.Diskak
Testua: oscarbeorlegui@terra.es

CALAÑA · CAL Y CANTO

(MATRIZRECORDS/WARNER MUSIC, 2010)

Udaberriari aurrea modu ezin hobean hartuz, kalean dago jada Calaña-ren azken diskoa. Gaur egun, taldea Domingo Calzado, Mai, Oswaldo, Alen, Jorge eta Airam dira. Zentzumenentzat benetako oparia den lan horrek bere sasoi hoberenean, pletorikoa, dagoen banda agertzen digu. Berriz asmatu dute, beren estreinako albumean zabaldu zituzten "gauzatxo" on batzuen ostean. Flamenkoaren eta rockaren artean beti, 11 lorek argitzen dute kolorezko lorategia den diskoa, eta haien artean bereziki argi propioa dute hauek: A cal y canto (aire flamenko itsaskorrak ditu, uda goizeko argi-izpien antzera, egunsentitik entzumena berotzen); Me tiren los perros, Hojas secas (erakargarria eta arabiar-andaluziar gustukoak); Trenzas verdes (Alenek Juneri dedikatua, bere heriotzaren hirugarren urtemugan, diskoaren gaina, bai emozionala eta zer esanik ez artistikoa, diskoan dauden gainen artean); Negrita (country rock latinoaren bidetik) edo Etiquetas negras, erakutsitako goi mailaren barnean distira berezia duena. Calaña, A Cal y Canto: iratxoa, artea eta energia aurrez aurre. Eferbeszentzia larruazalean. Amaitu baino lehen azken apunte bat: "si mi guitarra le diese vida a lo que soñé, no existirían mis problemillas de fin de mes", Domingok urteetan abestu duena, bai bakarka bai Calaña-koekin. Horretan segitzen du, bere ametsei bizia erruz ematen, kilate askotako artea sortzen eta barreiatzen. Justizia baldin badago nonbait, disko honekin zerbait gertatu beharko litzateke, eta problemilla horiek desagertu.

LENDAKARIS MUERTOS · DIRECTO A LOS GÜEVOS

(GOR, 2009)

Probokatzaile eta hausle lanetan erregeak, lehendakariak baino, Nafarroako talde lotsagabe hau, Iruñerriko "benetako punkiak", inoiz baino biziago agertzen da berriz bere azken jaurtiketa musikalean, laugarrena. Oraingo honetan, gainera, "inoiz baino biziago" ez da hitz-joko hutsa, benetako egia baizik, CD/DVD hau zuzeneko emanaldia baita. Azken lan hau, nolabait ere, gure gizarteko maila sozial zehatz baten hankartean ostiko zuzena suposatuko du: talibanak, anarkopunkak, "omen" anti-komertzialak (beren gabeziak ezkutatu nahian, ez direla "salgai" esaten dute, inor gutxik haiengan interesik agertzen ez denean) eta gainerako inkisidoreak, uste baitute haiek direla, XXI. mendeko Euskal Herrian, mugimendu anarko, punk eta alternatiboen esentzia sakratuen jabeak. Directo a los güevos, bai, hirugarren milurte honetan, "ogiaz besterik ez dela bizi gizona" esaten den bezala, punka ere ez da soilik fatxaz, militarraz, marihuanaz eta erlijioz bizi. 39 ostiko/jaurti ditu lanak (hankak –eta belarriak- ireki edo itxi itzazu, nahi duzuna) digipack dotore batean aurkezturik, eta oroimeneko posterra dakar opari.

SOZIEDAD ALKOHOLIKA · SESIÓN # 2

(ROADRUNNER RECORDS, 2009)

Mala sangre CDan azken (ilun) aldian egindako "mala sangre" (musikal) hori plasmatu eta urte t’erdi pasa ondoren, legendako disko beltza grabatu eta hemezortzi hilabetera, albumaren adin handia ospatzekoa balitz bezala, S:A.k estudioan berriz sartzea erabaki zuen, aipatutako LP hori birgrabatzeko, eta hona hemen emaitza: legendako konposizioen inguruan artikulatutako CD bat (bi rellenategi falta dira soilik) modu are biribilago eta txundigarriagoan berriro eskainia; bandako oraingo eskarmentua eta soinu potentziarekin joak eta egungo teknologiarekin grabatuak, gaztetako zenbait akats –musikan eta letretan- gaindituta. Edo, bestela esanda, S:A:, bertsioak egiten maisuak, beren burua bertsionatzen. Disko orijinala, disko beltz zaharra, gehiago gustatuko zaion jendea izango dela? Bale, daukatenez gero, entzun dezatela: inork ez die zaharra botatzeko eta hau erosteko esango, ez da nahitaezkoa. Hori bai, kasu honetan, bakoitzak berearekin nahi duena egin dezakeela ulertuz, birgrabazio hau ere ulertzen dugu, diskoa katalogotik at baitzegoen aspalditik, eta oso zaila zen aurkitzea. Esandakoa gutxi balitz, adi egon bonus track bezala sartutako abestiek agertzen duten indarra eta freskura metalikoarekin, Intoxicación etilika, Padre Black & Decker y La última partida birgrabazioekin, lehenengo maketatik berreskuratuak eta, opari estra bezala, musikariak ze gustura gelditu diren islatzen dutenak. Soziedad Alkoholikak, zalantzarik balego,