.,,,Carmen Ros, burlatako liburuzaina

?Testua: Verónica Ferreira Pinto
 

 

 

 

 

 

 

Agian izena ez zaigu ezaguna egiten baina bere aurpegi ikustean seguru baietz. 32 urtez liburuekin eta umeekin lan egin du Burlatan eta noizbait, txikitan, liburutegira joan zarenean liburuak begiratzera edo hartzera, bere laguntza eta irribarre etxera eraman duzu ziur. Gauza asko kontatzeko du, irakurri, irakurri…

Zenbat urtez aritu zara Burlatako liburutegian?
Liburutegi honetan 32 urtez aritu naiz. Liburutegia 1977. urtean ireki zen. Urrian liburuak antolatzen eta sailkatzen hasi nintzen eta abenduan jendeari ireki zen. Momentu horretatik aurtengo ekaina arte hemen aritu naiz.

Hainbeste urtetan oroitzapen asko, ezta?
Bai. Oso urte politak izan dira nahiz eta lan handia izan. 2000. urtea arte bakarrik konpondu naiz. Urte horretan bekadun bat etorri zen gurekin lan egitera 3 orduz Burlatako Udaletxeak Nafarroako Unibertsitate Publikoarekin hitzarmen bat zuelako. Bekadunak liburuak antolatzera eta aretoa kontrolatzera laguntzen ninduen. Horren ondotik liburutegiko besta plaza sortu zen, azkenean liburuzain laguntzailerena izan dela. Liburutegi honek mugimendu izugarria dauka; harrigarria da arratsaldero zenbat lagun hurbiltzen diren hona. Sartzea librea denez ez dira bakarrik irakurleak hurbiltzen, beraien gurasoak, aitonamonak eta lagunak ere etortzen dira. Kontua da liburutegia irekita dagoenean denbora osoa ematen duzula jendearen premiei erantzutera eta horrek ez dizu denborarik uzten gainontzeko lanak egiteko. Beraz nik bestelakoak etxean egiten nituen: fitxetako kutxak, estatistikak… eta gauean egiten nituen. Estatistikak oso garrantzitsuak direla uste dut. Ni datu solteak ematearen alde ez nago, baina profesionalarentzat oso garrantzitsua dira dauden hutsuneak ikusteko eta zuzentzeko. Maileguen egiaztatzea egin behar zen eta hori etxean egiten nuen.

Beste liburutegi publikoek ez dute honek duen haurrentzako saila. Besteetan liburuzain bera da helduentzat eta haurrentzat eta askotan gunea bera ere, zergatik da Burlatako liburutegia den bezala?
Liburutegi hau Haur Liburutegi bezala mantentzen saiatu gara. Egun ez da Burlatako Haur Liburutegia, Nafar Gobernuaren liburutegien sarean Burlatako Liburutegitzat hartzen baita. Haur liburutegian dagoen lana helduentzako liburutegian egiten denarekin ez du zerikusirik. Komunean duten bakarra dira liburuak, baina umeen pertsonalitatea helduen pertsonalitatearekin konparatuz oso ezberdina da. Eta zergatik da liburutegi hau den bezalakoa? Ba sortu zenean Haur liburutegia zelako bakarrik eta gainera uste askoz Udal liburutegia izan delako. Berez egun oraindik langileek udaletxerako lan egiten dute. Baina sarean sartzean Gobernuaren diru-laguntzak izan ditugu eta baita araudi ezberdina ere. Momentu horretan bi liburutegiak pasa ziren Burlatako Liburutegi Publikoa izatera.

Hasieratik ibili zara hemen, nola sortu zen Haur Liburutegia?
Aipatu dudan bezala, 1977. urtean sortu zen. Bolada horretan Gurrea jauna Burlatako alkatea zen. Honek ezagutzen zuen herria, mota ezberdinetako jende asko iritsi zela bizitzera urte horietan eta nolabait maila kulturala bultzatzeko liburutegia proposatu eta aurrera eraman zuen. Katalunian horrelako nahiko liburutegiak ziren eta oso ongi ibiltzen ziren. Hasieran oso liburu gutxi genituen, egia esateko umeei zuzendutako produkzioa ez zen oso garrantzitsua; liburuak ez ziren oso politak… Polikipoliki argitaletxeek edizioen motak aldatu zituzten eta liburutegian izateko hartzen genituen: nobedadeak, sariak… Eta Burlatako udaletxeko diru-laguntza oso ederra izan da beti liburutegi honentzako, egia esateko.
Oso garrantzizkoa izan zen lokal berri honetara etorri ginenean 1997. urtean. Ordura arte Helduen eta Haurren liburutegiak leku ezberdinetan eta erabat berezituak ziren. Urte horretan Ezkabazabal enparantzako lokal berrira etorri ginen eta elkarrekin ibiltzen hasi ginen. Pixka bat lehenago hasi ginen jarduerak elkarrekin antolatzen: Liburuaren Eguna, Udarako kanpaina…

