| . Axular II. Herri Lasterketa |
|
|
|
|
Datorren maiatzaren 30ane Axular Elkartearen III. Herri Lasterketa eginen da, eta dagoeneko korrikalari taldekook hasi gara egun horretako zereginekin lanean. Aurreko bi urteetan lortutako emaitzarekin oso pozik gaude, izan ere, lehendabiziko urtean izandako parte hartzea handia izan bazen ere, bigarrenean handitu egin zen korrikalarien kopurua, Horretaz gain, goiz osoan oso giro polita egon zen. Aurten ere lasterketaren eskema bera jarraituko dugu, hau da, goiza txiki eta gazteen frogekin hasiko da, eta gero helduen txanda iritsiko da. Lasterketak amaitu ondoren, kategoria bakoitzaren sariak banatuko dira, baina ahaztu gabe lasterketa honetan ez dela saritzen bakarrik lehenengo postuetan ailegatutako korrikalaria, baizik eta korrikalari bakoitzak egindako ahalegina eta lana. Dutxatik pasa ondoren eta izerdia kendu eta gero, elkartean bertan korrikalariek, zein haiek lagundu dituztenek, hamaiketako gozo bat dastatzeko aukera izanen dute. Sabela bete eta eztarria freskatzen den bitartean, pantaila handi batean lasterketan egindako argazkiak egonen dira ikusgai, une honetan ere sailkapenak jakinaraziko dira. Hala ere, hirugarren edizio honetan berrikuntza batzuk izanen dira. Egitasmoa oraindik gehiago findu behar bada ere, gure asmoa da lasterketaren ekitaldiak arratsaldera arte luzatzea, horretarako arestian aipatutako ekintzen segidan, eguerdian bazkari bat eginen genuke elkartean bertan, gero musika talde baten laguntzaz gorputzak beste modu batez mugitzeko. Bukatu baino lehen, jende guztia animatu nahi dugu lasterketan parte hartzeko. Heldu zein gazte, neska edo mutilak, bertakoak zein kanpokoak, denok zaudete gonbidatuak. Sasoian zaudetenak ez duzue aitzakiarik, eta ohitura ez duzuenok, jada has zaitezkete entrenatzen eta giharrak prestatzen. |
.Elkarrizketa |
|
|
Duela gutxi, herriko neska batzuk elkartu dira goizetan korrika egiteko. Haiengana jo dugu beraien asmoen berri eman diezaguten. |
|
Zer dela eta animatu zarete korrika egiten hastera? Olgak 10-10:30etatik aurrera egiten du lan, Idoia txandaka dabil lanean, beraz egun batzuetan piper egiten du, Edurne beti arratsaldez dabil lanean, beraz beti elkartzen gara bat edo beste korrika egiteko. Berokiak Axularren uzten ditugu eta bide batez luzaketak han bertan egiten ditugu. Ikusiko al zaituztegu Axular Herri Lasteketan? Orokorrean, egiten dugun moduan eginda, denak oso gustura gaude, bestela arratsaldean egitearena haurrekin okerrago datorkigu, gisa honetan oso erosoa da guretzat. Norbait gehiago animatuz gero, txandala jantzi eta badakizue noiz eta non biltzen garen. |