.Axularrek eskubete lan du oraindik burutzeko Burlatan


Mikel Ordoki es el presidente de la Sociedad Cultural Axular. Hace un balance positivo de estos "primeros" 25 años. Se han cumplido los objetivos marcados al fundarse la sociedad, pero queda mucho por hacer. El uso del euskera en la sociedad y la implicación de los socios en la oferta cultural de la sociedad son los aspectos que más destaca. Han pasado 25 años, quedan todavía muchos años, días, horas, minutos y segundos de trabajo para promocionar el euskera y la cultura euskaldun en Burlata y en el resto de Euskal Herria.

 

 

 

 

 

Agian etorkizunean indar eta estrategia berriak jorratu beharko ditugu jendea erakartzeko

Axular Elkartearen presidentearekin bildu gara. Mikel Ordoki jauna dugu, urtebete darama langintza honetan. Berak dioenez bere lana nahiko dekoratiboa omen da. Betebehar anitzeko gizona denez ahal duen guztia laguntzen du Elkartean. Gustura hartu gaitu gure Elkarteko liburutegian.

Noiz egin zinen bazkide?
Ez naiz oroitzen, baina hamasei bat urte izanen dira seguruenik. Burlatara etorri nintzenean berehala elkartu nintzen koadrila famatu harekin: Josu Tapia, Eulalio Larrea, Mikel Leortza eta Josu Baron. Gehienak bazkideak ziren eta haiekin sartu nintzen elkartean. Segituan etxean bezala sentitu nintzen.

Horietako batzuk ez daude gaur gure artean?
Pena da bai. Josu Tapiaz oroitzen naiz batez ere, Jose Herediaz ere bai. Gerardo Bidaurre ere tartean zer.

Zertan ari zarete une honetan?
Egitarau pollita prestatu nahi genuke jendeari eskaintzeko. Abendura bitartean makina bat gauza emanen dizkiogu euskaltzaleari: musika, kultura... eta horretarako udalaren aldetik 6000 euroko laguntzaren zain gaude, espero dugu diru hori jasotzea. Talde bat osatu dugu Elkartean dena antolatzeko, 25. urteurrena ospatzeko.

Zein da Axularren Burlatan bete beharko lukeen funtzioa?
Kultura gehiago landu behar dugu bai elkarte barruan eta baita kanpoan ere. Jendeari izugarri kostatzen zaio etxetik ateratzea eta guk egiten dugun eskaintzari erantzutea. Badakit eguneroko saltsak harrapatuta bizi garela, baina esfortzu pittin bat egin beharko luke bazkideak eta burlatar orok gure eskaintzaz gozatzeko, izan ere, gu saiatzen baikara urtero ekitaldi interesgarriak prestatzen. Agian etorkizunean indar eta estrategia berriak jorratu beharko ditugu jendea erakartzeko. Hitz batean, Axularrek ez du zentzurik euskal kultura bultzatu eta indartu ezean.

Eta 25 urtetan bete al du sortu zenean markatu zuen helburua, hau da, euskal kultura kalera ateratzeko asmoa?
Garbi esanen dizut. Bai. Bai borobila. Gu izan ginen lehenak euskal kulturgintza lantzen eta horretan ari gara. Orain ez gara bakarrak, beste peñak, Kultur Etxeak, udalak eta hor daude, baina gure funtzioa bete dugu. Hau esan ondoren argi adierazi nahi dizut ez nagoela konforme egiten dugunarekin, gehiago egin behar dugu, gehiago inplikatu behar dugu festetan, inauterietan, Burlatako egunean eta abarretan. Oraindik eskubete lan dugu hemen Burlatan.
Datozen 25 urtetan zer egin beharko du Axularrek?
Euskararen erabilera indartzeko ekimenak burutu beharko ditugu elkartean, horretarako AEKren laguntza, udalaren laguntza teknikoa eta beste elkarteetako estrategia baliagarriak indarrean paratu beharko ditugu. Ez da gure arazo bakarra baina ez da dudarik hor ekin behar dugula indarrez. Gure elkartea gaztetzen ari den neurrian dakitenak ere gehiago direnez errazagoa behar luke euskalduntze eta euskararen erabiltzea.

Burlatako jendeak 25 urte pasata, Axular zen den ba al daki?
Bai, bai, badakite zer den Axular. Agian pentsatzen dute afaltzeko, merendatzeko eta elkartzen garela. Orain kultur ekitaldiak egiten ditugunik ez dakit, bada, ote dakiten. Euskaldunak garela badakite, esaten dute "es la sociedad de los vascos". Halere, iruditzen zait gehiago atera behar dugula kalera. Orain, esaterako, BURLATAN KANTUZ ekimena martxan paratu dugu, inportantea baita kalera ateratzea, ez geratzea lau pareten artean, hagitz beharrezkoa da gastronomikotasun horretatik ihes egiteko.

Bukatzeko beste zerbait ...
Batetik, jende guztia gonbidatu eta animatu nahi nuke parte hartzera 25. urtemuga honetan antolatu dugun eskaintza zabalaz goza dezan. Atera dadila jendea etxetik eta goza ditzala gure kultur jarduerak. Axularreko kideentzako ez ezik, Burlatar, Iruntzuar eta iruñerriko guztientzat antolatu baititugu gure ekitaldiak. 2009ko abendua bitartean denontzako aukerak izanen dira.

Bestetik, bazkideak izan nahi badute hurbil daitezela guregana. Erraza dute sartzeko: 10 bazkideen sinadura, 100 euro sarrera eta hiruhilero 30 euroko kuota. Hori bai euskara eta euskal kultura bulkatzeko asmoa ere eskatzen dugu, hitz batean, euskaltzalea izatea, gainera, euskalduna bada hobe.