.ROCKA BURLATAN, 30 URTE eta GEHIAGO

...........................................................................................

 

Testua: J. Óscar Beorlegui
Itzulpena: Juantxo Goñi

 

 

Burlata, gure herria, harro egon daiteke gauza askorengatik, ez bakarrik Intxaurdia parkea edo Belokiren txapelengatik: harro egon daiteke hau bezalako aldizkaria izateagatik edo azken 30 urtetan bere karriketan bizi izandako rock mobidarengatik, bai gaur egun bai generoaren hasieran, Iruñerriko rock&rollaren presentzia (artean finkatu gabe baitzegoen) oso nabarmena ez zenean. Gauzak horrela, saiatuko gara ordutik honako ibilbidea marrazten.

 

Lehenik, abiapuntua bilatu nahian, 60. urteetara joko dugu, taldeen garaietara, Los Totem, Los Condes edo Los Sioux (gero Los Brindis izango zirenak) bezalako taldeak beren lehen urratsak ematen ari zirela Iruñean. azken hauek 1963an jarri ziren martxan, Burlatako Peio Iriarte bateria jole zutelarik. 70. hamarkadaren bukaeran Burlatako lehen rock taldeak ageri ziren, gaur ulertzen ditugun bezala, besteak beste Diego Torres, Josetxo Ezponda edo Juanjo Ojeta musikarien eskutik.

"Hurrengo egunean atxilotu gintuzten, goizeko 6etan, epailearen aginduz. Leku sakratua profanatzea egotzi ziguten. Aluzinatua geratu nintzen, Hasieran ea zer egin genuen ikustera etorri ziren, ea zerbait ezkutatu genuen. Gero, benetan zer zer ikusita, barre egin zuten. Egunkari guztietan atera ginen." Gertaera, 1979koa, Josetxo Ezpondak kontatu zigun, garai hartan Tensión taldekidea baitzen bera. Talde aitzindariak ziren: Magdalena (euskaraz kantatzen lehenetarikoak), Tubos de Plata, Caifás edo Kafarnaun, haziak izan ziren geroko besteentzat, Barricada edo Tensión burlatarrak, Nafarroako lehen punk taldea, Josetxo ahotsa, Carlos eta Raul gitarrak, Manolo baxua eta Solano bateria, denak Burlatako bizilagunak. Horiei hau besterik ez zitzaien bururatu: tresnak hartu eta Olatzeko kanposantura joan argazkiak ateratzera. Eskandalua izugarria izan zen. "Urte haietan rock kultura egon bazegoen, baina minoritarioa zen. Talde bat osatzea askoren amets eroa zen. Hori bai, ez zen gaur bezalakoa, inondik ere, tresnak garestiak ziren, letretan sartu beharra zegoen. Nik zorte ona izan nuen, lau ero ari ziren entsaiatzen abeslaririk gabe, eta egun batean haietako batek, billabesan, ea beraiekin kantatu nahi nuen galdetu zidan". Horrela sortu zen Tensión, Ezpondak gogoratzen duenez: "1978ko udazkena zen, eta nik punkarekin zoro nengoen. Sex Pistols banandu berriak ziren, eta sekulakoa iruditu zitzaidan horrelako musika hemen egin ahal izatea. Garai hartako musikariek, gainera, ez zuten musika hori jorratzen, beste belaunaldi batekoak baitziren". Urte batzuk geroago, Jesús Ezpondak bizia eman zien une orotan abangoardistak eta berritzaileak izango ziren talde batzuei: Neon Probos, Flores Muertas edo Los Bichos, horien arteko ezagunena. 1995ean bakarkako ibilaldi kixotearrari ekin zion, El Bicho izenpean. Izen horrek ez du inolako zerikusirik flamenco-fussion cantaor famatuarekin.

Diego Torres (ez nahastu Color esperanza-ko argentinarrarekin) kanpotik iritsi zen, Patxi Lanpreabek kontatu zigunez, 90etako tokiko eszenaren mugitzaile nekagabea, Alaska edo Konfusion (bi disko ulertu gabeak grabatu zituen hauekin) bandetatik, Akerra izenpean bakarkako proiektua hasi baino lehen, La Venganza de la Abuela taldetik. Talde horretan Konfusioneko partaideak El Drogas eta Juanjo Olletarekin bat egin zuten. "Diegoren etorri zenean, orain dela 30 urte baino gehiago, herrian ez zegoen inolako rock kulturarik. Gitarra jotzen zuen eta guztiongan eragina izan zuen". Diego Torresek, Rafa Duque (Komako oraingo frontman eta Txarrenako bateria den Brigiren lehengusua) eta aipatutako Juanjorekin, Desde Atrás osatu zuen. Talde honetan Juanjo, 1984an Mugre sortuko zuena, nabarmentzen hasi zen. Berdin Brigi Duque, hamar urte geroago, 1994ko udazkenean hain zuzen ere, Komako talde- kidea izatera pasatu zenean, Bunker Bandeko baketak utzi ondoren. Banda honek, lehenago, Bourbon Band zuen izena. Juanjo Ojetak sortu zuen Mugreren ondoren, eta urte hartako Artista Gazteen Topaketan gailendu egin zen. Komak, hasieratik bertatik, tiro batek bezala aurrera jo zuen, 7 lan diskografiko erregistratuz urte horietan, eta gaur egun Burlata izena urrunen eraman duen rock taldea da, Atlantikoaren bestaldera ere bi alditan. Gaur egun ere, 15 urte geroago, punch eta orduango jende berbera mantentzen du: Brigi ahotsa eta gitarrekin, Natxo Zabala gitarran, Rafa Redín baxuan eta Juan Carlos Aizpún baterian.

Beno, esaten den bezala 30 urte ez dira ezer (laburtzen saiatzeko hemen dugun espazioa bezainbeste) eta bukatu behar dugu, baina ez lehenago gure herriko beste banda batzuk aipatu gabe: Pottors’, Khâmul, El Esquadrón edo Radikal Fruit; beharbada hain ezagunak ez diren musikariak: Alberto Salas (Txiki bezala ezagunagoa), Iñaki (Pottors’eko lehen baxujolea eta ,orain, Dikers eta Marti-K-koa), edo Mareako gitarra César Ramallo (dudarik gabe, bere bandarekin onarpen handiena lortu duena); edo erakunde, denda eta izenik gabeko pertsona asko, rock-aren alde hainbeste egin dutenak beren eginkizunekin: Burlatako hiru Peñak (bereziki Euskal Herria Peña, Maiatza Rock 15 urtez antolatu duena), 90etako bigarren erdiko Zumadi taberna eta bere Santa Quiteriako kontzertuak, Aldabea peñakoekin batera antolatuak, edo Black Rose, bere irekieratik rock musikaren goreneko tenplua, orain dela 20 urte ia. Orain bai, hau guztia esanda osasuna eta rokanroll guztiontzat. Flash hau bukatutzat ematen dugu.