.Senegal bihotzekoa

Testua: Amaia Alonso

Amaia Alonso nos desvela un viaje iniciático a África. Descubrimientos emocionantes en el corazón del continente negro, en Senegal. Cuando descubrimos la unidad con el resto de las personas que convivimos en el Planeta Tierra la alegría desborda el corazón del pequeño y frágil ser humano. Eso es lo que le ha ocurrido a Amaia. Sin necesidad de lenguajes, ni de lenguas. La alegría de la vida es el mejor medio de comunicación vital. Felicidades por descubrirlo tan pronto.

 
 

 

Mila sentsazio berri sortu zitzaizkidan gorputz barnetik

Gogoratu nahi dut nola hasi zen abentura hau…

Interneten bidaiak begiratzen nengoela eta Thailandia, India, Vietnam eta horrelako parajeak begiratzen ilusioa begietatik irteten zitzaidanean, bat-batean Dakarrera zihoan hegazkin-txartela oso merke topatu nuen eta hamabost minututan hegaldia erosita nuen.

Mila sentsazio berri sortu zitzaizkidan gorputz barnetik, eta mila ideia burutik ere. Txikia nintzelarik Afrikarekin amesten nuen eta aspalditik desio bat betetzear nuen. AFRIKA BELTZAra joateko ideiak txoratzen ninduen, hango pertsonekin elkar bizitzea, ohiturak eta erlijioa ezagutzea, janaria dastatzea, eguraldiaz gozatzea, umeekin eta emakumeekin egotea, eskolak eta ospitaleak bisitatzea, paisaiaz disfrutatzea eta abar luze-luze bat.

Hegazkinetik jaitsi nintzenetik bueltako hegaldia hartu nuen arte hogei egun pasatu ziren eta nire bizitzaren pasarte oso garrantzitsua izan da. Hogei egun beltzez inguratua, hogei egun irribarrez beteriko aurpegiak ikusten, hogei egun kolore bizietan murgilduta, hogei egun musulmanen kantak entzuten, hogei egun ipuin eder batetan sartuta banengoen bezala egon nintzen.

Senegal berezia da

Afrikako mendebaldean dagoen herrialdea da eta 1960. urterarte kolonia frantsesa izan zen. Horrexegatik Senegaleko hizkuntza ofizialetako bat frantsesa da. Halere, haien ama-hizkuntza Wolof hizkuntza da, ederra eta ulergaitza aldi berean.

Zertxobait ikasteko aukera izan nuen…

- Na nga def?
- Jaam nga fanane. Jaam nga am?
- Jaam rek.
- No tu du?
- Maa ngi tudd Amaia.
- Jai- rruh –jef!!
- Jewell!

Ekonomia aldetik oso pobrea da, baina haien historia, kultura eta literatura, berriz, oso aberatsa. Gustuko dute haien hizkuntza, kultura eta historiagatik galdetzea, harro-harro sentitzen baitira. Gu euskaldunok bezalaxe; identifikatua sentitzen naiz haiekin.

Gezurra badirudi ere, nik ez dakit ez wolofik ez frantsesik horregatik mimikaren laguntzari esker nahiko ongi komunikatu nintzen, honetarako abilezia baitaukat! Oso neketsua da hizkuntza ez jakitea, ahalegin handia egin behar nuen nahi adina adierazteko.
Tiep-bou-diene, hitz hau ederki ikasi behar izan nuen janari on bat egin nahi banuen. Arroza arrainaz lagunduta plater nazionala da. Janaria prestatzeko modua eta zaporeak niretzat ahogozagarriak dira; gosaria, bazkaria eta afariaren ordua gogo handiz itxoiten nuen eta ezin ditut ahaztu Senegaleko kakahueteen zapore goxoa ere. Kakahueteen laborantza eta arrantza baliabide nagusienak dira; langile finak dira hauek!

Arreta gehien sortu zidana haien erlijioa eta sinesmen mundua izan zen. Senegaldarrek oso fededunak dira baina superstizioak ere eragin handia du eta musulman erlijioarekin antzinako errituak nahasten dituzte.

