.India
Testua: Marisol Taberna

Joan den udan Indiako iparraldean barrena ibili ginen Delhin hasi eta Varanasiraino, artean Rajastan zonaldea, hemen Maharajak bizi ziren eta palazio eta tenpluak bisitatu genituen, Udaipur, Pushkar, Jodhpur, Jaipur eta Jaisalmer hiri biziak, Rajastan utzi eta Agran Taj Mahal ospetsua bisitatu ostean Varanasiren eromenea murgildu ginen Ganges ibaiaren ertzean.

Delhin abiatu gara bidaian, hemen bisita batzuk egin ditugu, fortea, meskita, eta hainbat tenplu, horietako bat jainista erlijiokoa, hemen tenpluaren eremuan badago jantokia eta bertan hurbiltzen den orori jatekoa ematen zaio dohainik, sukaldeak ere bisitatu genituen, eta horra eltze handia.

 

 

 

Udaipur hiria, "egunsentiko hiria" edota "Asiako Venezia" ere deitzen zaio, Pichola lakuaren inguruan, palazio eder bat, tenpluak, hotelak, ... Indiako estereotipoa hausten da bertan, toki lasaia, txukun xamarra.

Ranakpur, tenplu jainista, Udaipurretik ehun bat kilometrotara dago, tenplua ikusgarri eta harrigarria, 1700dik goiti zutabek eusten dute kanpotik eta barrenetik, zutabe guztiak zizelatuak, irudi ikusgarriak, gai desberdinak agertzen direlarik.

Jaisalmer, Ipar ekialdean dagoen hiria, Pakistandik 40bat kilometrora, basamortuaren ertzean. Hiri honetatik pasatzen zen zetaren bidea eta bertan sentitzen eta imajinatzen ahal da garai bateko merkatarien bidaiarien bizimodua, bertan harresia eta barneko karrikak, inguruan hiria hedatu da eta zoko guztietan etxeak benetan ikusgarriak eta miresgarriak, begiarentzako zoramena.

Jaisalmerrerako bidean haraterakoan eta itzulerakoan, ehundaka, milaka erromes topatu genituen errepide bazterrean, etengabeko giza erreka osatzen zuten, galdetuta jakin genuen laurehun bat kilometrotako ibilbidea egiten zutela, inguruan zegoen tenplu baterantz. Guk aire egokitutako autobusaren barrenetik ikusten genituen, eguzkipean, goizetik arratseraino ibilbidean.

Nik uste nuen bollywood, bertako zinemari deitzen zitzaiola, baina ez hori bakarrik, dantzari ere deitzen zaio hala, filmetan ez ezik karrikan ere ibiltzen dire dantzan, benetan gustagarria eta gainera ez da erraxa haien mugimenduak imitatzea-

Ostatuan bazkaltzen ari ginenean, ahots ederra aditu nuen kantari, uste nuen ostatuko musika zela, burua jiratuta hor ikusi nituen aita alabak mahai ertzean beraien abestia eskaintzen zigutela borondatearen truke, naturaltasunez elkartzen zituzten beraien ahotsak eta doinu tradizionalak, argazkia atera nien, momentu hura gorde nahi nuelako.

Benaresen gaude, Vanarasi batzuentzat, hiri honetan zoramena, jendetza, zarata, kaosa erran daiteke, harat iristerakoan izutzen ahal zara, baina handik ordu batzuetara, egokitzen zara. Ganges ibaiaren ertzean gaude, bertan "Ghat" pila daude, ibaira jausteko eskailerari hala deitzen diote, ibai ertzeko erreferentzia dira. Goizeko seietan txalupan egin dugu paseoa, han eta hemen jendeak bainua hartzen du ibai sakratuan.