.Barricada "La Tierra está sorda"
Testua: Oscar Beorlegui

Contra la desmemoria y olvido, he aquí el presente antídoto, La Tierra está sorda: un verdadero homenaje a las víctimas del franquismo (Tensi, Matilde Landa, los maestros, las víctimas de la fuga de Ezkaba, las trece rosas, los asesinados en las sacas… ¿a que no os suenan sus nombres de ningún callejero?) y sus secuaces. Un CD-libro tan imprescindible en cualquier biblioteca navarra que se precie como el libro "Navarra 1936, de la esperanza al terror"

80. hamarkada arrakastatsuan oinarriak jarri zituzten. 90.etan bere ibilbidea irmoki jarraitu zuten. Mende berria hiru disko handirekin agurtu zuten. 2005-2008 artean bere memoria musikala berreskuratu eta bildu egin zuten CDan eta DVDan (Latidos y mordiscos, Barricadaren biltze kutxa: 25 años de rocanroll, eta Otra noche sin dormir DVDa).

Gure rockaren memoria historikoa osatzen duten makina bat klasiko ere konposatu dituzte. Bada, hori guztia egin ondoren, Barricada, depositua beteta eta berriz zerotik hasita, bere ibilbideko proiektu iradokitzaile eta handienetariko batean murgildu dira: La Tierra está sorda CD-liburua. Lan sakon eta handi horrekin, 1936ko kolpe militarraren ondorioen inguruan pentsatuta, talde memoria berreskuratzen bere aldetiko ekarpena egin nahi izan dute.

Musika, esaten denez, soinua eta denbora elkar konbina-tzearen ondorioa da. Kasu honetan, hango gertakizunak gertatu zirenetik iragan den denborak (73 urte bete dira aurtengo 2009an) indartzen ditu aldagai horiek. Gertakizun haiek giza tragedia, injustiziak eta sufrimenduak eragin zituzten, batez ere galtzaile atera zen aldeetako batean, legitimitatea ordezkatzen zuen aldean, alegia, eta oraindik ez dira ahaztu, orduango eta oraingo isiltzeko ahaleginen gainetik. La Tierra está sorda lanak jasotzen dituen abestien letrek aldagai horiek jaso eta islatu egiten dituzte, baina belaunaldien arteko subkontzienteko emozioei eta sentimenduei egiten dizkie erreferentzia, gertakizun zehatzei baino gehiago. Emozio eta sentimendu horiek Enrique Villarreal El Drogasek lehen pertsonan bizi ditu lan horren prestatzean, sasoi betean orain ere bere abangoardiaren aurrean, hau da, Barricada, XXI. mendearen milizianoak bilakaturik, ahanzturaren kontrako guda honetan. Hautsak harrotzea, batzuetan, tabua izaten jarraitzen du, Estatu espa- inolean gerta-tzen den bezala, non beldurrez edo auskalo norenganako mesedez, egiak ahazteko eta isiltzeko edota ergi egiak bihur- tzeko joera nabarmena dagoen.

Gauzak horrela, La Tierra está sorda desmemoriaren eta ahanzturaren kontrako antidotoa da, frankismoaren biktimei eginiko omenaldia (Tensi, Matilde Landa, maisuak, Ezkabako ihesaldiaren biktimak, hamahiru arrosak, zakuetan eraildakoak... ezetz kale izendegietan inolako aipamenik aurkitu! "Navarra 1936, de la esperanza al terror" liburua edozein nafar liburutegian ezinbestekoa den bezala, horrela CD-liburu hau ere, La Tierra está sorda. "Entzun nahi ez duena baino gorragorik ez dago" esaerak ongi datorkigu oraingo honetan. Sufrimenduak eta zentzugabekeriak izan dira disko-liburu honen inspirazio iturriak, zoritxarrez, baina lan hau erabat beharrezkoa izan da, bi arrazoirengatik: batetik, historia ofiziala beti irabazleek idazten dutelako eta, bestetik, bere historia ezagutzen ez duen herriak errepikatzera kondenaturik dagoelako, eta 1936 batekin aski da.

Entzun ezazu diskoa, irakurri berarekin datorren liburua, negar egin gogorik sentituz gero (ulertuko duzu zergatik El Drogasek egin duen lanaren prestatzean) eta bere edukia zabaldu. Musikak ezin ditu gauzak aldatu, baina ulertzen eta zenbait sintomen aurrean txertatuak izaten lagunduko digulakoan gaude. Iragana ulertu behar dugu etorkizunean akatsak ez errepikatzeko. Emaiezu aukera bai zeure buruari bai oraingo lan honi, eta agian zerbait aldatuko da zure barnean. Dena den, ez dizu huts egingo.