Poz-pozik jarri nintzen "gri gri" bat oparitu zidatenean, amuleto oso berezia da Senega- len, eta oraindik ere egunero nirekin erama- ten dut. Babesa jasotzeko, gaixotasu- nak sendatzeko, bizi- tzan arrakasta izateko edota ezbehar edo zorigaitzak saihesteko erabili ohi dute.
Gau ilun batean Marcial Bassène, eskola batetako gaztelaniako irakasleak "gri-gri"ak egiten dituen azti batengana eraman ninduen, basoan zehar, argirik gabe, linterna eskuan generamala, suge luze bat bide erdian azaldu zitzaigun, hura beldurra! Oihuka hasi eta korrika alde egin nuen.
Marcial Bassènerekin oso bizipen polita bizi ahal izan nuen: gaztelaniako klase bat eman nuen eta abesti bat irakatsi nien 35 gaztetxori. "Adiós con el corazón, que con el alma no puedo", alegia. Momentu oso hunkigarriak izan ziren; ahaztezinak.

Hainbat eskola bisitatu nituen eta jakin izan nuen zonalde landa- tarretan gehien bat, umeek ez dutela haren ikasketetan jarraipenik izateko aukerarik, diru ezarengatik edo lanean jardun behar dutelako. Lehen Hezkuntzako gelatan 100 ikasle inguru aurki ditzakegu goizeko eta arratsaldeko txandak eginez, ez baitira kabitzen.

Senegalen milaka eta milaka ume ikusi nituen eskolarako bidean, dirua eskatzen, janaria lortu nahian, mandatuak egiten, baina beti-beti irriño batekin ezpain-etan! Oso maitekorrak dira, goxo-goxoak. Zeharo maiteminduta naukate umetxoak!

Hala ere Dakar eta hiriburuetan gehien bat, kalekumeak daude lata bat eskuan daramatela, pasatzen den jendeari edozer gauza eskatuz bizitzari aurre egin ahal izateko. Umeerosiak direla esaten dute eta gauetan Meskita baten sabaiaren azpian lo egin nahi badute, eskean ibiltzera behartzen dituzte egun osoan zehar. Ume hauek familia gabekoak dira eta ikaratzen nau egun osoan zehar kaleetatik ibiltzen ikusteak, oinutsik, zikinak, begirada tristearekin eta aurpegia sufrimen- duaz gogortua eta markaz beteta… aban-donatuak.
Bestaldetik, emakumea da umeez eta etxeaz arduratzen dena, baina emakumeek hainbat elkarte sortu dituzte haien eskubideak defenda- tzeko. Oso indar-tsuak eta alaiak dira. Primeran pasatzen nuen haiekin, bizita-sun berezia dute, edertasun fisiko erakargarria eta eleganteak soineko eta zapi koloretsu horiekin.

Senegalen emakume askok poligamian bizi dira eta lege koranikoak egoera hau baimentzen du, baina baldintza bat- zuekin: senarra emaztearekin bidezkoa izan behar du eta bizi-behar minimoak eskaini behar dizkio. Egia esan gizonezko gehienek ezin dute baldintza hori bete…

Orain, idazten ari naizen bitartean, oroit- zapen asko datozkit burura eta gogora etorri zait Gore izeneko irla zoragarrian gauza asko ikasi nituela ere: XVI. mendetik XIX. mendera, hamaika mila gizon, emakume eta haur afrikar esklabotzan menderatuak izan ziren. Guzti hau kontatzen zidaten bitartean, hau da, nola izan ziren torturatuak, nolako irainak jasotzen zituzten, nola harrapatzen zituzten, nola saldu eta trukatzen zituzten… nire bi begietatik negar malkoak irteten zitzaizkidan etengabean, ufff! Oso momentu txarra pasatu nuen, bai! Esklabotza, orokorrean oso gogorra izan zela badakigu baina pertsona guztiak entzun beharreko istorioa dela pentsatzen dut.

Senegal, eskerrik asko!

Hainbeste daukat eskertzeko lurralde honi eta bertan bizi direnei, ez baitakit nondik hasi… Egunero han bizitakoaz eta han utzi ditudan lagunez gogoratzen naiz. Liluratuta nago, ez nuen uste bidaia honek horrenbeste eragingo zidanik. Bete beterik utzi nau eta neure pertsonalitatea hobeto ezagutu ahal izan dut. Nire birikei behar zuten aire berria sartu diet, nire gorputzak behar zuen lasaitasunari bidea eman diot, guzti honengatik bizi-bizirik sentitzen naiz, alai eta baita indartsu ere.

Eskerrik asko, Senegal! Badakit nire zain zaudela.