.Jordania, kontrastez betetako herrialdea

Argazkia: Verónica Ferreira ta Aritz Romero

 

Jerash

Jerash edo Gerasa erromatar hiria da eta garrantzitsuenetako bat izan zen aro kristauko lehenengo hiru mendeetan. I. mendean Ponpeio erromatar jeneralak hiria konkistatu zuen eta Siriako probintzian sartu zuen. VIII. Mendean lurrikarak jo zuen, baina egun, eta arkeologia-indusketak eginak, hipodromoa, Artemisako tenplua, antzokiak, Cardusa eta Decumanusean ibil daiteke.

Amman

Amman herrialdeko hiriburua da eta populazioa hiri horretan oso handi da. Erromatarrek menperatu zuten hiri hau Philapelphia izenpean eta lekua merkataritzaren elkargunea. Hasieran 7 mendixken gainean sortu zen hiria, baina egun 19 mendixka dira lekua inguratzen dutenak. Ezberdintasun asko ikus daitezke hirian zehar ibiltzen zarenean: alde zaharrean erromatarrek utzitako aztarna: antzerkia, Gotorlekua, tenpluak… eta biztanleen etxe zaharrak. Alde berrian izugarrizko etxeak, kontrastea harrigarria da. Hiria turismoa jasotzeko prest dago eta azpiegiturak nahiko berriak dira.

Nebo Mendia

Badirudi mendi horretatik Moisesek Agindutako Lurraldea ikusi zuela baina ez zuen inoiz sartzen lortu. Leku horretatik Jordaneko harana ikus daiteke.
Petra - The Siq – Haizpitartea

Petra munduko hiririk ospetsu eta erakargarri-enetako bat da eta Jordaniako lekurik bisitatuena. Petra, Nabateoen hiria, orain dela 2000 urte baino gehiago hondeatu eta zizelkatu zen beraien hiriburua bihurtu arte. "Hiri arrosa"ren izena jarri zaio Petrari harrietan ikus daiteken koloreak kontuan izanda. Johann Burckhardtek hiri bat ezkutatua zegoenaren berri izan zuen eta lurralde horretara joan zen. Inork ez zionez deus esaten arabiera ikasi zuen eta arabiarra izango balitz bezala bizi zen. Jendearen konfiantza irabazi zuen eta Petra non zegoen jakiten lortu zuen.

Petra- The Siq – Haizpitartea

Horrelako pasabide estuak daude Haizpitarteen zehar.

Petra- The Siq – Haizpitartea- Altxorra

Hau ikusten da Altxorrera heltzear zaudenean. Oso momentu hunkigarria da. Benetan.
Petra- Altxorra

Liluragarria, zoragarria, xarmangarria, izugarria, txundigarria, hunkigarria… Altxorraren fatxada Petrako ezagunena da "Indiana Jones"en filmean agertu zenetik. Nabateon herriak eraiki zuen I. mendean erregeak lurperatzeko. Egun osoa pasa dezakezu fatxadaren aurrean eserita, isilean, Altxorrari begira.
Petra- Nabateoen etxeak

Monastegia

Monasteriora igotzeko 10 kilometro ibili behar dira Altxorratik eta itzalik ez dago. Gainera mendixka batean dago eta igotzeko zortziehunen bat eskailera igo behar dira, baina iristean nozitutako nekeak ahaztu egiten dira. Fatxada ez da hain harrigarria baina lekua zabala da, baita polita ere!!!

Basamortuan

Jordaniako basamortuak Wadi Rum izena du eta 120 kilometro karratua ditu. Iristen zarenean harritzen zaitu: lasaitasuna, isiltasuna, koloreak… Aukerak dira han egoteko baina arruntena da iristea arratsaldean, jeepetan buelta bat ematera joan eta ilunabarra ikuste han. Zoragarria. Gero kanpamentuan afaldu eta gero beduinoek beraien abestiak eta musikak jotzen dituzte.
Egunsentia Basamortuan

Hurrengo egunean, 5etan esnatzeko kapaza bazara egunsentia ikustera hurbil zaitezke edozein mendixkara. Ikaragarria!
Hildako Itsasoan

Kuriositatez bezala itsaso horretara hurbiltzea ideia ona da. Sartzen zarenean beste uretan gertatzen zaizuna espero duzu baina oso ezberdina da. Gatzez betetako ura da eta horren ondorioz ur gainean gelditzen zara nahita nahiez. kontu handiarekin ibili behar da begietan gatzik ez sartzeko, eta uretatik atera bezain pronto dutxatu behar da gatza kentzeko. Arazoa da gatzak gorputzerako produktuak prestatzeko erabiltzen dituztela (edozein lekuetan eros ditzakezu kremak eta xaboiak Hildako Itsasoaren gatzarekin) eta horrek itsaso honen lehortze prozesuan eragiten du.