere gida lana egiten zuen. Berehala baietz esan zuen (dolar batzuren truke) eta plan bat disenatu genuen saio bakar batean gailurrera iristeko. |
![]() |
Heldu den egunean ere presarik gabe baina motxilak goraino beteta, bigarren kanpaldirantz abiatzen gara, nahiz eta eguzkiak gogor jo, hotza egiten du eta arropa eraman behar genuen. Dena den halako eguraldiak ziurtasuna ematen dizu eta dena beste ikuspuntu baikorrago batetik ikusten zen. Lehenengotik bigarren kanpamentura tarte zailena da, teknikoagoa, soka finko bat pasabide batean jarri genuen eta serak eta arrail betetako aldapa bat gainditu eta gero, bigarren kanpamentuko lautadan sartu ginen. Ez genuen buruko minik eta gehienok ongi sentitzen ginen, 6.300 metrotan geuden eta oraindik gure mendia ikusi gabe, benetan urrun zegoela!. Sandu sherpa eta gutariko beste bi heldu den eguneko lana aurreratzera bagoaz (bidea ireki behar zen eta asko kostatzen zen elurretan ibiltzea urratsik gabe), kanpamentuko lautada zeharkatu eta gero muino bat igotzen dugu eta inguratzen hasten garenean, han agertzen da gure mendia, zorrotza, disdiratsu, horma zutak guztietatik eta ederra, guretzat ederrena. Kanpamentura itzultzen gara eta Unaik arazoak ditu, oinetan hotza sentitzen zuen eta ez da oso ongi ibili aurreko egunetan, dena den likido asko hartzeko eta beroa emateko esan genion. |
![]() |
Larunbata da eta gaurko eguna garrantzitsua da, egun batzuk daramagu altueran lo egiten eta honek asko desgastatzen du, horregatik kasu ibili behar da sentsazioekin. Unai buru gogorra denez, ongi dagoela esaten du eta guztiekin aurrera egiten du. Ez dakigu zergatik baina ez zigun kasurik egin, ez zuen edaten, ez zuen jaten eta oinak gaizki zituen, baina guztia ezkutatzen zigun eta ez ginen ausartzen atzera bidaltzen. Gaurko eguna polita da, nhiko hotza egiten du eta dendak jaso eta gero hirugarren kanpamendurantz abiatzen gara, oso lasai, ez dago desnibel handia eta ez da gehiegi luzea gaurko etapa, bakarrik altuera daukagu aurka. Azkenean gure mendia ikusten dugu eta hemendik aurrera lagun izanen dugu. Bueltaka ibiltzen gara 3. kanpamendua muntatzeko toki egokia aurkitzeko, Azkenean dendak muntatu eta berehala lotara joan gara, heldu den egunean gailurra zapaltzeko aukera bakarra izanen dugu. |
![]() |
Goizeko 7,30etan, beranduegi, pozik eta gogoz atera gara gailurra aldera, gure sherpa gaixorik dago eta gaizki dabil. Dena den goraino iristeko asmoa azaltzen digu. Lepo bateraino jaitsi behar dugu, gero azken aldapa gainditzeko, 900 metrotako pala bat, 6.200 metroetatik 7.126 metroetara. Goian gaude, ia bi urte espedizioa prestatzen eta inoiz iritsi behar ez zena, momentu batean hemen dago, mila aldiz argazkietan ikusitako gure ametsa eskuetan daukat, egia esan han goian sentsazioak izaten dira, baina altuera edota nekeagatik, ez zara erabat konszientea. Heldu den egunean bai, beheko kanpaldira jaitsi eta taldearekin topo egin eta gero hunkipena eta zirrara azaleratzen dira, seguruaski espedizioko momenturik politena. |