Zein izan da irakurleen bilakaera urte hauetan?
Eboluzioa umeena gizartean izan da. Dena gizartean ematen diren aldaketekin batera doa. Ni lanean hasi nintzenean Burlatan ez zegoen gaur egun dagoen eskuratzemaila eta horrek ere eragiten du. Lehenengo urteetan umeak kalean ziren orain baino gehiago, liburutegira etortzen ziren, bueltatzen ziren kalera… Aldaketa hau iritsi arte: audiobisualak, ezagueraren exijentzia, irakaskuntzaren programen aldaketa, hizkuntzen garrantzia, eskolaz kanpoko jarduerak… Umeak orain egun osoa ikasten ematen du eta gizartean dagoen lehia txikitatik nozitzen da. Hainbeste aktibitaterekin ez dute nolabait denbora beraientzako. Baina gurasoek irakurmena oso garrantzitsua dela badakite eta badakite irakurri behar dutela.
Irakurketa bultzatzeko kanpaina asko egin dituzue urte hauetan zehar…
Bai, umeek ezaugarri bat dute: oso leherkorrak direla. Zuk galdetzen badiezu: Nork nahi du…? Eta bummm! Guztiak altxatzen dira baina ordu erdia pasa eta gero nekatu edo ahaztu egin dute. Beraientzako eskaintza etengabea izan behar da. Berez animazioa horixe da: irakurleak etengabe adi izan behar ditugu jakiteko liburuak hemen ditugula eta liburu horiek izugarrizko gozamena emanen dietela. Nire filosofia betidanik izan da liburutegian liburuen alde ludikoa lortu behar dena dela. Ezagutzaren aspektua eskolan bultzatzen da eta liburutegia aisiarako tokia da. Baina beti kontuan hartzen beraiek nahi dutelako etortzen direla eta ez behartuak. Irakurketaren tresnan aritzeko bai behartzen zaie, baina liburutegi publikoa gauza bat da eta beste bat eskolako liburutegia. Hona nahi dutelako hurbiltzen dira.

Hainbeste urteetan seguru aski hasieran liburuak hartzera etortzen zirenak orain seme-alabak laguntzera etorriko direla. Norbait ezagutu al duzu?
Noski, eta gainera horrek poza handi ematen zidan!! Erretiratzea gertu zegoenean gero
eta horietako kasu gehiago suertatzen ziren liburutegian. Batzuk antzeman nituen, beste batzuk ez, beste kasuetan abizenak ikustean… Guraso batzuek zuzenean esaten zidaten: Baina zu oraindik zaude hemen? Gainera kuriosoa da: lehenengo urteetan ematen genituen sariak ziren bertako liburuak, zaharrak zirenak, konpondu eta gero. Emakume bat liburuak hartzera etorri zen eta ikustean Hollisterreko liburu batzuk eraman ahal zituela izugarrizko poza hartu zuen esanez: -Liburu hauek dira nik txikitan irakurtzen nituenak! Asteburu honetan berriz irakurriko ditut! Azken finean pertsonak berdinak dira.

Orain normaltzat hartzen dugu liburuak euskaraz liburutegietan ikustea, baina orain dela urte batzuk ez ziren. Noiz eta nola eman zen pausu hori?
Udal langileok euskarazko klaseak jasotzen genituen orain dela urte asko Isidro Rikarteren eskutik. Nik berehala euskarazko liburuak izateko saiakerak egin nituen, baina bolada horretan beste ideia zegoen eta 1987. urtea arte ez nuen lortu. Paz de Zigandako ikasleak erabiltzaileak genituen eta baita Hilarion Eslavako ikasleak- horien artean batzuek euskara eskolaz kanpoko jarduera zuteneta eskaera hor zegoen. Urte horretan azkenik kartel bat paratu nuen: LIBURUAK EUSKARAZ BADITUGU!!! Eta irakurle hauei karneta eta fitxa berezia prestatu nien. Kontua da urte horietan umeentzako oso liburu gutxi euskaraz zirela eta zegoena oso eskasa zen: marrazkiak ere pobreak… baina urteak pasata eskaintza zabala dago eta orain garrantzitsuak diren liburuak bi hizkuntzetan ditugu liburutegian.

Teknologia berriekin zuen lanbidea aldatu da, ezta?
Bai, hola da. Hasieran ordenagailuaren erabilera ez zen oso emankorra izaten, datuak bananbanan sartu behar zirelako baina datu- baseak iritsi zirenean… berehala egiten ziren eginbeharrak!! Dena den honek erabiltzeekin harremana aldatzea eragin du. Lehen txarteltxoa betetzen zen bitartean irakurlea ezagutzen zenuen solasaldiak sortzen zirelako. Hori ere aldatu da. Azken finean gizartearen isla da: gero eta indibidualistagoa.
Bueno, eta erretiratzera heltzean lehen denborarik egiteko ez zenuen hori orain egingo duzulakoan gaude...
Bueno momentuz ordutegiak aske utzi ditut hainbat gauza eta kontu egiteko. Egitasmoak ditut bai, adibidez: ze tratua duen liburutegiak haurrentzako liburuetan aztertzea, bestea urte hauetan zehar egindako kanpainen bilduma egitea, nire etxeko liburutegia informatizatzea etxean erabiltzeko, noski eta euskara eta UNEDen ikastea. Baina erritmo ezberdinetara...