| .Diskak | |
|
|
Testua: oscarbeorlegui@terra.es |
|
|
KORRONTZI GETXO · Baga-Biga, 2008 Korrontzi 2004an jaio zen, Agus Barandiaran, akordeoi diatonikoan, eta Mikel Romero, mandolina eta gitarran, musikarien eskutik. Talde hau, Euskal Herriko sustrai musikatik abiatuta, euskal aintzinako eta tradiziozko doinuei kontenporaneotasun puntua emateko asmoarekin sortzen da. Emaitza? Folki erritmoen eta jatorrizko musikaren arteko nahasmena, aire alai, dantzagarri, jolastari eta iradokitzailez beterik. Kepa Junkeraren musikaren alde festiboenetik hurbil zenbait unetan. Musika eta erritmoen koktela, maisuki jarria oraingo DVD/CD abestietan, ikusmen eta entzumenerako benetako oparia, zuzenean grabatua Getxo Folk 2008 jaialdian. Lagun izan dituzte dute.Mikel Urdangarin, Faltriqueira, Maya anaiak –dantzan- edo Xavi Sarriá, Obrint Pas-ekoa, besteak beste. |
![]() |
OTRA NOCHE SIN DORMIR DRO, 2008 Otra noche sin dormir, Rosendo Mercadok, Barricadak eta Aurora Beltranek antzokien gainean nahasteko asmatu zuten ametsa, 2008an hirukote horrek egindako biran gauzatu zen, 2 DVD eta audio CD batean bilduta geratu zelarik. Lehen DVDa Rosendori dagokio, kontzertuaren making off-a eta 3 kanta osatutako set akustikoa. Bigarrena Barricadari, gehi azkeneko traka bat, pack horretan islatzen diren lo egin gabeko gauen ekintzarik nabarmenena: hiru artistak batera, kanta dexente elkarrekin joaz. |
![]() |
THE KLUBAKLUBA OIHUKA, 2009 10 urteko errepide eta 600 kontzertu baino gehiago egin ondoren planetaren txoko guztietan, Juantxo Skalarik, Skalariak taldeko liderra, atseden hartzea erabaki zuen... musikarien erara: proiektu berri bati forma emanez. Emaitza? The Kluba, rockabilly itxurako taldea, 50ko rock&rolla eta 60ko ska fusionatzeko asmoarekin bere lehen CDa merkatuan duena. Lanak, bikaina, erritmikoa eta polikromatikoa baino gehiago tresna egitura dagokionez, 11 abesti ditu. Kutsu positiboa duten 11 konposizio, Juantxoren zigiluarekin, antipoesian aberatsak, gaztelaniaz eta neurri gutxiagoan euskaraz, katalanez, ingelesez, arabieraz eta bereberez kantatuak. 11 kanta hauek swing, ska, Rhythm & Blues eta sustraiko musika jamaikarraren gainean ibiltzen da. Dudarik gabe, hau dugu urte osoan gehien itxoin dugun albumetako bat. |