| .Diskak | |
|
|
Testua: oscarbeorlegui@terra.es |
|
|
BERRI TXARRAK PAYOLA · ROADRUMMER RECORDS, 2009 2005. urtean argitaratutako "Jaio. Musika. Hil" diskoarekin goia jo ondoren, BERRI TXARRAK taldeak, berriz ere goia jo du bere seigarren disko honekin, musikari berria duena taldean, David Gonzalez baxu-jolea. Diskoak dituen 11 kantuen artean gehien gustatu zaizkigu "Maravillas" (egiazko gertakarietan oinarritua, benetako tragedia batean hobeto erranda, Maravillas Lanberto neskaren gertaera biltzen du, falangistek Nafarroan bortxatu eta erail zuten neskatoa), "Achtung!!!", "Payola" eta "Etorkizuneko aurrekari guztiak". Hirukote honek, inoiz ez bezala, abestien muinera joaten asmatu dute, eta horregatik, erabat gordin entzuten ditugu, eta euren mendi partikularreko gailurrerako bertze urrats bat eman dute: "Payola"ko azalean ez bezala, lana, fedea, esperimentatzeko grina, ilusioa eta koherentziarekin. |
![]() |
KEN ZAZPI ZAZPI URTE ZUZENEAN Ken Zazpik zazpi haizetara hedatzen du zuzenekoetan daramazkin zazpi urteak (euren kontaketaren arabera), eta argitaletxe berriarekin (Argiak Diskak) eta zuzeneko disko batekin egin dute. Donostiako Victoria Eugenia antzokian grabatu zuten, digipack dotore batean bildu dute, musika bezain dotorea. 14 kantu eta DVD bat bildu dituzte, dokumental bat duena eta 10 kantu eta making off-ak biltzen dituena: "Argiak" euren aurreko lanetik ateratako kantuak gehien bat, eta ez dira euren kantu klasikoak falta, "Ilargia", "Malen" edo "Haizea", errate batera. Nahitaezkoak beti, edozein sasoitan, eta baita eguberrietan ere. |
![]() |
SU TA GAR 20 URTE, CD/DVD Eibartar hauek, 1988ko abuztuaren 14ean euren lehen kontzertua eman zutenetik, 20 urtez aritu dira, etenik gabe, kontzertuak ematen. 20. urteurren hori ospatzeko, Aitor Gorosabelek gidatutako taldeak bira handia egin zuen, ikuskizun berezia eginez (20 urte ez baitira egunero ospatzen), argi eta soinu muntaia bereziak egin zituzten, kontzertuek bildu zutena erakusteko: denboran zeharreko bidaia (magiaz beteak), kantu anitzen erritmoan, 27 hain zuzen ere. Kantu berriak sartu badituzte ere ("Ametsa ote?", "Amets batean bezala", "Norabide bakarreko maitasuna"), lehenbiziko diskoetako kantuak dira nagusi, horietako anitz aspaldi aditu gabeak. Hori da funtsean eskaintzen digutena digipack honetan, argazki album dotorea duena, 2 CD eta DVD 1. |