| .Kurdistan |
Testua: Carmen Zorakiain |
|
![]() |
Kurdistan estaturik gabeko herririk handiena da. Ia 40 milioi lagunek osatzen duten herri hau, eta gaur egun lau herrialdetan banatua dago: Turkia, Siria, Iran eta Irak. Kurduen erdia baino gehiago Turkian bizi da. Kurdistan turkiarra herrialdearen hego-ekialdean dago, hain zuzen ere Siria, Iran eta Irakekin mugan. Diyarbakir da Kurdistan turkiarreko hiriburua, 1.500.000 biztanle inguru dituen hiria. Herri kurduak ez du inolako eskubiderik aitorturik: ez hizkuntza, ez kultura, ez inolako eskubide politikorik kurdu bezala. Zapalkuntza izugarria pairatu izan du, eta gaur egun, oraindik ere, jasaten du. Herri oso bizia eta dinamikoa da, eta beren eskubideen defentsan gogor lanean diharduen giza taldea da, hala nola kulturan, politikan zein hizkuntza eskubideen alorrean. Diyarbakir, Mardin eta Hasankeyf bisitatu ditugu. |
![]() |
Azafraiko monasterioa. Monasterio ortodoxo hau Kurdistango monasteriorik garrantzitsuenetakoa da. Egungo eraikina XV. mendean eraikia bada, lehen arrastoak VI. mendekoak dira. Harriaren kolore horiak ematen dio izena monasterioari. |
![]() |
Mardin-go Madraza. Madrazak islamiarren ikastegi erlijiosoak dira. Mardingo Madraza hau gaur egun erabiltzen ez bada ere, jendearentzat irekia dago. Ur putzu baten inguruan, arkuz osatutako eraikin batean biltzen ziren ikasgela ttikiak. |
![]() |
Gizon kurdua |
![]() |
Mardin. "Ez duzu ezer ikusi Mardin ez baduzu ikusi" dio esaera zaharrak. Kurdistango hiririk monumentalena eta erakargarriena da. 82.000 biztanleko hiria da, Kurdistango hego-ekialdean. Arabiarrak, siriar kristauak eta kurduak bizi izan dira mendetan zehar Mardinen, eta kultura eta hizkuntza ugariren topaleku da. Turkiarra hizkuntz nagusia ez duen hiri bakarra da Mardin. |
![]() |
Hasankeyf-eko Rizkiye meskita: 1409an eraikitako meskita. |
![]() |
Hasankyef: Tigris ibaiaren bazterrean dagoen herri ttiki hau munduko gizakiaren asentamendurik zaharrenetakoa da. Zetaren ibilbidearen bidegurutzerik nagusienetakoa da. Mendetan zehar, zibilizazio ezberdinentzat leku estrategikoa izan da. Ugari dira bertan topatutako arrastoak. Arriskuan diren munduko 100 ondareen artean izendatua dago. |
![]() |
Tigris ibaia Hasankyef-en. Turkiako gobernuak urtegi erraldoia eraiki nahi du inguru horretan, inguru guztia urpean geldituko litzateke. Urtegiaren helburu nagusia Irak eta Siria bizilagunen ur beharrak kontrolatzea da. Eragina ingurumenean, biztanleengan zein ondarean konponezina litzateke. |
![]() |
610: Hasandekyf eko Ziudadela: Bizantziarrek eraikia, gaur egun harresiak desagertuta daude, baina hainbat eraikinen arrastoak agerian gelditzen dira. Tigris ibaiaren eta antzinako zubiaren bista ikusgarria eskaintzen du, leku magikoa bihurtzen du. Inguruko mendietan gizakiak egindako kobazulo ugari dago. Defentsarako sortuak, gizakien etxebizitzarako ere erabili izan dira, eta gaur egun oraindik ere, zenbait familia bizi da kobazuloetan. |